HEHOBA 2008: euskarazko hedabideetan hobekuntza-azterketak egiteko diru-laguntzak.

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Kultura


Egitura atal kudeatzailea

Euskara Sustatzeko Zuzendaritza


Xedea

HEHOBA deialdiaren xedea honako hau da: euskara hutsezko hedabideetan egin beharreko hobekuntza-azterketen gauzatze-lanak ahalbideratzea.

Hobekuntza-azterketa horiek, gutxienez, honako alderdi hauetakoren bat izan behar dute aztergai:

a) Hedabideari buruzko hausnarketa estrategikoa.

b) Hedabidearen merkatuari dagokion azterketa.

c) Hedabideari zuzenduriko hobekuntza-proposamenak identifikatzea.

d) Hedabideari buruzko lan-ildo berrien potentzialitatea eta egingarritasuna lantzea.

e) Hedabidearen posizionamenduaren eta hartzaile potentzialarekiko harremanaren diagnosia egitea.

f) Hedabidearen finantzaketa propioa hazteko proposamena lantzea.

 


Nori Zuzendua

Euskara hutsezko hedabideak.


Diru kopurua

165.000,00 €


Araudia

EHAA, 2008ko irailaren 3koa.


Harremanak norekin

Roman Berriozabal
Tlf.: 945 018 114


Erantsi beharreko agiriak

Eranskinetan eskatzen dena.


Eskabideak Aurkezteko Epea

2008-9-4tik 2008-10-3ra


Eskabideak aurkezteko lekua

Eusko Jaurlaritza
Kultura Saila
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01010 Vitoria-Gasteiz

Bizkaiko Kulturako Lurralde Unitatea
Gran Vía 85
48011 Bilbao

Gipuzkoako Kulturako Lurralde Unitatea
Andia 13
20004 Donostia-San Sebastián.

Eskabideak zuzenean entrega daitezke edo, bestela, azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako edozein bide erabiliz. Posta-bulegoan aurkeztu nahi izanez gero, eskabide-orria kartazal irekian aurkeztu beharko da, posta-funtzionarioak, ziurtapena egin baino lehen, data eta zigilua jarri diezazkion eskabide-orriari.


Tramiteen deskripzioa

Hasiera, jarraibidea eta ebazpena


Egitura Atal Ebazlea

Hizkuntza Politikarako sailburuordea.


Ebazteko epea

Bi hilabete agindu hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Esleipen ebazpena



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak administrazio bidea agortzen du


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa


Formularioak

Ikusi artxiboa (doc 411 kb)


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.