Proiektua behar duten presio-ekipoen instalazio berriak

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak


Egitura atal kudeatzailea

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza


Xedea

Egiaztatzea Presio-ekipoen instalazio berriak, abian jartzeko proiektua behar dutenak, dagozkien Industria Segurtasuneko araudia betetzen dutela.

Nori Zuzendua

Proiektua behar duten presio-ekipoen instalazioen jabeak

Araudia
Harremanak norekin

Industria Segurtasuneko teknikariak:

Araba/Álava-ko Lurralde Ordezkaritza
Tel.: 945 017770

Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
Tel.: 94 4031400

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Tel.: 943 022500

Erantsi beharreko agiriak

Derrigorrezko agiriak:

  • Abiarazteko jakinarazpena
  • Proiektu teknikoa
  • Obra zuzendaritzaren ziurtagiria (OZZ)
  • Enpresa instalatzaileak (EIP-2) igorritako instalazioaren ziurtagiria
  • Ekipo guztien CE onespen aitorpenak (edo fabrikazio ziurtagiriak eta lehenengo presio-froga)

Beste agiriak:

  • Kamara 1 baino gehiago duten ekipoen datu teknikoak (kasuak kasu)
  • Proiektuaren edo OZZaren egilearen eskumen aitorpena (proiektua edo OZZ oniritzirik gabe izanez gero)

Dagokion tasa

Ez du

 

Eskabideak Aurkezteko Epea

Instalazioa burutu ondoren eta abian jarri aurretik


Eskabideak aurkezteko lekua

Baimendutako erakundeak.

Araba/Álava-ko Lurralde Ordezkaritza
Samaniego, 2
01008-Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 017770
Faxa: 945 017787 - 017051

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Easo, 10
20006-Donostia-San Sebastián
Tel.: 943 022500
Faxa: 943 022542

Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
Concha jenerala, 23
48010-Bilbao
Tel.: 94 4031400
Faxa: 94 4031445

Tramiteen deskripzioa

Jabeak, edo bere izenean, gaitutako enpresa instalatzaileak edo proiektuaren egileak, dagokion Lurralde Ordezkaritzan instalazioaren ABIARAZTEKO JAKINARAZPENA aurkeztu behar du, instalazioa abian jarri aurretik. Instalazioak erregelamenduan azaltzen diren baldintzak betetzen dituela ziurtatzeko, araudiak zehazten dituen dokumentazioa erantsi beharko dio jakinarazpenari.

Izapidea era telematikoan egin ahal izango da Industriako eskumena duen Saileko atarian horretarako gaitutako aplikazioan.

Internet bidezko tramitatzea

Behin jakinarazpena Administrazioan aurkeztu eta gero, instalazioa abian jar daiteke.

Jabeak betebehar administratiboak burutu dituenaren frogagiria “ABIARAZTEKO JAKINARAZPENA” agiria da, behin eta, Lurralde Ordezkaritzaren sarrera-erregistroko zigilua duenean, edo internet bidezko aplikazioak igortzen duen frogagiria.

Derrigorrezkoa den dokumentazio guztia aurkeztu ezean, ez da ontzat emango instalazioaren erregelamenduaren betetzea beraz, ezingo da funtzionameduan jarri.

Administrazioak instalazioen ikuskapenak bertan egin ditzake.


Egitura Atal Ebazlea

Ez dago abiarazteko ebazpen zehatzik


Ebazteko epea

Ez dago

Isilbidearen Ondorioak

Ez dagokio


Administrazio Bidearen Bukaera

Ez dagokio


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Ez dagokio


Formularioak

- Abiarazteko jakinarazpena.

- Instalazioaren ziurtagiria (2009ko uztailaren 27ko aginduaren 1. eranskina)

Internet bidezko tramitazioa

Bestelako Agiriak

- Ekipo guztien CE onespen aitorpenak (769/1999 ED-aren 5. artikulua eta VI eranskina)

- Proiektua edo OZZ-ren egilearen eskumen aitorpena (DOT, 243 KB) (proiektuak edo OZZak oniritzirik gabe egonez gero).


Oharrak

1- Empresa instalatzaileak.

Instalazio hauek gauzatzeko enpresa instalatzaileak EIP-2 mailan gaitutako egon beharko dira (2060/2008 E.D.aren I. eranskina) (Presio-ekipoen instalazioen diseinurako eskudun den tituludun teknikoarekin).

2- Ekipoen identifikaziorako plaka.

Instalazioan dauden I.tik IV.arteko mailako ekipo guztiak dakozgion identifikazioarako plakak eduki beharko dituzte. Plakak instalazioari dagoen tokiko Lurralde Ordezkaritzak emango ditu eta ekipoetan finkaturik egon beharko dira (2009ko uztailaren 27ko Aginduaren 3. artikulua)

3- Proiektua behar duten instalazioak.

Irizpide orokor gisa, I. tik IV.arteko mailako ekipoen instalazioek proiektua beharko dute 2060/2008 Errege Dekretuko 2. Eranskinak ezartzen dituen mugak gainditzen badituzte.

Jarraibide Tekniko Gehigarriek instalazioaren proiektua edo bestelako berariazko dokumentazioa aurkezteko baldintza gehiago ezar ditzakete.

Instalatuko diren ekipoen arabera jarraian dauden JTG-ko bat eragina izango du:

  • ITC EP-1: Galdarak.
  • ITC EP-2: Energia elektrikoa ekoizteko zentralak.
  • ITC EP-3: Petrolioren findegiak eta planta kimikoak.
  • ITC EP-4: Tanga kriogenikoak.
    • ITC EP-5: Arnasketa ekipo autonomoen botilen betetze zentruak eta ikuskapen-zentruak.
  • ITC EP-6: Presio ekipo eramangarrien gas-betetze zentruak.

4- Dokumentazioa.

2009-7-27ko Aginduan erabili beharrezko idazkien ereduak erasten dira (Ikus formularioen aurreko atala).

 

5- Presio ekipoen mailak.

 

EKIPO MOTA

FLUIDO

KOADRO

MAILA (PS x V o PS x DN)

 

1. taldea

(Arriskutsu)

2. taldea

(Arrisku gabe)

I

II

III

IV

ONTZIA

Gasa

X

 

1

>25

>50

>200

>1.000

 

x

2

>50

>200

>1.000

>3.000

Likido

X

 

3

>200

>200

PS>10

PS>500

-

 

x

4

>10.000

PS>10

PS>500

V>10

-

-

GALDARA

Lurrun- edo gainberotutako urezko galdara

5

V>2

>50

>200

>3.000

HODIA

Gasa

x

 

6

DN>25

DN>100

>1.000

DN>350

>3.500

-

 

x

7

>1.000

(DN>32)

>3.500

(DN>100)

>5.000

(DN>250)

-

Likido

x

 

8

>2.000

>2.000

PS>10

(DN>25)

PS>500

-

 

x

9

PS>10

DN>200

>5.000

PS>500

DN>200

-

-

 

Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

20/07/2018