EAEn jarduten duten Kontrol Erakundeen baimena

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak


Egitura atal kudeatzailea

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza


Xedea

Prozeduraren misioa honako hau da: Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten duten kontrol erakundeek, egiaztatuta dauden gaian kontrol-jarduera garatzeko ezarritako betekizunak betetzen dituztela bermatzea.

Betekizunak honako hauek dira:

  • Aldez aurretik, Kontrol Erakunde izatearen egiaztagiria edukitzea, eskumeneko Administrazio Publikoak izendaturiko egiaztatze-entitateak egina.

  • Industria-instalazioen segurtasuna ikuskatzeko baimenaren kasuan, behar diren instalazioak eta baliabide materialak, eta lanbidearen, teknikaren nahiz arauen arloan prestakuntza egokia duten langileak izan beharko ditu, baimena eskatzen den lurraldean dauden instalazioen % 5ez arduratzeko gutxienez.

  • Industria-instalazio horien jarduerak eragindako kalteak direla-eta bezeroek edo kalteturiko beste alderdiek jarritako erreklamazioak tratatzeko prozedura espezifikoak izatea, eta jasotako erreklamazioak eta erreklamazio horiei buruz egindako jardunak biltzeko artxibategia edukitzea.

  • Erakunde horien erantzukizunaren arriskuak estaltzen dituzten aseguru-polizak izenpetzea. Poliza horien gutxieneko zenbatekoa 1.200.000 pezeta izango da, eta polizaren zenbatekoak ez du erantzukizun hori mugatuko.
Nori Zuzendua

EAEn jardun nahi duten kontrol-erakunde guztiak.

Araudia
  • Normativa Real Decreto 411/1997, de 21 de marzo, por el que se modifica el Real Decreto 2200/1995, de 28 de diciembre, por el que se aprueba el reglamento de la infraestructura para la Calidad y Seguridad Industrial.

  • Real Decreto 2200/1995, de 28 de diciembre, por el que se aprueba el reglamento de la infraestructura para la Calidad y Seguridad Industrial.

  • Industria, Energia eta Meategien Administrazio-zuzendariaren 1997ko uztailaren 1eko Ebazpena, behin-behineko jarraibideak onartzen dituena, beste Autonomia Erkidego batzuek baimendutako Kontrol Erakundeen jardun-jakinarazpenari dagokionez.

  • Ley 21/1992, de 16 de julio, de Industria (B.O.E. 23/06/92)

  • 8/2004 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko Industriakoa (2004/11/29ko EHAA)

Harremanak norekin

ARABAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Tel.: 945 01 77 70

GIPUZKOAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Tel.: 943 02 25 00

BIZKAIKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Tel.: 94 403 14 00

Erantsi beharreko agiriak

Izapidetzaileak aurkeztu beharreko dokumentazioa. 1. kasua: Beste autonomia-erkidego batean baimendutako erakundea.

  • Erakunde eskatzailearen identifikazio-agiria. Izen sozialarekin, kokapenarekin eta forma juridikoarekin zerikusia duten datu guztiak adierazi behar dira eta abar.

  • Entitatearen antolamendua. Bertan, esanbidez aipatu beharko da Autonomia Erkidego horretara esleitutako langileen saila, nahi diren eginkizunetan jardungo duten langileen saila alegia.

  • Kontrol Erakundea izateko jatorrizko Autonomia Erkidegoak emandako Baimen Ebazpenaren kopia kautoa, ebazpena eman duen organoak alderatuta edo kopiaren egiazkotasuna bermatzen duen beste edozein sistema erabiliz alderatuta. Bertan, esanbidez adieraziko da baimen hori Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen eguna. Era berean, Ebazpen horren edukiaren arabera beharrezkoa denetan, Estatuko Egiaztatze Entitateak emandako Egiaztagiriaren kopia, aurrekoa bezalakoa hori ere, Eranskin eta guzti.

  • Jarduteko eskaeran adierazitako eremu bakoitzean aplikatu nahi diren tarifak. Agiri horiek jarduerari ekiteko unean ere aurkeztu ahal izango dira.

  •  Kontrol Erakundearen ordezkariak emandako aitorpena. Kontrol Erakundearen izenean eta haren ordez jarduteko behar den eskumena duen pertsona hartuko da ordezkaritzat, eta hark eman beharreko aitorpenean, honako hauek adieraziko dira:

    • Euskal Autonomia Erkidegoan badituela bertan dauden espezialitate bakoitzeko instalazioen % 5ez gutxienez arduratzeko behar diren instalazioak eta baliabide materialak, eta lanbidearen, teknikaren nahiz arauen arloan prestakuntza egokia duten langileak.

    • Kontrol Erakundeari dagozkion eginkizunetan jardungo duten langileek ezagutzen dutela Autonomia Erkidego honetan indarrean dagoen Araudi Teknikoa. 

    • Kontrol Erakundeak baduela aurreko puntuan aipatutako araudian aurreikusitako ikuskapenak egiteko behar adinako gaitasuna.

  • Ikuskapenak egiteko behar diren baliabide teknikoei dagokienez, dituzten baliabideen zerrenda, baliabide horiek esanbidez aipatzen badira aurreko puntuan adierazitako araudian, edo bestela, baliabide horiek eskuratzeko konpromisoaren aitorpena.

  • Larrialdiez arduratzeari begira harremanetan jartzeko sistemaren adierazpena, baita Erkidego honetan zerbitzu-eskaerei erantzungo dien bulegoarena ere.

Izapidetzaileak aurkeztu beharreko dokumentazioa. 2. kasua: EAEn ezarritako Kontrol Erakundea.

  • Entitatearen estatutu juridikoaren, jabetzaren eta finantziazio-iturrien aitorpena.

  • Baimena eskatu den jarduerarako egiaztagiria, egiaztatze-entitateak emana.

  • Jarduteko eskaeran adierazitako eremu bakoitzean aplikatu nahi diren tarifak. Agiri horiek jarduerari ekiteko unean ere aurkeztu ahal izango dira.

  • Larrialdiez arduratzeari begira harremanetan jartzeko sistemaren adierazpena, baita Erkidego honetan zerbitzu-eskaerei erantzungo dien bulegoarena ere.

  • Erakundea arautzen duten estatutuak edo arauak.

  • Ezarritako aseguru-polizaren kopia.

  • Kontrol Erakundearen ordezkariak emandako aitorpena. Kontrol Erakundearen izenean eta haren ordez jarduteko behar den eskumena duen pertsona hartuko da ordezkaritzat, eta hark eman beharreko aitorpenean, honako hauek adieraziko dira:

    • Euskal Autonomia Erkidegoan badituela bertan dauden espezialitate bakoitzeko instalazioen % 5ez gutxienez arduratzeko behar diren instalazioak eta baliabide materialak, eta lanbidearen, teknikaren nahiz arauen arloan prestakuntza egokia duten langileak.

    • Kontrol Erakundeari dagozkion eginkizunetan jardungo duten langileek ezagutzen dutela Autonomia Erkidego honetan indarrean dagoen Araudi Teknikoa. 

    • Kontrol Erakundeak baduela aurreko puntuan aipatutako araudian aurreikusitako ikuskapenak egiteko behar adinako gaitasuna.

Ikuskapenak egiteko behar diren baliabide teknikoei dagokienez, dituzten baliabideen zerrenda, baliabide horiek esanbidez aipatzen badira aurreko puntuan adierazitako araudian, edo bestela, baliabide horiek eskuratzeko konpromisoaren aitorpena.


Dagokion tasa

Kontrol-erakundeen baimena: Autolikidazio

Eskabideak Aurkezteko Epea Urte osoan zehar.
Eskabideak aurkezteko lekua

ARABAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Samaniego, 2
01008-Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 017770
Faxa: 945 017051

GIPUZKOAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Easo, 10
20006-Donostia-San Sebastián
Tel.: 943 022500
Faxa: 943 022542

BIZKAIKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Concha jenerala, 23
48010-Bilbao
Tel.: 94 4031400
Faxa: 94 4031445

Tramiteen deskripzioa ---
Egitura Atal Ebazlea Lurralde Bulegoko Industria-koordinatzailea.
Ebazteko epea

---

Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

---

Bestelako Agiriak ---
Oharrak

---

Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

07/01/2016