Paziente anbulatorioek atzerriko botikak eskuratzeko prozedura

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Osasuna


Egitura atal kudeatzailea

Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzak


Xedea

Paziente anbulatorioek egoera berezietan medikamentuak eskuratzea

Nori Zuzendua

Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrak

Araudia
  • 1015/2009 Errege Dekretua, ekainaren 19koa, medikamentuak egoera berezietan eskura egotea arautzen duena
  • 1/2015 Legegintzako Errege Dekretua, uztailaren 24koa, sendagaien eta osasun-produktuen bermeen eta erabilera zentzuzkoaren Legearen testu bategina onartzen duena
  • 80/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duena

Harremanak norekin

Lurralde historiko bakoitzeko Osasun Ordezkaritza

Erantsi beharreko agiriak
  • Preskripzioa justifikatzen duen txosten medikoa, mediku preskribatzaileak behar bezala betea
  • Errezeta medikoa edo/eta tratamendu-orri aktiboa
  • Osasun-txartela (finantzazio publikoa duten errezetak direnean)

Dagokion tasa

Ez dago.

Eskabideak Aurkezteko Epea

Urte osoan zehar

Preskribatutako medikamentu bat eskuratzeko aukerari eta jarraitu beharreko izapideei buruzko edozein kontsulta egin edo informazioa argitzeko, ordezkaritzetako Farmazia Ikuskaritzarekin jar daiteke harremanetan.


Eskabideak aurkezteko lekua

Lurralde historiko bakoitzeko Osasun Ordezkaritzak. Farmazia Ikuskaritzak

 

- Vitoria-Gasteiz – Olagibel kalea, 38
- Donostia-San Sebastián- Antso Jakitunaren kalea, 35
- Bilbao – Rekalde zumarkalea, 38-A
     Harrem. tel.: 945017104
     Harrem. tel.: 943023067
     Harrem. tel.: 944031744

Tramiteen deskripzioa

Atzerriko medikamentuaren eskaria kasuan kasuko Lurralde historiko bakoitzeko Osasun Ordezkaritzan jaso eta erregistratzean, bertako Farmazia Ikuskaritzak berariaz egiaztatuko du jasotako dokumentazioa, eta, beharrezkoa bada, falta den informazio osagarria bilduko du, espedientea osatu asmoz:

  • Farmazia Ikuskaritzak Osasun, Kontsumo eta Gizarte ongizatea Ministerioko Medikamentu eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziako egoera berezietako medikamentuen zerbitzuan izapidetuko du eskaria.
  • Egoera berezietako medikamentuen zerbitzuak baimena ematen badu eskatutako medikamentua inportatu eta hornitzeko, Farmazia Ikuskaritzak laborategi edo enpresa inportatzailearengatik medikamentua jasoko du. Hala gertatzen bada, Ikuskaritza horrek erabiltzaileri jakinaraziko dio eskura dagoela, bai eta, hala badagokio, zenbat ordaindu behar duen ere.
  • Egoera berezietako medikamentuen zerbitzuak ez badu aurkeztutako eskaria onartzen, Farmazia Ikuskaritzak halaxe jakinaraziko die eskatzaileari eta mediku preskribatzaileari.
  • Osasun-laguntza publikoa jasotzeko eskubidea duten eta preskripzioa Osasun Sistema Nazionaleko errezeta ofizialean jasotzen duten erabiltzaileek dagokien zenbatekoa ordaindu beharko dute, hau da, indarreko legedian ohiko prestazio farmazeutikorako ezartzen denaren berdina.
  • Erabiltzaileek preskripzioa Osasun Sistema Nazionalean finantzatu ez den errezetan (errezeta zuria) edo errezeta pribatuan jasotzen badute, medikamentuaren prezio osoa ordaindu beharko dute.
  • Erabiltzaileek honela ordaindu dezakete medikamentuaren zenbatekoa:
    1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko ordainketa-pasabidearen bidez
    2. Kreditu-txartel bidez, Lurralde historiko bakoitzeko Osasun Ordezkaritzan.
    3. Ordainketa-gutuna emango da, eta huraxe eraman beharko da nahi den finantza-erakundera, dagokion zenbatekoaren transferentzia egiteko.
  • Nazioarteko bidaietan patologiak prebenitzeko medikamentuak behar dituzten herritarrek beren lurralde historikoetako Gobernuaren Ordezkariordetzako Osasun Probintzia Bulegora jo beharko dute errezeta preskribitu diezaieten behar izanez gero. Medikamentuaren eskaria Lurralde historiko bakoitzeko Osasun Ordezkaritzan izapidetuko da.

Egitura Atal Ebazlea

Osasun, Kontsumo eta Gizarte ongizatea Ministerioa.


Ebazteko epea

Ez dago.

Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak administrazio bidea agortzen du


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Ez dago.

Bestelako Agiriak

Ez dago.


Oharrak

Ez dago.

Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

06/09/2018