Babes ofizialeko etxebizitzak deskalifikatzea

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Enplegua eta Gizarte Politikak


Egitura atal kudeatzailea

Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza


Xedea

Honako inguruabar hauetan soilik gerta liteke babes ofizialeko etxebizitzak deskalifikatzea:

  • Birgaitzeko edo eskuratzeko jardun babestuen ondorioz kalifikatuak izan ziren etxebizitzak, aldez aurretik jasotako laguntzak itzulita.
  • Birkokatzeko babes ofizialeko etxebizitzak.
Nori Zuzendua

  • Birgaitzeko edo eskuratzeko jardun babestuen ondorioz kalifikaturiko babes ofizialeko etxebizitzen jabeak.
  • Pertsona birkokatuak edo haien kausadunak, etxebizitzaren kalifikaziotik 20 urte igarotakoan.

Araudia

39/2008 Dekretua, martxoaren 4koa, babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-neurriei buruzkoa.


Harremanak norekin

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera 08:00etatik, 19:30etara (Abuztuan aldiz, 14:30etara).

Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko Astelehenetik ostiralera 08:00etatik, 19:30etara (Abuztuan aldiz, 14:30etara).
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000

Erantsi beharreko agiriak Eskaera-idazkia, bertan honako hauek bilduta:
  • Espediente-kodea.
  • Etxebizitzaren identifikazioa.
  • Eskaeraren arrazoia

Dagokion tasa

Ez dago

Eskabideak Aurkezteko Epea Urte osoan
Eskabideak aurkezteko lekua

Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48001 Bilbao, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera 08:00etatik, 19:30etara (Abuztuan aldiz, 14:30etara).

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

Tramiteen deskripzioa

Birgaitzeko edo eskuratzeko jardunen ondorioz kalifikatuak izan ziren etxebizitzak deskalifikatzen badira, egungo jabeak edo aurreko edozein jabek etxebizitza birgaitzeko edo eskuratzeko jasotako zuzeneko diru-laguntzen zenbateko osoa -hura jaso zenetik sortutako interesak barne- itzuli beharko da, indarrean dagoen legezko interes-tasaren arabera.


Egitura Atal Ebazlea

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde-ordezkariak.


Ebazteko epea

3 hilabete

Isilbidearen Ondorioak

Baiespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Deskalifikazio-eskaeraren idazki-eredua

Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago

Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

11/03/2015