Prebentzio-ordezkariak trebatzeko diruz lagundutako oinarrizko mailako prestakuntza emateko baimena.
Deskribapena
Prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko prestakuntza ematea nahi duten erakundeek baimena eskatu beharko dute, aurretik Osalanek ezarritako baldintzak betez, prestakuntza diruz lagundua izan dadin eta EAEko lantokietako edo enpresetako prebentzio-ordezkarien prestakuntza, EAEko Osasun Arloko eta Lan Arriskuen Aurreneurrien Arloko Lanbidearteko Akordioaren (EHAA 17.zk, 1998ko urtarrilaren 27a)-ren esparruan izango da.
Eskatutako baldintzak betetzen badituzte, prestakuntza emateko akreditazioa emango zaie, akreditatzeko baldintzak betetzen dituzten bitartean.
Egiaztatuta dauden entitateek, dekretu honen arabera ematen badute prestakuntza, aukera izango dute Osalanek esparru honetarako urtero egingo dituen diru-laguntza deialdietan parte hartzeko.
Nori dago zuzenduta
Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten erakundeak eta prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko prestakuntza emateko betekizunak betetzen dituztenak. Horrela, betekizun horiek egiaztatu eta gero, aipatutako prestakuntza eman ahalko dute, eta dagozkien diru-laguntzak jaso ahalko dituzte.
1. Prestakuntza-zentroak, publikoak zein pribatuak.
2. Erakunde sindikalak.
3. Prebentzio-zerbitzu egiaztatuak, zerbitzuak itunduta dituzten enpresetako prebentzio-ordezkariei dagokienez
Aplikatu beharreko araudia
Prebentzioko ordezkarien oinarrizko prestakuntzarako akreditazioa 2026.
Prebentzioko ordezkarien oinarrizko prestakuntzarako akreditazioa.
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea > Zuzendaritza Nagusia
Ebazten duen erakundea
- OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea > Zuzendaritza Nagusia
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Arabako Lurralde Zentroa.
Telefonoa: 945.01.68.23
Bizkaiko Lurralde Zentroa.
Telefonoa: 944.03.21.35 / 944.03.22.07
Gipuzkoako Lurralde Zentroa.
Telefonoa: 943.02.32.62 / 77
OSALANen Zerbitzu Nagusiak.
Telefonoa: 944.03.21.74
Kodea(k)
- Prebentzioko ordezkarien oinarrizko prestakuntzarako akreditazioa 2026.: 1042407
- Prebentzioko ordezkarien oinarrizko prestakuntzarako akreditazioa.: 1042408
Akreditazioaren eskaera edo berriztapena
2026ko ekitaldian EAEko enpresetako edo lantokietako prebentzio-ordezkariak gaitzeko diruz lagundutako oinarrizko mailako prestakuntza eman nahi duten erakunde publiko edo pribatuek honako izapide hauek egin beharko dituzte:
Berritzeko eskaera. 2026ko otsailaren 11ko ebazpena indarrean jarri aurretik prebentzioko ordezkariak gaitzeko oinarrizko mailako diruz lagundutako prestakuntza emateko akreditatuta dauden erakundeek akreditazio hori emateko baldintzak betetzen jarraitzen badute, eskabidea betetzean "Berritzea" aukera markatu beharko dute, eta eskabide horretan dagokion erantzukizunpeko adierazpenaren bidez egiaztatu beharko dute akreditazioa emateko baldintzak betetzen dituztela. Akreditazio hori lortzeko baldintzaren bat aldatu bada, erakundeek akreditazioa berritzeko eskaera bete beharko dute, akreditazioa lortzeko baldintzak ez dituztela betetzen adieraziz eta, formatu elektronikoan, dagozkion egiaztagiriak eta eskatzaileak egokitzat jotzen dituenak erantsiz.
Akreditazioaren eskaera. Prebentzio-ordezkariak gaitzeko diruz lagundutako oinarrizko mailako prestakuntza emateko lehen aldiz akreditazioa eskatzen duten erakundeek 2026ko otsailaren 11ko Ebazpenaren I. eranskineko 3 b) atalean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, eskabide orria elektronikoan sartu zaitez, ondorengo botoiaren bidez, eta bertan esateko urratsak jarraitu.
- Instalaziok eta baliabideak
- Irakasleak
-
Diruz lagundu daitekeen prestakuntza hau emateko egiaztatuak izan nahi duten entitate publiko edo preibatuek betekizun hauek bete beharko dituzte:
a. Arau-arloko oinarrizko prestakuntza emateko egiaztatuak izatea (bai zerbitzuak ematen dizkieten enpresetako prebentzio-ordezkariak trebatzeko prestakuntza-zentro edo prebentzio-zerbitzu egiaztatuak bai erakunde sindikal egiaztatuak).
b. Trebatu nahi den ikasle-kopurura doitutako hornidurak, baliabide materialak eta didaktikoak eskura izatea, ezaugarri hauen arabera:
1) Gutxienez 10 ikasle hartzeko ikasgelak izatea, ikasle bakoitzeko 2 m²-ko azalera eta irakaslearentzako 4 m²-ko azalera izanik.
2) Behar beste baliabide didaktiko eta hornidura edukitzea: arbela, ekipo informatikoak eta ikus-entzunezkoak, Interneteko konexioa, telefonoa, eta abar.
c. Laneko arriskuen prebentzioan tarteko mailako edo goi-mailako eginkizunak betetzeko prestakuntza egiaztatu duten irakasleak edukitzea, edo eman beharreko gaietan gutxienez urtebeteko irakaskuntza- edo lan-esperientzia dutenak, eta denak ere prestakuntza hori euskaraz emateko gai izatea.
-
Prebentzioko ordezkarien oinarrizko prestakuntza emateko akreditazioa
2026ko otsailaren 11ko Ebazpena indarrean jarri aurretik prebentzioko ordezkariak gaitzeko oinarrizko mailako diruz lagundutako prestakuntza emateko akreditatuta dauden eta akreditazio hori emateko baldintzak betetzen dituzten erakundeek, eskabidea betetzean, "Berritzea" aukera markatu beharko dute, eta eskabide horretan, dagokion erantzukizunpeko adierazpenaren bidez, akreditazioa emateko baldintzak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute. Ebazpen hau indarrean jarri aurretik akreditazioa bazuten, baina akreditazio hori lortzeko baldintzaren bat aldatu bazuten, akreditazioa berritzeko eskaera bete beharko dute erakundeek, akreditazioa lortzeko baldintzak betetzen ez dituztela adieraziz, eta formatu elektronikoan erantsita dagozkion egiaztagiriak, bai eta eskatzaileak egokitzat jotzen dituenak ere.
- Akreditazioa aitortzeko bete zituzten baldintzetan gerora inongo aldaketarik gertatuko bali¬tzaieke, hilabeteko epea izango dute entitate akreditatuek aldaketa horren berri Osalani emateko.
- Baliabideak eta instalazioak berriz egiaztatzeko eskaera
- Irakasleak berriz egiaztatzeko eskaera
Eskabide orrian informazio honako eskatzen da:
- Oinarrizko datuak: eskatzailearen datuak (erakundearenak edo bere ordezkariarenak), zein lurraldetan dauden erakunde eskatzailearen datu fiskalak, jakinarazpen eta komunikazioetarako kanalak, abisuak jasotzeko datuak, eta jakinarazpen, komunikazio eta abisuen hizkuntza (euskara ala gaztelania).
- Baimena. Atal honetan eskabide mota hautatu behar da:
- Akreditazioa berritzea. Oraindik ere prebentzio-ordezkariak trebatzeko diruz lagundutako oinarrizko prestakuntza emateko beste urteen akreditazioa eman zitzaioneko baldintzak betetzen diren ala ez hautatu behar da.
Baldintzak jada ez badira betetzen, baliabideen eta irakesleen inguruko aldaketak hautatu/azaldu behar dira.
Honez gain, erantzukizunpeko adierazpen guztiak irakurri eta hautatu behar dira.
Aldaketak jusifikatzeko, eskaerarekin batera, formatu elektronikoan, oinarrietan eskatzen diren dokumentuak erantsi behar dira, eta eskatzaileak egoki irizten dien besteak.
- Akreditazio berria. Prebentzio-ordezkariak trebatzeko diruz lagundutako oinarrizko mailako prestakuntza emateko akreditazioa lehen aldiz eskatzen duten erakunde publikoek zein pribatuek bete behar dute.
Prestakuntza emateko baliabideak eta irakasleen datuak adieraziko dira.
Honez gain, erantzukizunpeko adierazpen guztiak irakurri eta hautatu behar dira. Eskaerarekin batera, formatu elektronikoan, oinarrietan eskatzen diren dokumentuak erantsi behar dira.
Eskaera elektronikoki sinatuta dagoenean, dokumentazioarekin batera bidaliko da eta, jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Oharrak:
Eskatzailearen datuak (erakundearenak edo bere ordezkariarenak):Identifikazio elektronikokorako onartutako bitartekoak Enpresa eta ordezkarientzat
Hona hemen identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoen zerrenda, ontzat emandako sinadura-politikaren arabera (2012ko ekainaren 27ko Aginduak onartutakoa):
Izenpe - Entitatearen ordezkariaren ziurtagiria
FNMT - Ordezkariaren ziurtagiria
FIRMA PROFESIONAL - Legezko ordezkariaren ziurtagiria
CAMERFIRMA - Ordezkariaren ziurtagiria
Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Erabakitako ebazpena idatziz jakinaraziko zaie entitate interesdunei, banaka, bi hileko epean gehienez ere, eskabidea aurkeztu eta hurrengo egunetik aurrera.
Oinarrizko prestakuntza emateko betekizunak betetzen direla egiaztatzeko ebazpenak ez dakar berekin diru-laguntza emateko ebazpena lortzea.
Isilbidearen ondorioak
Baietsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtso bat kanal elektronikoaren bidez jartzeko, Nire karpeta -en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
Akreditazioaren eskaera.
EAEko enpresetako edo lantokietako prebentzio-ordezkariak gaitzeko oinarrizko mailako diruz lagundutako prestakuntza eman nahi duten erakunde publiko edo pribatuek dagokion egiaztapena eskatu beharko dute, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetako edo lantokietako prebentzio-ordezkariak gaitzeko oinarrizko mailako prestakuntza ematen duten erakunde publiko edo pribatuentzako dirulaguntzen programaren oinarri orokorrak, bai eta prestakuntza hori emateko erakundeak egiaztatzeko prozedura ere, ezartzen dituen ekainaren 9ko 91/2026 Dekretuak II. kapituluan ezarritakoaren arabera.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, eskabide orria elektronikoan sartu zaitez, ondorengo botoiaren bidez, eta bertan esateko urratsak jarraitu.
- Instalaziok eta baliabideak
- Irakasleak
-
Diruz lagundu daitekeen prestakuntza hau emateko egiaztatuak izan nahi duten entitate publiko edo preibatuek betekizun hauek bete beharko dituzte:
a) Prestakuntza-zentro publikoak zein pribatuak edo prebentzio-zerbitzu akreditatuak izatea, zerbitzuak itunduta dauzkaten enpresetako prebentzio-delegatuentzat, edo sindikatuak izatea (araudi-arloko oinarrizko prestakuntza emateko).
b) Trebatu nahi den ikasle kopurura egokitutako instalazioak eta baliabide material eta didakti koak eskura izatea, ezaugarri hauen arabera:
1.– Gutxienez 10 ikasleentzako edukierako ikasgelak; hau da, 2 m2 ikasle bakoitzarentzat, eta 4 m2 irakaslearentzat.
2.– Behar beste baliabide didaktiko eta ekipamendu edukitzea: arbela, ekipo informatikoak eta ikus-entzunezkoak, Interneteko konexioa, telefonoa eta abar.
c) Irakasleek baldintza hauek egiaztatzea:
1.– Laneko arriskuen prebentzioko erdi-mailako edo goi-mailako eginkizunak betetzeko gai tasuna izatea, Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuak 36.2 eta 37.2 artikuluetan eta bosgarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat etorriz.
2.– Prestakuntza-saioak euskaraz ematen badira, Europako esparruko C1 mailako titulua edo haren baliokidea izatea.
3.– Emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko prestakuntza izatea: gutxienez 20 ordu koa izango da, eta laneko arriskuen prebentzioaren gaineko alderdi espezifiko bat landuko du genero-ikuspegiarekin. Prestakuntza horrek organismo ofizial edo homologatu baten ziurtapena izan beharko du.
d) Arlo hauetan indarrean dauden legeak betetzea: emakumeen eta gizonen berdintasuna, indarkeria matxista, LGTBI pertsonen eskubideak, eta arrazan edo jatorri etnikoan oinarritutako diskriminazioa.
-
Prebentzioko ordezkarien oinarrizko prestakuntza emateko akreditazioa
1.– Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan eskura jarri diren bitarteko elektronikoak erabiliz eskuratu eta aurkeztu beharko dira eskabideak.
2.– Akreditazio-eskabidearekin batera, dokumentazio hau aurkeztu behar da:
a) Erantzukizunpeko adierazpena, non jasoko baita entitatea jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda dagoen epigrafea bat datorrela dekretu honen 5. artikuluko a letran zehaztu tako entitate publiko eta pribatuak bilduta dauden epigrafeetako batekin.
b) Prestakuntza emango duten irakasleekin sinatutako kontratuak edo lankidetza-akordioak, sexuaren arabera banatuta.
c) Haien prestakuntzari buruzko egiaztagiriak (5.c) artikuluaren arabera).
d) Prestakuntza emateko instalazioen planoak.
e) Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko estatu-legeriak ezarritako baldintzetan, sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko neurriak ezarrita dituen enpresa direla egiaztatzeko agiriak.
f) 50 langiletik gorako enpresa izanez gero, indarrean dagoen araudia betetzen duen berdin tasun-plana indarrean duela egiaztatzeko agiriak.
g) Erantzukizunpeko adierazpena, legezko ordezkariak sinatua, non hitzemango baita genero-ikuspegia txertatuz emango dela prestakuntza eta ikastaroaren material guztietan eta saioetan hizkeraren eta irudien erabilera inklusiboa egingo dela.
h) Erantzukizunpeko adierazpena, non jasoko baita ez duela indarrean zigor administratiborik sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko arau dia ez betetzeagatik.
i) Erantzukizunpeko adierazpena, non jasoko baita ez duela kondenarik edo zehapenik ezarrita laneko segurtasunaren eta osasunaren aurkako delitu edo arau-hauste administratibo oso astu nak egiteagatik azken bost urteetan.
j) Erantzukizunpeko adierazpena, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legean jasotako betebeharrak betetzeari buruzkoa; hain justu, gai hauei buruz dagozkion betebeharrak: preben tzio-antolamenduko eredua, arriskuen ebaluazioa, prebentzio-jardueren plangintza eta, kasua bada, prebentzio-sistemaren auditoretza.
- Akreditazioa aitortzeko bete zituzten baldintzetan gerora inongo aldaketarik gertatuko balitzaieke, hilabeteko epea izango dute entitate akreditatuek aldaketa horren berri Osalani emateko.
- Baliabideak eta instalazioak berriz egiaztatzeko eskaera
- Irakasleak berriz egiaztatzeko eskaera
Eskabide orrian informazio honako eskatzen da:
- Oinarrizko datuak: eskatzailearen datuak (erakundearenak edo bere ordezkariarenak), zein lurraldetan dauden erakunde eskatzailearen datu fiskalak, jakinarazpen eta komunikazioetarako kanalak, abisuak jasotzeko datuak, eta jakinarazpen, komunikazio eta abisuen hizkuntza (euskara ala gaztelania).
- Akreditazioa. Atal honetan eskabidea aurkeztu behar da.
- Akreditazioa. EAEko enpresetako edo lantokietako prebentzio-ordezkariak gaitzeko oinarrizko mailako diruz lagun daitekeen prestakuntza emateko interesa duten entitate publiko zein pribatu guztiek bete behar dute.
Prestakuntza emateko baliabideak eta irakasleen datuak adieraziko dira.
Honez gain, erantzukizunpeko adierazpen guztiak irakurri eta hautatu behar dira. Eskaerarekin batera, formatu elektronikoan, oinarrietan eskatzen diren dokumentuak erantsi behar dira.
Eskaera elektronikoki sinatuta dagoenean, dokumentazioarekin batera bidaliko da eta, jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Oharrak:
Eskatzailearen datuak (erakundearenak edo bere ordezkariarenak):Identifikazio elektronikokorako onartutako bitartekoak Enpresa eta ordezkarientzat
Hona hemen identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoen zerrenda, ontzat emandako sinadura-politikaren arabera (2012ko ekainaren 27ko Aginduak onartutakoa):
Izenpe - Entitatearen ordezkariaren ziurtagiria
FNMT - Ordezkariaren ziurtagiria
FIRMA PROFESIONAL - Legezko ordezkariaren ziurtagiria
CAMERFIRMA - Ordezkariaren ziurtagiria
Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Erabakitako ebazpena idatziz jakinaraziko zaie entitate interesdunei, banaka, hiru hileko epean gehienez ere, eskabidea aurkeztu eta hurrengo egunetik aurrera.