Instalazio erradiaktiboen operadorearen lizentziak ematea
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
Egitura atal kudeatzailea
Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza
Xedea
2. edo 3. kategoriako instalazio erradiaktiboetarako operadorearen lizentzia berria emateko eskaera izapidetzea.
OHARRA: Lehen aldiz eskatzen direnak izapidetuko dira LIZENTZIA BERRI gisa, baita balio-data agorturik iraungi direnak ere.
Nori Zuzendua
Euskal Autonomia Erkidegoak baimendutako Instalazio erradioaktiboen Operatzaile baimena atxikita duten langileak; EAEtik kanpo dauden ordezkaritzetako baimenak ere talde honetan sartzen dira, eta kanpoan geratzen dira beste autonomia-erkidegoetan baimendutako instalazio erradioaktiboen ordezkaritzak, hauek EAEn egon arren.
Inongo instalazio erradioaktibotan lanik egiten ez duten langileak, edo aldi berean baten baino gehiagotan lan egin eta horietako bat EAEn dagoenean, eskatzailearen NANean EAEn bizi dela adierazten denean.
OHARRA: interesdunek NAN aurkeztuko dute EAEn bizi direla egiaztatzeko.
Araudia- Apirilaren 29ko 25/1964 Legea, (1964-05-04ko BOE), Energia Nuklearrari buruzkoa.
- Apirilaren 22ko 15/1980 Legea, (1980- 04-25eko BOE), Segurtasun Nuklearraren Kontseilua sortzeari buruzkoa, eta azaroaren 7ko 33/2007 Legeak aldatzen duena (2007-11-08ko BOE).
- 1999ko maiatzaren 4ko 14/1999 Legea, Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak emandako zerbitzuengatiko tasa eta prezio publikoei buruzkoa (1999-05-05eko BOE).2018ko uztailaren 4ko CSN-ko Lehendakariaren ebazpena, 2018ko uztailaren 5etik aurrera tasen kuota finkoa igotzen duena, baita kopuru finko bat maiatzaren 4ko 14/1999 Legeak araututako unitate kopuruarekin biderkatzearen ondorioz kalkulatukoa ere.
- 1836/1999 Errege Dekretua (1999-12-31ko BOE) Instalazio Nuklear eta Erradioaktiboei buruzko Erreglamendua onartzen duena, eta urtarrilaren 18ko 1836/1999 Errege Dekretuak aldatzen duena (2008-02-18ko BOE).
- Uztailaren 6ko 783/2001 Errege Dekretua, (2001-07-26ko BOE), Erradiazio Ionizatzaileen aurkako Osasun Babesari buruzko Erregelamendua onartzen duena, eta azaroaren 5eko 1439/2010 Errege Drekretuak aldatzen duena (2010-11-18ko BOE).
- Segurtasun Nuklearraren Kontseiluaren 2005eko ekainaren 22ko IS-07 Jarraibidea (2005-07-05eko BOE), instalazio erradioaktiboetako langileen baimenen aplikazio-eremua arautzen duena.
- 1995eko ekainaren 28ko Eginkizunen Aginduari buruzko Hitzarmena Zabaltzeagatiko Berraztertze Akordioa (2011-02-4ko EHAA), Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren artekoa.
- 2006 abenduaren 4ko Agindua (2006-12-26ko EHAA), Lurralde Bulegoen egitura organikoa eta funtzionala arautzen duena
- 190/2013 Dekretua (2013-04-24ko EHAA), Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.
- Segurtasun Nuklearraren Kontseiluaren 2010eko irailaren 22ko IS-28 Jarraibidea (2010-10-11ko BOE), bigarren eta hirugarren kategoriako instalazio erradioaktiboek funtzionamendurako bete behar dituzten espezifikazio teknikoei buruzkoa.
Harremanak norekin
Energiaren,Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza
Tel.: 945 016572 / 945 019696 / 945 019935
Erantsi beharreko agiriak1. Eskaera pertsonala, interesdunak sinatua (ORIGINALA), (ikus inprimakiak).
2. NANaren fotokopia
3. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ziurtagiria edo baliokidea.
4. Prestakuntza akademikoa edo profesionala, eta, bereziki, erradiazio ioinizatzaileekin duen esperientzia egiaztatzen duen dokumentazioa. Trebakuntza-ikastaroaren diplomaren fotokopia bi aldeetatik (horrelakorik badu).
5. Instalazioaren titularraren ziurtagiria (ORIGINALA), lizentziaren eraginpean egonik instalazio erradiaktiboaren barruan eskatzaileak bete beharreko eginkizunak zehazten dituena.
6. Osasuna zaindu eta kontrolatzeko eginkizuna garatzen duen Prebentzio Zerbitzu batek edo erradiazioen eraginpean diharduten langileen zaintza medikoa gauzatzeko horretarako baimendutako Zerbitzu Mediku Espezializatuak emandako ziurtagiria (ORIGINALA), eskatzailea GAI DELA, EZ DELA GAI EDO BALDINTZA JAKIN BATZUETAN BAKARRIK GAI DELA adierazten duena (ikus erantsitako eredua).
OHARRA: Gogorarazten dizuegu ez duzuela txosten medikoa bidali behar; nahikoa da gaitasun-ziurtagiria bidaltzea.
7. Tasaren autolikidazio-inprimakiaren kopia, banku-entitatearen sinadura baimenduarekin edo ziurtatze mekanikoarekin, egindako ordainketa egiaztatzeko.
Dagokion tasa
Bai: 219,50 €, 2017ko ekainaren 28ko Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren Ebazpenean ezarritakoaren arabera.
Eskabideak Aurkezteko EpeaUrte osoa.
Eskabideak aurkezteko lekua
Dagokion Lurralde Ordezkaritzan.
Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego, 2
01008 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 017770
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Easo, 10
20006 Donostia/San Sebastián
Tel.: 943 022532 / 022555
Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
Concha Jenerala, 23
48010-Bilbo
Tel.: 94 4031400
-
Egitura Atal Ebazlea
Energiaren,Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza
Ebazteko epea
6 hilabete.
Isilbidearen OndorioakEzespenezkoak
Administrazio Bidearen Bukaera
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Errekurtsoak / Erreklamazioa
Formularioak
Lizentzia-eskaeraren eredua (DOT, 63 KB).
Bestelako Agiriak
Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren 5.6 segurtasun-gida: Instalazio erradiaktiboetako operadoreen lizentziak lortzeko eta erabiltzeko prestakuntzak.
Oharrak
-
AbisuaInformazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
Azken aldaketa
21/11/2018