Diru laguntzak, nazioarte mailako arte-azoketan stand-ak alokatzeko. 2009

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Kultura


Egitura atal kudeatzailea

Kultura Sustatzeko Zuzendaritza


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako arte-galeriek 2009an zehar izango diren nazioarte mailako arte-azoketan parte hartu ahal izan dezaten stand-ak alokatzeko dirulaguntzak emateko baldintzak arautzea da.


Nori Zuzendua

Ondorengo baldintzak betetzen dituztenek eskatu ahal izango dituzte:

- Beren sozietate-helbidea edo egoitza, deialdia argitaratzen denerako, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta duten pertsona fisiko edo juridiko-pribatuak.

- Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako alta izatea jarduera ekonomikoetarako zergaren baitan arte-lanen salerosketaren jarduerari dagokion epigrafean.


Diru kopurua

85.000,00 €


Araudia

EHAA 2009ko maiatzaren 15ekoa


Harremanak norekin

Marije Cambra
Telf.: 945 016 939


Erantsi beharreko agiriak

Eranskinetan eskatzen dena.


Eskabideak Aurkezteko Epea

Hilabeteko epea honako agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Agindu horren 8.1.a) artikuluan aipatzen den azokan parte hartzeko (ArCo, Madril), eta irailaren 16 arte, hau barne, Agindu beraren 8.1.b)eta 8.1.c) artikuluetan aipatzen diren azoketan parte hartzeko.


Eskabideak aurkezteko lekua

Kultura saileko erregistroa
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01010 Vitoria-Gasteiz

Erregistro Orokor Nagusia: Donostia-San Sebastián kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz

Kale Nagusiko 85eko eraikinaren Erregistro Laguntzailea: Kale Nagusia, 85 - 48001 Bilbao.

Andiako eraikinaren Erregistro Laguntzailea: Andia kalea, 13 - 20004 Donostia-San Sebastián.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren beste erregistro orokor nagusi eta laguntzaileak: 72/2008 Dekretua, apirilaren 29koa (EHAA, 2008ko maiatzaren 30ekoa)

Azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako edozein bide erabiliz ere entrega daitezke eskaerak.

Posta-bulegoan aurkeztu nahi izanez gero, eskabide-orria kartazal irekian aurkeztu beharko da, posta-funtzionarioak, ziurtapena egin baino lehen, data eta zigilua jarri diezazkion eskabide-orriari.


Tramiteen deskripzioa

Hasiera, jarraibidea eta ebazpena


Egitura Atal Ebazlea

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea


Ebazteko epea

Ebazpena hilabeteko epean jakinaraziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunetik kontatzen hasita

EBAZPENA



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak administrazio bidea agortzen du


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa


Formularioak

Ikusi artxiboa (doc 114 kb)


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.