Instalazio erradiaktiboen gainbegiratzaile edo operadorearen lizentziak berritzea.

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak


Egitura atal kudeatzailea

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza


Xedea

2. edo 3. kategoriako instalazio erradiaktiboetarako gainbegiratzaile edo operadorearen lizentziak BERRITZEKO eskaera izapidetzea.

OHARRA: Balio-data agorturik iraungi direnak izapidetuko dira LIZENTZIA BERRI gisa.

Nori Zuzendua

Euskal Autonomia Erkidegoak baimendutako instalazio erradioaktiboen Ikuskatzaile edo Operadore baimena berritu nahi duten langileak; EAEtik kanpo dauden ordezkaritzetako baimenak ere talde honetan sartzen dira, eta kanpoan geratzen dira beste autonomia-erkidegoetan baimendutako instalazio erradioaktiboen ordezkaritzak, hauek  EAEn kokatuta egon arren.

 Inongo instalazio erradioaktibotan lanik egiten ez duten langileak, edo aldi berean baten baino gehiagotan lan egin eta horietako bat EAEn dagoenean, eskatzailearen NANean EAEn bizi dela adierazten denean.

OHARRA: interesdunek NAN aurkeztuko dute EAEn bizi direla egiaztatzeko.

 

Araudia

 


Harremanak norekin

Energiaren,Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza

Tel.: 945 016572 / 945 019696 / 945 019935

Erantsi beharreko agiriak

1. Eskaera pertsonala, interesdunak sinatua (ORIGINALA), (ikus galdesortak).

2. NANaren fotokopia.

3. Berritzeke lizentziaren fotokopia, iraungitze data erakutsiz.

4. Erakunde edo Enpresaren dokumentua (ORIGINALA), lizentziaren titularrak lizentziaren indarraldian gutxienez lizentzia horren arabera bete ditzakeen eginkizunetan benetan jardun duela egiaztatzen duena eta/edo aldi horretan jasotako prestakuntzaren dokumentazioa.

5. Osasuna zaindu eta kontrolatzeko eginkizuna garatzen duen Prebentzio Zerbitzu batek edo erradiazioen eraginpean diharduten langileen zaintza medikoa gauzatzeko horretarako baimendutako Zerbitzu Mediku Espezializatuak emandako ziurtagiria (ORIGINALA), eskatzailea GAI DELA, EZ DELA GAI EDO BALDINTZA JAKIN BATZUETAN BAKARRIK GAI DELA adierazten duena (ikus erantsitako eredua).

OHARRA: Gogorarazten dizuegu ez duzuela txosten medikoa bidali behar; nahikoa da gaitasun-ziurtagiria bidaltzea.

6. Tasaren autolikidazio-inprimakiaren kopia, banku-entitatearen sinadura baimenduarekin edo ziurtatze mekanikoarekin, egindako ordainketa egiaztatzeko.


Dagokion tasa

Bai. 131,70€, 2017ko ekainaren 28ko, Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren Ebazpenean ezarritakoaren arabera.

Izapidetze Telematikoaren Ordainketa

Eskabideak Aurkezteko Epea

Urte osoa.


Eskabideak aurkezteko lekua

Dagokion Lurralde Ordezkaritzan.

Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego, 2
01008 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 017770

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Easo, 10
20006- Donostia/San Sebastián
Tel.: 943 022532 / 022555

Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
Concha Jenerala, 23
48010-Bilbo
Tel.: 94 4031400

Tramiteen deskripzioa

-


Egitura Atal Ebazlea

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza

 


Ebazteko epea

6 hilabete

Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa
Gorako errekurtsoa


Formularioak

 

Bestelako Agiriak

Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren 5.6 segurtasun-gida: Instalazio erradiaktiboetako operadoreen lizentziak eskuratzeko eta lortzeko prestakuntzak.


Oharrak

-

Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

21/11/2018