Berotegi-efektuko gasak aireratzeko baimena

Deskribapena



[GEI-A] Berotegi-efektuko gasak isurtzeko baimena

Instalazio batean 1/2005 Legeko (13/2010 Legeak aldatua) lehenengo eranskinean zehazten diren jardueretako bat edo gehiago ematen bada eta gas horietakoren bat isurtzen bada, instalazioak berotegi efektuko gasak isurtzeko baimena eduki beharko du titularraren alde, goian aipaturiko legeko 4. xedapen gehigarriak zehazten duenaren ondorioz baztertzen diren instalazioek salbu.


Baimena aldatzea

Instalazioaren titularrak organo eskudunari jakinarazi beharko dizkio instalazioaren izaera, funtzionamendua eta tamaina aldatzeko edozein proiektu, edo haren edukiera nabarmen handitzea edo murriztea dakarten proiektuak, bai eta titularraren nortasunari edo helbideari eragiten dion edozein aldaketa ere. Hala badagokio, igorritako informazioa ikusita, organo autonomiko eskudunak ofizioz aldatuko du berotegi-efektuko gasak isurtzeko baimena, gehienez ere hiru hilabeteko epean.


[GEI-B] Berotegi-efektuko gasen baimena iraungitzea

Jarduera berotegi-efektuko gasen merkataritza-erregimenetik kanpo geratzen bada (jarduera eteteagatik, instalazioa ixteagatik, martxan ez jartzeagatik, etab.), instalazioaren titularrak baimena iraungitzeko eskatu behar du.


[GEI-MPSE] Jarraipen planaren aldaketa

Instalazioaren titularrak honako kasu hauetan aldatu beharko du Jarraipen Plana:

  • Jarraipen Planean agertzen ez diren jarduerak, erregaiak edo lehengaiak erabiltzearen ondorioz isuri berriak sortzen direnean.
  • Erabilgarri dauden datuak aldatu direnean neurgailu berriak instalatu direlako, azterketa edo laginketa metodo berriak aplikatzen direlako edota beste edozein arrazoirengatik, isuriak zehaztasun handiagoz zehazten dituztelako.
  • Aurreko jarraipen metodoa aplikatzean lortutako datuak okerrak direnean.
  • Jarraipen Planean eginiko aldaketek jakinarazitako datuen zehaztasuna hobetzen dutenean, teknikoki bideraezina bada edo zentzugabeko kostuak sortzen dituenean salbu.
  • Jarraipen Plana jarraipen eta jakinarazpeneko legeriarekin bat ez datorrenean eta, ondorioz, organo eskumendunak plana aldatzeko eskatzen dionean instalazioaren titularrari.
  • Egiaztapen txostenean Jarraipen Plana hobetzeko gomendioak ezartzen direnean.

Jarraipen Planaren edozein aldaketa organo eskumendunak onetsi beharko du. Hauek dira Jarraipen Planaren funtsezko aldaketak:

  1. Instalazioaren kategoria aldatzea.
  2. Emisio baxuko instalazio izendapenari eragiten dioten aldaketak gertatzea.
  3. Emisio iturriak aldatzea.
  4. Isuriak zehazteko erabiltzen den metodologia aldatzea, kalkulu metodologia neurketa metodologiarekin ordezkatuta edo alderantziz.
  5. Erabilitako maila aldatzea.
  6. Isuriak dituzten iturri berriak sartzea.
  7. Isuriak dituzten iturrietan aldaketak gertatzea, iturri horien sailkapena (nagusia, bigarren mailakoa edo minimis) aldatzea eraginez.
  8. Kalkulu faktore baten balio lehenetsia aldatzea, balioa Jarraipen Planean eta Baimenean ezartzen denean.
  9. Laginketa, azterketa edota kalibrazio prozedura berriak sartzea, isurien datuen zehaztasunari zuzenean eragiten dioten kasuetan.
  10. Isuriak kuantifikatzeko metodologia aplikatu edo egokitzea, biltegiratze kokalekuan ihesak ematen direnean.

Jarraipen Planeko a, b, c, d, e, f eta h aldaketak ematen diren kasuetan, berotegi efektuko gasak isurtzeko baimena aldatu beharko da. Beraz, kasu horietan, Jarraipen Plana aldatzeko eskaera berotegi efektuko gasak isurtzeko baimena aldatzeko eskaerarekin batera bidali beharko da.

Izen soziala aldatzeak ere berotegi efektuko gasak isurtzeko baimena aldatu behar izatea eragiten du.


[GEI-IM] Hobetzeko txostena

601/2012 Araudiaren 69. artikuluak ezartzen du jarraipen metodologia hobetzea posible den ala ez aldizka konprobatzeko betebeharra.

Instalazioek ekainaren 30a baino lehenago aurkeztu beharko dute txostena, honako kasu hauetan:

  1. 69.4 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badira, irregulartasunei buruz edo egiaztatzaileak emisioen txostenean zehaztutako hobekuntza gomendioei buruz.
  2. kostuak gehiegizkoak direlako edo teknikoki bideraezina delako maila baxuagoak aplikatzearen inguruan 69.2 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badira, edo jarraipen metodologia alternatiboa aplikatzeari buruz 69.3 artikuluan ezarritakoak betetzen badira.

Lehenengo kasuan, txostena egiaztatzaileak gomendioak eginiko urte berean aurkeztuko da.

Bigarren kasuan, 69.1 artikuluak esandakoari jarraituz aurkeztuko da, honako aldizkakotasun honekin:

  • A kategoriako instalazioek, 4 urtero
  • B kategoriako instalazioek, 2 urtero
  • C kategoriako instalazioek, urtero

[GEI-IE] Emisioei buruzko txostena

Instalazioek euren isurien kontrol eta jarraipena egin behar dute Baimenean ezartzen den metodologiaren arabera. Instalazioek isuri horiei buruzko txostena prestatu beharko dute eta lan hori egiteko akreditatuta dagoen egiaztatzaile batek egiaztatu beharko du txostena. 1/2005 Legearen arabera, instalazioen titularrek aurreko urteko isuriei buruzko txosten egiaztatua aurkeztuko diote organo eskumendunari, otsailaren 28a baino lehen.

Behin txostena jasota eta kalkuluen zuzenketak eginda, organo eskumendunak Europako Emisio Eskubideen Erregistroan inskribatuko du instalazio bakoitzari dagokion aurreko urteko isurien kopurua.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Ingurumen Sailburuordetza > Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Ingurumen Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Kodea(k)

  • [GEI-A] Berotegi-efektuko gasak isurtzeko baimena: 0123401
  • Baimena aldatzea: 0123402
  • [GEI-B] Berotegi-efektuko gasen baimena iraungitzea: 0123403
  • BEG emisioen Jarraipen Planaren aldaketak jakinararztea: 0123404
  • [GEI-IM] Hobetzeko txostena: 0123406
  • [GEI-IE] Emisioei buruzko txostena: 0123407
  • Beste komunikazioak BEG: 0123409

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabete.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabete.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk


Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabete.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabete.

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.