Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren programetarako diru-laguntzak. 2009

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Kultura


Egitura atal kudeatzailea

Euskara Sustatzeko Zuzendaritza


Xedea

a) Gizarte-bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko diru-laguntzak (Euskalgintza deialdia).

b) Euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak (Hedabideak deialdia).

c) Informazioaren eta komunikazioaren teknologietan euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko diru-laguntzak (IKT deialdia).

d) Euskal Autonomia Erkidegoko toki-entitateetan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia garatu edota entitateotako administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko planak onartzeko diru-laguntzak (EBPN deialdia).

e) Entitate pribatuek eta zuzenbide publikoko korporazioek Euskal Autonomia Erkidegoan dituzten lantokietan euskararen erabilera-planak egin edota 2009an garatzeko diru-laguntzak (LHT deialdia).


Nori Zuzendua

Beharrezko lege-nortasunez horniturik egon eta, aldi berean, dagokion erroldan izena emanik, laguntza-mota bakoitzeko berariazko araubidean adierazitako entitateei zuzendurik dago laguntza-deialdi hau.


Diru kopurua

13.100.000 €


Araudia

EHAA, 2008ko abenduaren 26koa


Harremanak norekin

Roman Berriozabal
945 018 114


Erantsi beharreko agiriak

Eranskinetan eskatzen dena


Eskabideak Aurkezteko Epea

2009ko otsailaren 16ra arte, entitate pribatuetako lantokietan euskara planak garatzeko kasuan izan ezik. Hauek, 2009ko irailaren 24ra arte eta aurreikusita dagoen kreditua agortu bitartean, aurkeztu ahal izango dira.


Eskabideak aurkezteko lekua

Eusko Jaurlaritza
Kultura Saila
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01010 Vitoria-Gasteiz

Bizkaiko Kulturako Lurralde Unitatea
Gran Vía 85
48011 Bilbao

Gipuzkoako Kulturako Lurralde Unitatea
Andia 13
20004 Donostia-San Sebastián.

Eskabideak zuzenean entrega daitezke edo, bestela, azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako edozein bide erabiliz. Posta-bulegoan aurkeztu nahi izanez gero, eskabide-orria kartazal irekian aurkeztu beharko da, posta-funtzionarioak, ziurtapena egin baino lehen, data eta zigilua jarri diezazkion eskabide-orriari.


Tramiteen deskripzioa

Hasiera, jarraibidea eta ebazpena


Egitura Atal Ebazlea

Hizkuntza Politikarako sailburuordea.


Ebazteko epea

Sei hilabete, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita

Lanhitz

Hedabideak

Euskalgintza

EBPN

IKT



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak administrazio bidea agortzen du


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa


Formularioak

Ikusi artxiboa (doc 3,86 MB)


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.