Antzeki-zabalkunderako diru-laguntzak 2010
- AGINDUA, 2009ko abenduaren 9koa (EHAA Zk. 250/2009)
Kulturako sailburuarena, antzerki-zabalkunderako 2010. urtean diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.
Kultura saileko erregistroa
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01010 Vitoria-Gasteiz
Erregistro Orokor Nagusia: Donostia-San Sebastián kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz
Kale Nagusiko 85eko eraikinaren Erregistro Laguntzailea: Kale Nagusia, 85 - 48001 Bilbao.
Andiako eraikinaren Erregistro Laguntzailea: Andia kalea, 13 - 20004 Donostia-San Sebastián.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren beste erregistro orokor nagusi eta laguntzaileak: 72/2008 Dekretua, apirilaren 29koa (EHAA, 2008ko maiatzaren 30ekoa)
Azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako edozein bide erabiliz ere entrega daitezke eskaerak.
Posta-bulegoan aurkeztu nahi izanez gero, eskabide-orria kartazal irekian aurkeztu beharko da, posta-funtzionarioak, ziurtapena egin baino lehen, data eta zigilua jarri diezazkion eskabide-orriari.
Kultura saileko erregistroa
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01010 Vitoria-Gasteiz
Erregistro Orokor Nagusia: Donostia-San Sebastián kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz
Kale Nagusiko 85eko eraikinaren Erregistro Laguntzailea: Kale Nagusia, 85 - 48001 Bilbao.
Andiako eraikinaren Erregistro Laguntzailea: Andia kalea, 13 - 20004 Donostia-San Sebastián.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren beste erregistro orokor nagusi eta laguntzaileak: 72/2008 Dekretua, apirilaren 29koa (EHAA, 2008ko maiatzaren 30ekoa)
Azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako edozein bide erabiliz ere entrega daitezke eskaerak.
Posta-bulegoan aurkeztu nahi izanez gero, eskabide-orria kartazal irekian aurkeztu beharko da, posta-funtzionarioak, ziurtapena egin baino lehen, data eta zigilua jarri diezazkion eskabide-orriari.
Jose Luis Ibarzabal
Tlf.:945-019467
Pertsona fisiko edo juridiko pribatuak izatea eta profesional gisa aritzea antzerkigintzan eta Sozietate egoitza edo helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
1.– Agindu honetan ezar daitezen bestelako berariazko eskakizunez gain, laguntza hauek eskatu ahal izateko, nahitaezkoa izango da baldintza hauek betetzea:
– Pertsona fisiko edo juridiko pribatuak izatea eta profesional gisa aritzea antzerkigintzan.
– Sozietate egoitza edo helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
– Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, altan egotea jarduera ekonomikoen zergako antzerki-jardueretarako epigrafean.
2.– Kultura elkartea edo fundazioaren izaera juridikoa duten eskatzaileek ezingo dituzte jaso dirulaguntza hauek.
3.– Ezingo dute deialdi honetako dirulaguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik dutenek, ezta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekua dutenek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legezko azken xedapenetako seigarrena urratuz sexudiskriminazioa egiteagatik debeku horrekin zigortuta daudenak barne.
4.– Pertsona onuradunei laguntzak ematea eta, hala dagokionean, horien ordainketa, baldintzaturik geratuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomoek ematen dituzten izaera bereko laguntzen edo diru- laguntzen esparruan dirua itzultzeko edo zehapenen bat ezartzeko espedientea hasi baldin bada eta oraindik izapideak amaitu gabe baldin badaude, prozedura hori burutu arte.
– Ehun eta bat mila euro (101.000) Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo birak egiteko.
– Hogeita zazpi mila ehun eta hirurogei euro (27 .160) antzerki-denboraldiak sustatzeko.
- Erantsi beharreko agiriak
a) Diru-laguntza eskuratzeko eskabide-orriarekin batera aurkeztutako jardueraren gaineko memoria deskriptiboa, non haren exekuzioa, betetze-maila eta ebaluazioa ere jaso behar baitira.
b) Diruz lagundutako emanaldiak egin direla egiaztatu, kontratatzaileak egindako egiaztagiria, kontratua bera edo leihatilako orria aurkeztuz.
c) Diruz lagundutako jardueraren behin betiko exekuzio-aurrekontua (gastuak eta diru-sarrerak), ahalik eta zehatzena, zinpeko aitorpen bidez.
Diru-sarreren atalean honako datu hauek, besteak beste, zehaztu beharko dira:
– Entitate onuradunaren behin betiko diru-ekarpena.
– Xede berberaz herri administrazioen edo entitate publiko zein pribatuen diru-ekarpenak. Entitate onuradunak Kultura Sailak emandakoaz gain bestelako diru-laguntzarik jaso ezik, hori horrela dela adierazten duen zinpeko aitorpena ere aurkeztu beharko da.
– Kultura Sailak esleitutako diru-laguntza.d)Diruz lagundutako programa edo jardueraren exekuzioa dela-eta gastuen egiaztagirien zerrenda ulergarria (nominak, fakturak tiketak, dirua jaso izanarena giriak…), VIII. eranskineko ereduari jarraituta.
e) Diru-laguntza jaso duen jarduerarekin zerikusia duten gastuen justifikagiriak, jatorrizkoak edo kulturako lurralde zerbitzuetan konpultsatutako fotokopiak, aurkeztutako gastu-aurrekontu osoaren pareko zenbatekoari dagozkionak.
Salbuespen gisa, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen kargura emandako diru-laguntzak jardueraren gastuen aurrekontuaren erdia gainditzen ez duenean, emandako laguntza justifikatzeko agiriak baino ez dira aurkeztu behar.
Hala ere, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak 1. paragrafo honetan ezarritako epearen barruan hala eskatzen badu, pertsona onuradunek konpromisoa hartzen dute aurkeztutako aurrekontu osoa justifikatuko duten egiaztagiriak Zuzendaritzaren eskura uzteko.f) Katalogo, egitarau, iragarpen-kartel, argazki eta gainontzeko material grafiko edo soinuzkoaren hizkuntz bertsio desberdinen aleak, Kultura Sailaren babesa espresuki adierazita dutelarik.
Jose Luis Ibarzabal
Tlf.:945-019467
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Kultura Sustatzeko Zuzendaritza.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: Hilabete 1.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.