Egoitza elektronikoa

Trikitixa irakaslea

2022/12/26 - 2023/01/23
Inprimatu
Urnieta
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Urnietako Udala
Lehiaketa:
Trikitixa irakaslea
Lanpostua:
Trikitixa irakaslea
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Lan-kontratu finkoa
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Taldea:
C1
Titulazioa:

Batxilergoko titulua, teknikoa edo baliokideak.

Hizkuntza eskakizuna:

2.HE

Beste baldintza batzuk:

a)    Espainiako edo Europar Batasuneko estatu kide den bateko nazionalitatea izatea, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen zirkulazio askea aplikatzekoa den beste estaturen batekoa, Europako Erkidegoa Eratzeko Tratatuan zehaztuta dagoen moduan.

b)    Parte hartu ahal izango dute, baita ere, Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren ezkontideek, betiere zuzenbideko banaketarik gabekoak badira; baita ere bere ondorengoek eta bere ezkontidearenek, baldin eta zuzenbideko banaketarik gabekoak badira, eta ondorengo horiek 21 baino gutxiagokoak badira, edo adin horretatik gorakoak, baina bere pentzuan bizi direnak (5/2015 LEDren 57. artikulua).

c)    Aurretiazko eskaera egitea.

d)    Sartu nahi den kategoriako zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea.

e)    Gutxienez hamasei urte izatea eta, hala badagokio, derrigorrezko erretirorako gehieneko adina Ez Gainditzea.

f)    Edozein Herri Administrazioaren zerbitzuetatik edota autonomia erkidegoetako konstituzio edo estatutu organoetatik diziplina-espediente bidez baztertua ez egotea edota ebazpen judizial bidez desgaikuntza absolutu edo berezirik ez izatea lanpostu edo kargu publikoetarako, funtzionarioen kidego edo eskaletara edo lan-kontratuko langileen kategorietara sartzeko.

g)    Beste estatu bateko herritarra bada, desgaitua edo horren pareko egoera batean ez egotea, eta bere estatuan egoera berean egonda enplegu publikora iristeko eragozpen izango litzatekeen diziplinazko zehapenik edo horren parekorik ez izatea.

h)    Eskatutako titulazioa izatea, edo titulu hori jasotzeko eskubideak ordainduta izatea; titulazio hori berariazko oinarrietan adieraziko da. Atzerriko tituluak badira, homologazioa egiaztatzen duen agiria eduki beharko da.

i)    Titulazioa atzerrian eskuratu duten izangaiek dagokion baliozkotze-agiria edo, hala badagokio, homologazioa ziurtatzen duen agiria dutela egiaztatu beharko dute.

j)    Hautaketa-prozesuaren barruan, lanposturako eskatzen den hizkuntza-eskakizuna duela egiaztatzea, edo hautaketa-prozesu honetan horretarako deitzen diren egiaztapen-probak gainditzea. Baldintza hori bete beharko den eguna dagokion hautaketa-prozesuko hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko proba egiten den eguna izango da.

k)    Administrazio publikoetako langileen bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araudian aurreikusitako ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta ez egotea, kargu publiko edo jarduera pribatu bateraezin batean ari direnentzat aipatutako lege-arauetan aipatzen den aukera-eskubidea baliatzea eragotzi gabe.

l)    Oinarri espezifikoetan eskatzen diren beste baldintza guztiak.

Onartzea
Elektronikoa:
  • Bitarteko elektronikoen bidez, Urnietako Udalaren Erregistro Telematikoan (www.urnieta.eus)

    Aurkezpen elektronikoa aukeratuz gero, Urnietako udaleko egoitzan onartutako identifikaziorako eta sinadura elektronikorako bitarteko bat izan beharko du.

Aurrez aurrekoa:
  • Urnietako Udaleko Erregistro Orokorrean, Bertan Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (San Juan plaza, 5, 20130 Urnieta).
  •  Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainerako moduak.