Euskarazko hedabideetan hobekuntza-azterketak egitea helburu duten egitasmoei zuzenduriko diru-laguntzak (HEHOBA deialdia).

LABURPENA
Titulua:
Euskarazko hedabideetan hobekuntza-azterketak egitea helburu duten egitasmoei zuzenduriko diru-laguntzak (HEHOBA deialdia).
Xedea:

Euskara hutsezko hedabideetan egin beharreko hobekuntza-azterketen gauzatze-lanak ahalbideratzea. Hobekuntza-azterketa horiek, gutxienez, honako alderdi hauetakoren bat izan behar dute aztergai:

a) Hedabidearen planteamendua digitalizazioaren inguruan.

b) Hedabideari zuzenduriko hobekuntza-proposamenak identifikatzea.

c) Hedabideari buruzko hausnarketa estrategikoa.

d) Hedabideari buruzko lan-ildo berrien potentzialitatea eta egingarritasuna lantzea.

e) Hedabidearen posizionamenduaren eta hartzaile potentzialarekiko harremanaren diagnosia egitea.

f) Hedabidearen merkatuari dagokion azterketa.

g) Hedabidearen finantzaketa propioa hazteko proposamena lantzea.

 

Diru kopurua:

90.000,00 euro.

Deialdiaren araudia:
  • 2010eko urriaren 20ko AGINDUA (EHAA Zk. 208/2010)

    Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak euskarazko hedabideen sustapenari ekin izan dio azken urteotan, besteak beste, urteko izaera duen laguntza-deialdi bat argitaratuz. 2010. urteari dagokiona Kultura sailburuak 2010eko ekainaren 3an emandako Aginduaren bidez argitaratu zen (EHAA, 2010eko ekainaren 4koa,   105 zenbakia).

    Euskarazko hedabideak indartu eta sendotze aldera egindako laguntza-deialdi horri kalterik egin gabe, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak neurri osagarriak hartu zituen, betiere euskarazko hedabideak indartu eta sendotzeko eta, aldi berean, euskarazko hedabideen kontsumitzaile diren pertsonen informazio-premiak asetzeko. Neurri horietako bat honako hau izan zen: euskarazko hedabideetan hobekuntza-azterketak egitea helburu duten egitasmoak laguntzea (HEHOBA deialdia).

    Neurri horrek duen garrantzia dela-eta, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak HEHOBA deialdiari segida ematea beharrezkotzat jo du.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Kultura
Deialdia egiten duen organoa:
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
Erakunde erabakigarria:
Kultura
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
Egitura atal ebazlea:
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
  • Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzan: Edurne Basoa (945 01 18 14)
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Itzuli Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Euskarazko hedabideetan hobekuntza-azterketak egitea helburu duten egitasmoei zuzenduriko diru-laguntzak.

Euskara hutsezko hedabideetan egin beharreko hobekuntza-azterketen gauzatze-lanak ahalbideratzea. Hobekuntza-azterketa horiek, gutxienez, honako alderdi hauetakoren bat izan behar dute aztergai:

a) Hedabidearen planteamendua digitalizazioaren inguruan.

b) Hedabideari zuzenduriko hobekuntza-proposamenak identifikatzea.

c) Hedabideari buruzko hausnarketa estrategikoa.

d) Hedabideari buruzko lan-ildo berrien potentzialitatea eta egingarritasuna lantzea.

e) Hedabidearen posizionamenduaren eta hartzaile potentzialarekiko harremanaren diagnosia egitea.

f) Hedabidearen merkatuari dagokion azterketa.

g) Hedabidearen finantzaketa propioa hazteko proposamena lantzea.

 

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Laguntza-deialdi hau aipaturiko hedabideen  jabe diren pertsona juridiko pribatuei zuzendurik dago:

a) Toki aldizkariak eta toki telebistak.

b) Gainontzeko hedabideak.

Multzo bakoitzean, gehienik ere, azterketa-kopuru jakina diruz lagunduko da. Honako hau hain zuzen ere:

a) Toki aldizkarien eta toki telebisten kasuan, gehienik ere, lau (4) azterketa.

b) Gainontzeko hedabideen kasuan, gehienik ere, bi (2) azterketa.

Hedabide bat baino gehiago argitaratzen duen pertsona juridiko pribatuen kasuan, hauek hedabide horietako batentzat baino ez dute eskatzerik izango.

 

 

Laguntza-deialdi honetara ezin izango dira aurkeztu:

a) Euskarazko hedabideak hobetzeko azterketak egite aldera, diru-laguntzak emateko modua arautu eta deia eginaz Kultura sailburuak 2009ko abuztuaren 11n emandako Aginduaren ondorioz diruz lagundutako egitasmoak (EHAA, irailaren 23koa, 183. zk.).

b) Laguntza-deialdi honetan sarbiderik izan arren, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2010ean, Agindu hau argitaratu aurretik, diruz lagundutako egitasmoak.

c) Diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen debekuren baten edo administrazio-zehapen edota zehapen penalen baten menpe daudenak, ezta Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Amaierako Seigarren Xedapenean ezarritakoetan ere.

d) Laguntzak “de minimis” dira. Europako Batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 araudia aintzat hartuta, begiz jotako laguntzek ez diote Estatuen arteko merkataritzari eragiten eta ez dute lehiarako kalte edo mehatxurik sortzen. Dena den, eskatzaile batek 3 ekitalditan (2008an, 2009an eta 2010ean) halako laguntzetan jaso dezakeen kopuruak ezin du, inondik inora, 200.000 euroko muga gainditu.

e)  Laguntza-deialdi honetatik kanpo geratzen dira ondoren adierazten diren estatu laguntza erregimenaren bidez legez kanpoko eta bateraezinak diren diru-laguntzak jaso dituzten erakundeak: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99); Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00) eta Bizkaia I, Bizkaia II eta Bizkaia III ( CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00), baldin eta jasotako diru-laguntza eta dagozkion interesak bloketatutako diru-kontu batera itzuli ez badituzte.

Agindu honetan arautzen diren diru-laguntzen onuradunak 1/1997 Legegintza Dekretua, azaroaren 11koa,  Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean finkaturiko betebeharrez gain, honako betebehar hauek izango ditu:

a) Diru-laguntza eskabide-orrian zehaztutako helburu zehatzerako erabiltzea.

b) Eskabide-orrian begiz jotako egitekoak bere osotasunean gauzatzea.

c) Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari diru-laguntzen erabilera kontrolatzeko behar duten informazio guztia ematea.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

90.000,00 euro 

Ordainketa modua:

Agindu honetan oinarrituz emandako diru-laguntzen ordainketa bi une jakinetan egingo da:

a) Lehenengo unean, diru-laguntza osoaren ehuneko hirurogeita hamabosta (% 75) ordainduko da, diru-laguntza jasotzea onartzen den egunean hasi eta, beranduenik, bi hilabeteko epean.

b) Bigarren unean, hala badagokio, gainerako kopurua (% 25) ordainduko da, diru-laguntza justifikatzeko agiriak jaso eta ontzat eman ondoren eta handik hilabeteko epean.

 

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
DIRULAGUNTZA ESKABIDEA
DIRULAGUNTZA ESKABIDEA:
Euskarazko hedabideetan hobekuntza-azterketak egitea helburu duten egitasmoei zuzenduriko diru-laguntzak (HEHOBA deialdia).
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
I. A ERANSKINA (Eskaera)

ESKABIDE-ORRIA, AZTERKETAREN IZENBURUA, ENTITATE ESKATZAILEARI BURUZKO DATUAK, HEDABIDEARI BURUZKO DATUAK, EGIN NAHI DEN ZTERKETA, AURREKONTUA...

I.B ERANSKINA (Dirulaguntza dokumentua)

DOKUMENTAZIOAREN ORDEZKO AITORPENA: AURKEZTUTAKO ETA INDARREAN JARRAITZEN DUTEN AGIRIAK

II ERANSKINA (Dirulaguntza dokumentua)

ESLEITUTAKO DIRU-LAGUNTZAREN ONARPENA

III ERANSKINA (Dirulaguntza dokumentua)

DIRUZ LAGUNDUTAKO AZTERKETAREN  BEHIN BETIKO AURREKONTUA

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Gorakoa
Errekurtsoa Gorakoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Gorakoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2010/10/29 - 2010/11/29
Aurkezteko epe-muga:

2010/11/29

Ebazteko epea:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta, beranduenik, bi hilabeteko epean.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Kultura Sailburua.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Kultura Sailburua.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.