Abian jartzea / aldaketak industriakoak ez diren eraikinen suteen aurkako babeserako instalazio berriak

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak


Egitura atal kudeatzailea

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza


Xedea

Indarreko legeria betetzen dela ziurtatzea, nola industrialak ez diren eraikinen suteen aurkako babeserako instalazio berriei dagokienez, hala instalazio horien ezarpenari eta ondorengo aldaketei dagokienez.

Nori Zuzendua

Azaroaren 5eko1942/1993 Errege Dekretuak onartutako Instalazioak suteen aurka babesteko arautegira batutako gailuen, ekipamenduen eta sistemen industriakoak ez diren eraikinetan edo euren eremuetan instalatzea, salbu eta bertan  suteen aurka babesteko instalazio bakarra su-itzalgailuak direnean.

Araudia
  • 513/2017 Errege Dekretua, maiatzaren 22koa, suteen aurkako babeserako instalazioei buruzko Erregelamendua onartzen duena. 
  •  
  • Agindua, 1998ko apirilaren 16koa, suteen aurkako babeserako instalazioei buruzko Erregelamendua onartzen duen eta erregelamendu horren I. eranskina eta gehigarriak berraztertzen dituen azaroaren 5eko 1942/1993 Errege Dekretuaren prozedura- eta garapen-arauei buruzkoa.
  •  
  • 314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, Eraikuntzaren Kode Teknikoa onartzen duena.
  •  
  • Agindua, 2001eko azaroaren 29koa, eraikuntza-produktuei buruzko arau bateratuen transposizio diren UNE arauen aipamenak argitaratzen dituena, eta eraikuntzako produktuei buruzko azaroaren 29ko Aginduaren eranskinak zabaltzen dituzten Ebazpenak.
  •  
  • 63/2006 Dekretua, martxoaren 14koa, segurtasun industrialaren arloko kualifikazio indibidualeko txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituena.
  •  
  • 560/2010 Errege Dekretua, maiatzaren 7koa, segurtasun industrialaren arloan zenbait erregelamendu-arau aldatzen dituena, lege hauetara egokitzeko: azaroaren 23ko 17/2009 Legera (zerbitzu-jardueretan askatasunez sartu eta aritzeari buruzkoa) eta abenduaren 22ko 25/2009 Legera (zerbitzu-jardueretan askatasunez sartu eta aritzeari buruzko Legera egokitzeko zenbait lege aldarazten dituena). (EAO, 10.05.22). Akatsen zuzenketa (EAO, 10.06.19) 
  •  
  • 305/2011 Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, zeinaren bidez eraikuntzako produktuak merkaturatzeko baldintza harmonizatuak ezartzen baitira. 
  •  
  • 229/2012 DEKRETUA, urriaren 30ekoa(EHAA, 12/12/03), industria-instalazioak abian jartzeko prozedura sinplifikatzeko dena. 
  •  
  • 842/2013 Errege Dekretua, martxoaren 18koa, eraikuntzako produktu eta elementuak suteen aurkako beren erreakzio- eta erresistentzia-propietateen arabera sailkatzea onartzen duena. (EAO, 13/11/23). 
  •  
  • Ebazpena, 2012ko abenduaren 11koa, Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariarena eta Energia eta Meategien zuzendariarena, zeinaren bidez barruko jarraibideak onartzen baitira industria instalazioen kontrolerako lurralde ordezkaritzek eduki behar dituzten jarduketa irizpideei eta geroko aldaketei dagokienez. 
  •  
  • AGINDUA, 2014ko uztailaren 30ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baita Industrialak ez diren Eraikinetako Suteen Aurkako Babes Instalazioen Egiaztagiri-eredua.

Harremanak norekin

Arabako Lurralde Ordezkaritza Tel.: 945 01 77 70

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza Tel.: 943 02 25 00

Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza Tel.: 94 403 14 00

Erantsi beharreko agiriak
  • Instalazioaren ziurtagiria, memoria eta planoak barne.
  •  
  • Hala badagokio, akatsak konpondu izanaren ziurtagiriak.

Dagokion tasa

---

Eskabideak Aurkezteko Epea

Urte osoan zehar.


Eskabideak aurkezteko lekua

Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritakk eta Lakua.

Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego kalea 2
01008 Vitoria-Gasteiz
Tel.:  945 017770
Faxa:  945 017787 – 017051 

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Easo kalea 10
20006 Donostia
Tel.:  943 022500
Faxa:  943 022542 

Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
Concha Jenerala kalea 23
48010 Bilbao
Tel.:  94 4031400
Faxa:  94 4031445

Tramiteen deskripzioa ---
Egitura Atal Ebazlea

Lurralde Bulegoko Industria-koordinatzailea.


Ebazteko epea

---

Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Bestelako Agiriak ---
Oharrak

---

Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

28/12/2017