Osasun alorreko ikerketetarako laguntzak

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Osasuna eta Kontsumoa


Egitura atal kudeatzailea

Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaritza


Xedea

Osasun-zientzien alorrean, 2009. urtean hasteko ikerketa-proiektuak finantzatzeko laguntzak, deialdiaren lehentasunetara lotzen direnak.


Nori Zuzendua

Euskal Autonomia Erkidegoan dauden I+G zentro publiko eta pribatuak.


Diru kopurua

Laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, aurkeztutako aurrekontuaren, bestelako finantza-iturrien eta proiektuaren helburuak betetzeko eskatutako finantza-baliabideen egokitasunari buruzko txosten teknikoaren estimazioa egingo du.


Araudia

Agindua, 2008ko abenduaren 2koa, Osasun sailburuarena, 2009. urtean hastekoak diren osasun arloko ikerkuntza-proiektuei laguntzak emateko deialdia egiteko dena. (EHAA 245 zk. 08/12/23).

 


Harremanak norekin

Begoña Matilla.

Tlfnoa. 945 01 92 42.


Erantsi beharreko agiriak

a) Ikerkuntza-proiektuaren memoria, araututako ereduari jarraituz (III. eranskina). Memoria horretan material inbentariagarri edo suntsikorrerako eskatutako zenbatekoak dokumentatzeko, gutxienez, bi aurrekontu erabiliko dira, eta bi aurrekontuak ezingo dira izan hornitzaile berberak egindakoak. Material horren aleko prezioak 500 euro baino gehiagokoa izan behar du, edo oso antzekoak diren unitateen zenbatekoak, guztira, 1.000 eurotik gorakoa izan behar du. Baldintza hori betetzen ez bada, c) idatz-zatian, balorazio zientifiko-teknikoan, lortutako puntuazioari % 50 kenduko zaio.

b) Ikerkuntza taldeko kide bakoitzaren curriculuma, araututako ereduari jarraituz (VI. eranskina).

c) Eskabidea egiten duen zentroa ez bada proiektua gauzatuko duena, zentro eskatzaileak proiektua gauzatuko duen zentroaren legezko ordezkaritzaren gauzatzea baimentzen duen idazkia aurkeztuko du (VI. eranskina).

d) Proiektua gauzatuko duen zentroko Etika Batzordearen eta hitzarmenak eta ikerkuntza arloko arauak betetzen direla zaintzen duten beste kide anitzeko organo arduradunen baimena, 5.5 artikuluan adierazitakoaren arabera, beharrezkotzat hartzen dena. Dena dela, baimena dagokion taldeko organoaren lehendakaritzak edo idazkaritzak emango du eta bertan akordioa hartu zen saioaren aktaren erreferentzia jasoko da.

e) I+G zentro pribatuek erakundearen Estatutuak aurkeztu beharko dituzte, I+G ekintzetan egiaztatutako gaitasuna edo jarduerekiko helburuak, euren eta ikertzaile nagusiaren artean dagoen lotura motaren egiaztapena eta iraupena adieraziz.

f) Gauzatuko duen zentroko Ikerkuntza Batzordearen edo pareko figuraren txostena, ikerkuntza-proiektua bere osotasunean bideragarria dela adieraziz.


Eskabideak Aurkezteko Epea

-


Eskabideak aurkezteko lekua

Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz

Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean emandako idazkera berrian) 38.4 artikuluan adierazitako gainerako moduetan aurkez daitezke eskabideak.


Tramiteen deskripzioa

Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaritzak tramitatuko du, Kontseilariak horretarako izendaturiko Balorazio Batzordeak proposaturikoaren arabera.


Egitura Atal Ebazlea

Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Sailburuordea.


Ebazteko epea

Bost hilabete eskabideak aurkezteko epe amaieratik.



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

II. eranskina, III. eranskina, IV. eranskina eta VI. eranskina


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago.


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

25/08/2010