Kokatze buletinaren jakinarazpena

Deskribapena


Ustiapen–baimenaren titularra den joko enpresak Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari jakinarazten dio non dagoen kokatuta joko makina edo makina laguntzailea ustiatu ahal izateko.

Nori dago zuzenduta


Joko operadoreak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Segurtasun Saila - Eusko jaurlaritza
Donostia-San Sebastián kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tel. 945 018879 / Fax 945 018748

Email: juegoyespectaculos@euskadi.eus

  • Arabako Lurralde Zerbitzua

    Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1. Vitoria-Gasteiz
    Tel. 945 017020 / Faxa 945017021

  • Bizkaiko Lurralde Zerbitzua

    Helbidea: Kale Nagusia, 81-1. solairua. Bilbao 
    Tel. 94 6075520 / Faxa 94 6075521

  • Gipuzkoako Lurralde Zerbitzua

    Helbidea: Vitoria-Gasteiz hiribidea, 3 4. Donostia-San Sebastián
    Tel. 943 467125 / Faxa 943474532

Kodea(k)

  • Kokatze buletinaren jakinarazpena: 0015802

Joko makina edo makina laguntzaileen kokatze buletinaren jakinarazpenaren eskaera


Ustiapen–baimenaren titularra den joko enpresak Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari jakinarazten dio non dagoen kokatuta joko makina edo makina laguntzailea ustiatu ahal izateko.

“B” motako makinak edo saria duten jolas-makinak

“B” makinak: prezio baten truke, jokalariari erabiltzeko denbora bat eta, kasu batzuetan, eskudiruzko saria ematen diote. Azpimota hauek daude: BH, BHZ, BHM, BH+, BS, BSC, BSM, BS+, BS+C, BS+M, BG, BGC eta BGM.

«C» motako makinak edo ausazko makinak

“C” motako makinak: prezio baten truke erabiltzaileari erabilera-denbora bat ematen diote eta, kasu batzuetan, eskudiruzko saria, beti ausaren arabera.

«P» motako makinak edo Apustu-makina laguntzaileak

“P” motako makinak: Apustu-makina laguntzaileak dira 120/2016ko Erregelamenduan ezartzen diren baldintzak betetzen dituztelarik, erabiltzaileari apustuak egiteko aukera eskaintzen diotenak, edo apustu horiek baliozkotu edo erregistratzekoa, kiroletako edo bestelako ekitaldien emaitzak kontuan hartuta, eta berariazko araudian ezartzen denari jarraituz.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hiru hilabete.

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk