Diru-laguntzak, udalaz gaineko eremuko kultur programa edo jarduera bereziak garatzeko. 2008
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Kultura
Egitura atal kudeatzailea
Zerbitzu Zuzendaritza
Xedea
2008. urtean burutuko diren udalaz gaineko eremuko kultur programa edo jarduera bereziak, Kultura Sailaren jarduera-eremuarekin bat etorrita ere, euren objektuarengatik, Sailaren ohiko eta berariazko bestelako dirula-guntzarik jaso ezin dutenak.
Deialdi honi begira, hona zer ulertzen den udalaz gaineko eremuko kultur programa edo jarduera berezitzat: udal mailako zabalkunde-markoa gaindituta, kalitatearen, erabileraren edo helburuaren ikuspuntutik, eta haien balio komertziala edozein izanda ere, adierazpen kulturalak transmititzen dituzten jarduera, ondasun eta zerbitzuak. Jarduera kulturalak helburu izan daitezke edota ondasun eta zerbitzu kulturalen ekoizpenean lagundu dezakete.
Halaber, hona zer ulertzen den adierazpen kulturaltzat: eduki kulturala duten pertsonen, taldeen eta gizarteen sormenaren ondoriozkoak. Adierazpen horiek, besteak beste, hitzen bidez igorritako mezuek, soinuek eta irudiek osatzen dituzte, edozein euskarri, ekintza edo objektu erabiltzen dela ere.
Nori Zuzendua
Pertsona juridikoak, publikoak zein pribatuak
Diru kopurua
725.000,00 €
Araudia
EHAA, 2008ko urtarrilaren 7koa.
Harremanak norekin
Carlos Aiestaran
Tlf.: 945 019 469
Erantsi beharreko agiriak
Eskabide-orriarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa:
1.- Aurretiazko argibideak:
a) Entitateak diru-laguntza eskaera bat baino gehiago eginez gero, hari buruzko dokumentazioa eskabide bakar batekin baino ez da aurkeztu beharko.
b) Eskaera egiten duen entitateak bere helbide soziala eta fiskala atzerrian izatekotan, 2.a), 2.b), 2.c), 2.d) eta 2.e) apartatuetan eskatutako dokumentazioa tokian tokiko herrialdean horren baliokidea dena aurkeztuz egiaztatu beharko da.
c) 2.a), 2.b) eta 2.e) apartatuetan eskatutako dokumentazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren esku baldin badago, ez da berriz ere aurkeztu behar, hala ezarrita baitago azaroaren 26ko 30/1992 AJL-APE Legearen 35.f artikuluan.
Kasu honetan, entitatea ordezkatzeko lege-ahalmena duen pertsona fisikoak aitorpen bat egin behar du, non adieraziko baitu dokumentazio hori indarrean dagoela eta, baita ere, Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorraren noiz eta zein organotan edo bulegotan aurkeztu zen edo, hala badagokio, eman zen.
Ordezko aitorpen hori dokumentazioari dagokion jardunbidea bukatu zenetik hiru urte baino gehiago pasa ez badira baino ezingo da egin.
2.- Entitate eskatzaileari buruzko dokumentazioa:
a) Estatutuen fotokopia (indarrean dagoen legeriaren arabera entitateak nahitaez izan behar baditu) edo, entitatearen izaeraren arabera, eraketa-eskriturarena.
b) Entitatea ordezkatzeko lege-ahalmena duen pertsona fisikoaren Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia eta baita eskabidea egin duen egunean ordezkapena indarrean dagoela adierazten duen agiria ere. Egiaztatzea ahalordetze-eskrituraren fotokopiaren bidez egingo da edo, hala badagokio, eskumena duen organoak berariaz emandako egiaztagiriaren bidez.
c) Entitatea ordezkatzeko lege-ahalmena duen pertsona fisikoaren zinpeko aitorpena, non adieraziko baitu eskabidea egin duen egunean berak ordezkatzen duen entitatearen estatutuak edo, hala badagokio, eraketa-eskritura dagokion erregistro publikoan inskribatuta daudela.
Aipatu aitorpena ez da aurkeztu beharko baldin eta indarrean dagoen legeariaren arabera estatutuak izatea nahitaezkoa izan arren, horiek erregistroan inskribatzea ezinbesteko lege-betekizuna ez bada.
d) Entitatea ordezkatzeko lege-ahalmena duen pertsona fisikoaren zinpeko aitorpena, non adieraziko baitu eskabidea egin duen egunean berak ordezkatzen duen entitateak ez duela zigor administratibo edo penalik diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere.
e) Entitatearen Identifikazio Fiskaleko Zenbakia egiaztatzen duen txartelaren fotokopia.
f) Entitateak zerga-zorrak kitatuta dituela egiaztatzen duen ziurtagiri gaurkotua, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren pentzutan diru-laguntzak eskuratu dituztenek, zerga mailako obligazioak bete dituztela egiaztatzeari buruzko Ogasun eta Finantza sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduaren arabera.
Fiskal arloari dagokionez atzerrian helbideratuta dauden entitateek aurreko paragrafoan aipaturiko dokumentua aurkeztu behar izatetik salbuetsita badaude ere, kasuan kasuko bizileku-lurraldean eskumena duen organoak emandako bizileku fiskalaren ziurtagiria aurkeztea nahitaezkoa dute.
g) Helbide soziala zein fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan duten entitateek honako hau ere aurkeztu beharko dute: kasuan kasuko entitatearen legezko ordezkariak izenpetutako zinpeko aitorpen bat, non adierazko baitu berak ordezkatzen duen entitateak ez duela jo giltza artean adierazten diren legez kanpoko eta bateraezinak diren laguntza fiskaletako batera edo gehiagotara {Araba I, II, III (CR 48/99, CR 49/99, CR 58/00); Bizkaia I, II, III (CR 52/99, CR 54/99, CR 60/00); Gipuzkoa I, II, III ( CR 50/99, CR 53/99, CR 59/00)} edo, hala badagokio, laguntza fiskal horietako batera edo gehiagotara jo ondoren baten edo gehiagoren onuradun izanik, hori(ek) itzuli egin d(it)uela edota blokeaturiko kontu batean ordaindu egin d(it)uela, dagozkion interesak barne.
3.- Garatu nahi den programa edo jarduerari buruzko dokumentazioa:
a) Programa edo jarduera zertan datzan adierazten duen memoria, ahalik eta xehatuena, zeinak, ahal den neurrian, gutxienez, honako aspektu hauek garatu beharko baititu:
a.1) Kulturaren ikuspegitik programaren edo jardueraren interesa (arrazoitu).
a.2) Euskararen erabilera-maila programaren edo jardueraren garapenean. Parametro hau behar bezala neurtu ahal izateko entitateak portzentaje jakin batez adierazi beharko du erabilera-maila (arrazoitu).
a.3) Programaren edo jardueraren onuradun-unibertsoa (arrazoitu).
a.4) Programaren edo jardueraren lurralde-eragina (arrazoitu).
b) Programaren edo jardueraren exekuzio-egutegia, posible bada, kronograma baten bitartez adierazita.
c) Programaren edo jardueraren aurrekontu zehatza eta xehatua, eskaera egin duen entitatea ordezkatzeko lege-ahalmena duen pertsona fisikoak izenpetua.
c.1) Entitate eskatzailea Balio Erantsiaren Gaineko Zergaren aitorpena egitera behartuta badago, aipatu zergari dagokion zenbateko kengarria ezingo da inolaz ere gastu diruz lagungarritzat hartu.
c.2) Aurrekontuak orekatua beharko du izan, hots, gastuak berdin diru-sarrerak, eta diru-sarreren atalean honako datu hauek zehaztu beharko dira:
c.2.1) Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saila kanpoan utzita, xede berberaz diru-laguntza(k) eskatu zai(zki)en edo, hala badagokio, eskatu asmo zai(zki)en nazio mailako zein nazioarteko herri administrazioen edo entitate publiko zein pribatuen zerrenda zehatza.
c.2.2) Aurreko paragrafoan aipaturiko herri administrazioei edo entitateei eskatutako diru-kopurua edo, besterik ezean, kasuan kasu jasotzea espero dena.
c.2.3) Diru-laguntza guztien egoera (eskatzekoa, ebazpenaren zain, esleituta, ea.).
c.2.4) Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailari eskatutako diru-kopurua.
c.3) Eskabidea aurkezten den egunerako beste diru-laguntzarik eskatu ez bada edo hura aurkeztu ondoren beste diru-laguntzarik eskatzeko asmorik ez badago, hori horrela dela zinpeko aitorpen bidez adierazi beharko da. Aitorpena eskaera egiten duen entitatea ordezkatzeko lege-ahalmena duen pertsona fisikoak izenpetu beharko du.
d) Aurkeztutako programa edo jarduera hobeto baloratu ahal izateko, eskaera egiten duen entitateak egokitzat jotzen duen nahi beste dokumentazio osagarri ere erantsi dezake.
Dena dela, aurkeztutako programa edo jarduera(k) hobeto baloratze aldera, Zerbitzu Zuzendaritzak edo Balorazio batzordeak informazio eta dokumentazio gehiago eskatu ahal izango diete entitate eskatzaileei.
4.- Ordainketa egiteko dokumentazioa:
a) Banku-helbideratzea Espainian duten entitate eskatzaileak badira:
a.1) Banku-erakundeak (banketxeak edo aurrezki-entitateak) emandako edo ziurtatutako dokumentua-edo, zeinek, gutxienez, honako datuak jasoko baititu:
a.1.1) Banku-erakundearen izena.
a.1.2) Banku-erakundearen helbidea.
a.1.3) Kontuaren zenbakia (20 digitu).
a.1.4) Kontuaren titularra.
Aipaturiko dokumentua-edo segituan aipatzen den interneteko helbidean aurkitu daitekeen 'Datuen Alta/Doakion Interesatua' inprimakiaz (egoki beteta eta bertan eskatzen den dokumentazioaz lagunduta) ordezkatu daiteke (http://www.ogasun.ejgv.euskadi.net/r51-341/es/contenidos/autorizaciones/alta_terceros/es_7999/adjuntos/tercero_2.pdf).
b) Banku-helbideratzea atzerrian duten entitate eskatzaileak badira:
b.1) Banku-erakundeak (banketxeak edo aurrezki-entitateak) emandako edo ziurtatutako dokumentua-edo, zeinek, gutxienez, honako datuak jasoko baititu:
b.1.1) Banku-erakundearen izena.
b.1.2) Banku-erakundearen helbidea.
b.1.3) IBAN (International Bank Account Number/Bankuko Kontuaren Nazioarteko Zenbakia).
b.1.4) BIC (Bank Identifier Code/Bankuaren Identifikazio Kodea).
b.1.5) Kontuaren titularra.
Aipaturiko dokumentua-edo segituan aipatzen den interneteko helbidean aurkitu daitekeen 'Datuen Alta/Doakion Interesatua' inprimakiaz (egoki beteta eta bertan eskatzen den dokumentazioaz lagunduta) ordezkatu daiteke (http://www.ogasun.ejgv.euskadi.net/r51-341/es/contenidos/autorizaciones/alta_terceros/es_7999/adjuntos/tercero_2_internacional.pdf).
Eskabideak Aurkezteko Epea
2008-1-8tik 2008-2-7ra
Eskabideak aurkezteko lekua
Eusko Jaurlaritza
Kultura Saila
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01010 Vitoria-Gasteiz
Bizkaiko Kulturako Lurralde Unitatea
Gran Vía 85
48011 Bilbao
Gipuzkoako Kulturako Lurralde Unitatea
Andia 13
20004 Donostia-San Sebastián.
Eskabideak zuzenean entrega daitezke edo, bestela, azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako edozein bide erabiliz. Posta-bulegoan aurkeztu nahi izanez gero, eskabide-orria kartazal irekian aurkeztu beharko da, posta-funtzionarioak, ziurtapena egin baino lehen, data eta zigilua jarri diezazkion eskabide-orriari.
Tramiteen deskripzioa
Hasiera, jarraibidea eta ebazpena
Egitura Atal Ebazlea
Kultura sailburua
Ebazteko epea
Bost hilabete eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik zenbatzen hasita.
Esleipen ebazpena
Isilbidearen Ondorioak
Ezespenezkoak
Administrazio Bidearen Bukaera
Ebazpenak administrazio bidea agortzen du
Errekurtsoak / Erreklamazioa
Formularioak
Eranskinak (doc 88,5 kb)
Bestelako Agiriak
Ez dago
Oharrak
Ez dago
Abisua
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.