Zinema-aretoak digitalizatzeko laguntzak.

LABURPENA
Titulua:
Zinema-aretoak digitalizatzeko laguntzak.
Xedea:

2011 urtealdian zinema-aretoetan proiekzio digitalerako sistemak ezartzeko laguntzak emateko deialdia egitea eta horretarako baldintzak ezartzea.

Laguntza-modalitateak honakoak dira:

1.- Gehienez bost pantaila dituzten eta urteko programazioaren %40a baino gehiago,  Europako Batasuneko edo Iberoamerikako film luze eta laburrekin betetzen dituzten zinema-aretoetarako laguntzak.

2.- Gehienez bost pantaila dituzten eta urteko programazioaren %35etik gora eta gehienez %40a Europako Batasuneko edo Iberoamerikako film luze eta laburrekin betetzen dituzten zinema-aretoetarako laguntzak.

3.- Bost pantaila baino gehiago dituzten eta urteko programazioaren %50, gutxienez, Europako Batasuneko edo Iberoamerikako film luze eta laburrekin betetzen dituzten zinema-aretoetarako laguntzak.

Diru kopurua:

Deialdian ezarritako laguntzen gehienezko zuzkidura, guztira laurehun eta berrogei mila (440.000,00) eurokoa da.

Gehienez bost pantaila dituzten eta urteko programazioan gutxienez %40 Europako Batasuneko edo Iberoamerikako film luze eta laburrak sartzen dituzten aretoetarako modalitatean, berrehun eta hogei mila (220.000,00) euro erabiliko dira.

Deialdi honetako beste bi modalitateetan, berrehun eta hogei mila (220.000,00) euro erabiliko dira.

Deialdiaren araudia:
  • AGINDUA, 2011ko urriaren 26koa. (EHAA Zk. 204/2011)

    Ikus-entzunezko alorrean garatzen diren jarduera artistiko eta kulturalak sustatzeko, sendotzeko eta zabaltzeko eskumenak Kultura Sailari dagozkio, horixe xedatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen 4/2009 Dekretuan (uztailaren 30eko 20/2009 Dekretuaren bidez aldatua) eta Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duen martxoaren 22ko 45/2011 Dekretuan.

    Zineari buruzko abenduaren 28ko 55/2007 Legeak 29. artikuluan dio ezen, erakusketaren sektorean teknologiaren modernizatzea sustatzeko eta errazteko, laguntzak eman ahal izango zaizkiela erakusketa-areto independenteei, autonomia erkidegoekin elkarlanean, bereziki proiekzio digitalerako sistemak ezartzeari begira.

    Kultura Sailak hitzarmen bat sinatu du Kultura Ministerioarekin, Zineari buruzko abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 29. artikuluan aurreikusitako laguntzei aplikagarriak zaizkien baldintza eta konpromisoak ezartzeari begira zinema-aretoetarako laguntza emateko.

    Alde horretatik, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari jardun-arlotzat aitortzen zaizkion eskumenen barruan, interesgarritzat jo da erakusketaren sektorean teknologia modernizatzeko laguntzak ezartzea, bereziki proiekzio digitalerako sistemak ezartzeari begira.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Deialdia egiten duen organoa:
Kultura Sustatzeko Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza
Egitura atal ebazlea:
Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
  • Kultura Sustatzeko Zuzendaritzan: Faustino Kanalaetxebarria (945 01 69 34)
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Itzuli Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Zinema-aretoak digitalizatzeko laguntzak.

2011 urtealdian zinema-aretoetan proiekzio digitalerako sistemak ezartzeko laguntzak emateko deialdia egitea eta horretarako baldintzak ezartzea.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Aretoa Euskadiko Autonomia Erkidegoan finkatuta egotea eta 2011ko abenduaren 31n proiekzio digitala emateko gauza izatea; toki berean eta enpresa-izen berean kokatutako pantaila bat edo gehiago (laguntza-modalitatearen arabera) duten titularrak.

Aaretoak, Agindu hau argitaratu baino gutxienez sei hilabete aurretik publikoari irekita egon beharko dute; leihatila eta diru-sarreren deklaraziorako sistema bat izan beharko dute, eta Kultura Ministerioaren Zine eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuko zinema-aretoen erregistroan (ICAA) izena emanda egon beharko dira.

Dena den, laguntza jaso ahal izateko, zinema-aretoek Europako Batasuneko edo Iberoamerikako film luze eta laburrak sartu behar dituzte beren programazioan, %35eko proportzioan gutxienez eta 2. artikuluan adierazitako modalitate bakoitzarekin bat, 2010eko uztailaren 1etik 2011ko ekainaren 30era bitartean. Lehentasuna izango dute euskaraz eta jatorrizko bertsioan ematen diren emanaldiek. 

Agindu honen ondorioetarako, europar filmatzat hartuko dira MEDIA programan parte hartzen duten estatuetan finkaturiko konpainietan nagusiki ekoitzitakoak, eta iberoamerikar filmatzat Iberoamerikako estatuetan finkaturiko konpainietan nagusiki ekoitzitakoak.

Gainera, Agindu honen ondorioetarako, zinema-aretoen programazioari dagokionez, filmak bi urte baino berriagoak izango dira, jatorrizko herrialdean estreinatu zirenetik. Deialdi honetatik kanpo geratuko dira publizitate-filmak, pornografikoak, eta arrazismoaren edo indarkeriaren apologia egiten dutenak.

Ezingo dute deialdi honetako diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik dutenek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenek ere. Halaber, ezingo dute diru-laguntzarik eskatu sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penalik duten erakundeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren indarrez.

Nolanahi ere, Euskal Herriko Ogasun Orokorreko Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak onesten duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 50.4 artikuluarekin bat etorriz, onuradunei diru-laguntzak eta laguntzak eman eta, hala badagokio, ordaintzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta hauen erakunde autonomiadunek ematen dituzten izaera bereko laguntza edo diru-laguntzen arloan hasi eta oraindik ere izapidean den itzultze- edo zehapen-prozedura orok amaituta beharko du.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

Deialdian ezarritako laguntzen gehienezko zuzkidura, guztira laurehun eta berrogei mila (440.000,00) eurokoa da.

Gehienez bost pantaila dituzten eta urteko programazioarenn %40a baino gehiago Europako Batasuneko edo Iberoamerikako film luze eta laburrak sartzen dituzten aretoetarako modalitatean, berrehun eta hogei mila (220.000,00) euro erabiliko dira.

Deialdi honetako beste bi modalitateetan, berrehun eta hogei mila (220.000,00) euro erabiliko dira.

.

Ordainketa modua:

Diru-laguntzak ordainketa bakar batean emango dira, egindako jarduera gauzatu dela behar bezala justifikatu ondoren.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Laguntza eskabidea.
Laguntza eskabidea.:
Zinema-aretoak digitalizatzeko laguntzak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
ERANSKINAK. (Eskaera)

I. ERANSKINA: ZINEMA-ARETOAK DIGITALIZATZEKO LAGUNTZA ESKABIDEA.

II. ERANSKINA: HIRUGARRENAREN DATUEN ALTA.

III. ERANSKINA: HIRUGARRENAREN DATUETAN ALDAKETA(K) SARTZEKO ESKABIDE-ORRIA

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Bere eskabidea egin ondoren, interesdunak eskubidea izango du atzera egiteko ebazpena eman bitartean. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak bera babesten duten eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Gorako Errekurtsoa
Gorako Errekurtsoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organo batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Gorako Errekurtsoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2011/10/28 - 2011/11/11
Aurkezteko epe-muga:

2011ko azaroaren 11an.

Ebazteko epea:

6 hilabete.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Kultura Kontseilaritza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Kultura Kontseilaritza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.
Ebazpen data:
14/02/2012
Erlazionatutako ebazpenak:
Iraunaldiaren amaierako data:
26/10/2012