Egoitza elektronikoa

Administraria

2023/04/21 - 2023/05/22
Inprimatu
Abanto
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Zierbenako udala
Lehiaketa:
Administraria
Lanpostua:
Administraria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Lan-kontratu finkoa
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Eginkizunak eta atazak:
  • Dokumentuak, fakturak, mezu elektronikoak eta beste edozein informazio mota erregistratzea, prozesatzea eta transmititzea.

  • Zerbitzuak eta/edo produktuak salerosteko administrazio-kudeaketa guztiak egitea, bai eta hornitzaileekin eta bezeroekin komunikatzea ere. 

  • Langileen administrazio-kudeaketa egitea indarrean dagoen laneko araudiaren eta enpresaren barne-jarraibideen arabera. Halaber, Giza Baliabideen sailari beharrezko laguntza emango zaio.

  • Diruzaintzako, proiektuak gainbegiratzeko, dirulaguntzak izapidetzeko eta abarrerako administrazio-kudeaketa egitea. 

  • Kontabilitate-erregistroak egitea dagozkien aplikazio informatikoen bidez. 

  • Erabiltzaileei arreta ematea komunikazio-bide desberdinen bidez (aurrez aurre, telefonoz, korreo elektronikoz, etab.).

  • Administrazio publikoaren aurrean kudeaketa administratiboak egitea, dokumentuak bide telematikoaren bidez dagokion epean eta moduan aurkeztea, administrazioprozeduretako epeak betetzen direla gainbegiratzea, etab.

  • Informazioa biltzea datuak ikertzeko, ondorioak ateratzeko eta dagozkion txostenak sortzeko.

  • Hierarkian gorago daudenek agintzen duten antzeko beste edozein lan egitea

Titulazioa:
  • goi-mailako graduko prestakuntza-zikloa edo indarrean dagoen legediak baliokidetzat jotako beste bat.

Hizkuntza eskakizuna:
  • Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B2 maila edo IVAPen ziurtagiri ofiziala izatea, 2022ko maiatzaren 26a baino lehen 2. hizkuntza-eskakizuna edo goragokoa izatea eta/edo ziurtagiri edo diploma baliokideak izatea egiaztatzen duena.
Beste baldintza batzuk:

a) Nazionalitatea: Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea izatea, edo Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplika dakiokeen estaturen bateko nazionalitatea izatea. Halaber, parte hartu ahal izango dute Europar Batasuneko estatu kideetako herritarren ezkontideek, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude.

b) Adina: 16 urte beteak izatea eta nahitaezko erretirorako gehieneko adina ez gainditzea, eskariak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

c) Gaitasuna: lanpostuari dagozkion eginkizunak normaltasunez betetzea eragozten duen gaixotasun edo akats fisikorik ez izatea. Alderdi hori bere garaian egiaztatu beharko da, onartutako izangaiari Abanto-Zierbena Zerbitzuak SLk horretarako ezarritako zerbitzuetan egingo zaion azterketaren ondoren.

d) Titulazioa: dagokion titulazioa izatea edo lortzeko eskubidea izateko ordainketa egina izatea: goi-mailako graduko prestakuntza-zikloa edo indarrean dagoen legediak baliokidetzat jotako beste bat. Atzerriko titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen ziurtagiria eduki beharko da.

e) Gaikuntza: zigor-espedientearen bidez, edozein Herri Administrazioko zerbitzutik edo Komunitate Autonomoetako organo konstituzional edo estatutarioetako zerbitzutik baztertua ez izatea, eta ebazpen judizialaren bidez enplegu edo kargu publikoetan aritzeko erabateko gaitasun-gabezia edo gaitasun-gabezia berezia ezarria ez izatea lanbidean sartzeko, edo antzeko funtzioak izateko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, ezgaituta edo egoera baliokidean ez egotea, eta bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikora iristea eragozten duen diziplinazehapenik edo baliokiderik ez izatea. Baldintza horiek baztertzaileak dira, eta horrenbestez, izangaiek bete egin beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik eta betetzen jarraitu prozesuaren amaiera bitarte, egiaztatu behar diren prozeduraren fasearen kalterik gabe.

f) Euskara: Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B2 maila edo IVAPen ziurtagiri ofiziala izatea, 2022ko maiatzaren 26a baino lehen 2. hizkuntza-eskakizuna edo goragokoa izatea eta/edo ziurtagiri edo diploma baliokideak izatea egiaztatzen duena.

g) IT Txartelak: Windows, Word Aurreratua, Excel Aurreratua eta Power Pointaren IT

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Abanto-Zierbena Zerbitzuak SLren Erregistroan, Abanto Zierbenako (48500) Bizkaia Plazan, 3 (atzealdea), astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara, 20 egun naturaleko epean, deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengotik aurrera zenbatuta.