Egoitza elektronikoa

Kulturako teknikaria

2022/12/02 - 2023/01/02
Inprimatu
Tolosa
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Tolosako Udala
Lehiaketa:
Kulturako teknikaria
Lanpostua:
Kulturako teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A2
Eginkizunak eta atazak:

Kultura- eta jai-ekitaldiak:

1.    Herriko jaiak eta inauteriak diseinatu, proposatu, programatu, antolatu eta kudeatzea.

2.    Auzoetako jaietarako laguntza teknikoa ematea eta horiek koordinatzea.

3.    Udal kultura-ekitaldiak diseinatu, proposatu, programatu eta kudeatzea.

4.    Kultura-agendako ekitaldiak herritarrei jakinaraztea.       

5.    Eremu publikoa erabiltzeko espedienteen izapideak eta txostena egitea.

6.    Jai eta beste jardueretako salmenta ibiltariari laguntza teknikoa ematea eta hori koordinatzea.

Unitate/sailaren kudeaketa:

7.    Bere jardun-eremuaren urteko aurrekontu-proposamena prestatzea.

8.    Bere eskumen-eremuan dirulaguntzak eskatzeko memoriak egitea, lanen exekuzioa ikuskatzea eta haien justifikazioaz arduratzea.

9.    Jardueren eta ekitaldien ondoriozko kontratu txikiak proposatu eta izapidetzea: entzierroak, sokamuturrak eta abar, eta zezen-plazako sarreren salmenta kudeatzea.

10.    Kontratazio-organoak zehazten dituen kontratuez arduratzea, zerbitzua edo hornidura ematen dela bermatzea, eta horien ondoriozko fakturak egitea.

11.    Teknikari gisa parte hartzea, horretarako eskatuz gero, eta bere eskumeneko arloei dagokienez, udal informazio batzordeetan.

12.    Sailen arduradunen aldian behingo bileretan parte hartzea.

Eginkizun komunak:

13.    Arloa hobetzen laguntzea eta hobekuntza hori lortzeko beharrezkoak diren ekintzak eta aldaketak proposatzea.

14.    Lana antolatzea, ezarritako helburuak beteko direla bermatzeko.

15.    Unitatera/arlora atxikita dauden gainerako langileei laguntzea lanak pilatzen direnean, edo langileren bat kanpoan edo gaixorik dagoenean.

16.    Lankideei aholkuak ematea eta laguntzea, bere ezagutza edota eskarmentuagatik hobeto menderatzen dituen lanetan.

17.    Arloan dauden instalazioen eta baliabideen erabilera, Kontserbazioa eta mantentzea egokia dela begiratu eta zaintzea.

18.    Bere kategoriari dagokion eta agintzen zaion beste edozein lan egitea, aldez aurretik horretarako jarraibideak jasota.

Titulazioa:

Gradua: Kultur Kudeaketa, Giza Zientzien adarrean edo antzekoan.

Hizkuntza eskakizuna:

4, nahitaezkoa.

Beste baldintza batzuk:

a.a)  Honako hauek ere parte hartu ahal izango dute, funtzionario gisa, espainiarrek dituzten baldintza berberetan, enplegu publikoetan, zuzenean edo zeharka botere publikoaren egikaritzan edo Estatuaren eta administrazio publikoen interes orokorren babesean parte hartzea dakartenak izan ezik:             

a.b)  Europar Batasuneko estatu kideetako herritarrak.        

a.c)  Espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetako herritarren ezkontidea, ezkontide horien nazionalitatea edozein dela ere, betiere zuzenbidez bananduta ez badaude.     

Era berean, baldintza berberetan parte hartu ahal izango dute bien ondorengoek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo adin horretatik gorakoak izanik mendekoak badira.

a.d)  Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio eremuan dauden pertsonak, a.a) idatz zatian ezarritako baldintzetan langileen zirkulazio askea aplikatzen denean.

b)    Gaitasuna: zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea. Horretarako, gaitasun psikofisiko zehatza izan beharko du, bai eta deitutako lanpostuei dagozkien funtzioak eta zereginak normaltasunez betetzeko gaitasuna edo desgaitasuna ere. Udaleko Zerbitzu Medikoek egiaztatu beharko dute gaitasun hori, laneko arriskuen prebentzioari buruz indarrean dagoen araudiaren arabera pertsonak lanaren ondoriozko arriskuetatik babesteko egin behar diren lanpostu egokitzapenak gorabehera.        

c)    Adina: hamasei urte beteta izatea eta, hala badagokio, nahitaezko erretiroa hartzeko gehieneko adina ez gainditzea.

d)    Gaikuntza: diziplina espediente bidez edozein administrazio publikotako edo autonomia erkidegoetako konstituzio edo estatutu organismotako zerbitzutik bereizita ez egotea, eta ebazpen judizial bidez enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutu edo berezia ez izatea funtzionarioen kidego edo eskaletan sartzeko.

Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, desgaikuntza egoeran edo egoera baliokidean ez egotea, eta ez izatea bere estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragozten duen diziplina zehapenik edo baliokiderik.

e)    Titulazioa: Deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoetan eskatzen den titulazioa izatea, edo agiriok jasotzeko eskubideak ordainduta izatea.

Atzerrian lortutako titulazioak dituzten izangaiek homologazioa egiaztatzen duen baliozkotzea edo kredentziala dutela egiaztatu beharko dute.       

f)    Tolosako Udaleko funtzionarioen edo lan-kontratuko langileen hautaketa-prozesuetan parte hartzeagatiko tasa ordaindu izana.

g)    Herri administrazioetako langileen bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araudian aurreikusitako ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta ez egotea; nolanahi ere, kargu publiko bat edo jarduera pribatu bateraezin bat betetzen dutenek aipatutako lege arauetan aipatzen den aukera eskubidea erabili ahal izango dute.

h)    Dagozkien eranskinetan eta/edo oinarri espezifikoetan hautaketa prozesu bakoitzerako berariaz finkatzen direnak.       

Deialdian parte hartu nahi dutenek eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela egon beharko dute eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

    

Onartzea
Elektronikoa:

Udaleko Erregistro Elektronikoan aurkeztuta.

Aurrez aurrekoa:
  • Tolosako Udaleko Erregistro Orokorrean (Plaza Zaharra, 6), 07:15etik 14:15era astelehenetik asteazkenera eta ostiraletan, eta ostegunetan, 07:15etik 19:00etara. Eskatzaileek Udateko langileen aurrean egiaztatu beharko dute nor diren.
  • Eskabideak aurkeztu ahal izango dira 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duenak, 16. artikuluan aipatzen dituen lekuetan. Eskabideak posta bulegoetan aurkeztu nahi badira, aurkezteko epea amaitu baino lehen eraman behar dira bulego horietara, gutun-azal irekian, bertako funtzionarioak data eta zigilua jar diezaien. Horrela bakarrik ulertuko da postetxean aurkeztu ziren egunean sartu zirela.

 

Deialdia
Gaiak:

GAITEGI OROKORRA A2

Estatuaren eta EAEren antolaketa.

1. gaia.       1978ko Espainiako Konstituzioa. Atariko titulua. I. titulua: Oinarrizko eskubide eta betebeharrak. VIII. titulua: Estatuaren lurralde-antolaketa, I. kapitulua (printzipio orokorrak) eta II. kapitulua (toki-administrazioa).

2. gaia.       Tokiko Autonomiaren Europako Gutuna.

3. gaia.       Euskal Herriko Autonomia Estatutuari buruzko abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa: Atariko titulua. I. titulua: Euskal Herriaren eskumenak.

Toki araubidea.

4. gaia.       Toki-erakundeen arautzeko ahalmena: erregelamenduak eta ordenantzak. Egiteko prozedura. Erregelamendu organikoa. Bandoak.

5. gaia.       Toki-erakundeak: motak eta ahalak. Udalerria: lurraldea, biztanleria, antolaketa eta eskumenak. Udal-mugarteak aldatzea. Oinarrizko legeria eta autonomia-erkidegoko legeria.

6. gaia.       Udalerriko biztanleria. Biztanleen errolda. Auzotarren estatutua. Atzerritarren eskubideak. Auzotarrek udal-kudeaketan parte hartzea.

7. gaia.       Udal-eskumenak: zehaztapen-sistema. Eskumen propioak, eskuordetuak eta propioak eta eskuordetuak ez diren eskumenak. Gutxieneko zerbitzuak.

8. gaia.       Toki-erakundeen funtzionamendu-araubidea: bilkuren deialdia eta bilkuren, bozketen, bertaratzearen eta eztabaiden araubidea. Herritarren informazioa eta parte-hartzea.

9. gaia.       Toki-egintzak eta -erabakiak aurkaratzea eta akzioak egikaritzea. Tokiko egintzen aurkako administrazio- eta jurisdikzio-errekurtsoak.

10. gaia.    Toki-erakundeen ondasunak. Kontzeptua eta sailkapena. Jabari publikoko ondasunen eta ondare-ondasunen erabilera. Eskuratzea. Kontserbazioa eta tutoretza. Prerrogatibak. Ondasunen gozamena eta aprobetxamendua. Ondare-ondasunak besterentzea.

11. gaia.    2/2016 Legea, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa: Legearen xedea eta printzipioak. Toki-autonomia eta autoantolaketarako ahala. Udal-eskumenak. Udal-antolaketa eta funtzionamendua. Tokiko zerbitzu publikoen kudeaketa.

12. gaia.    Euskadiko Toki Erakundeei buruzko legea: Udalerriko auzotarren eskubideak, betebeharrak eta erantzukizunak. EAEko toki-erakundeen publizitate aktiboaren betebeharrak. Informazio publikoa eskuratzearen arloko printzipioak eta erreklamazio-organoa. Herritarren parte-hartzeari buruzko xedapen orokorrak. 

Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura.

13. gaia.    Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legea. Prozedurako interesdunak: kontzeptua. Ordezkaritza eta ordezkaritza hori egiaztatzeko moduak. Ahalordetze-erregistro elektronikoak. Interesdunen eta interesdun berrien publizitatea. Administrazio-prozeduran interesdun direnen identifikazioa eta sinadura.

14. gaia.    Administrazio Publikoen jarduera. Jarduteko arau orokorrak. Dokumentuen sarrera- eta irteera-erregistroa. Dokumentuak aurkezteko baldintzak. Komunikazioak eta jakinarazpenak. Ebazteko betebeharra eta administrazio-isiltasuna. Epe-mugak eta epeak.

15. gaia.    Administrazio-egintzak: betekizunak, legitimitate-presuntzioa, eraginkortasuna, jakinarazpena. Administrazio-egintzen baliogabetasun-araubidea.

16. gaia.    Administrazio-prozedura: xedapen orokorrak. Prozeduraren faseak. Zehapen-prozedurak eta ondare-erantzukizunekoak. Administrazioaren kabuz berrikustea eta administrazio-errekurtsoak.

17. gaia.    Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legea. Sektore publikoaren kontzeptua eta administrazio publikoen jardunaren printzipio orokorrak. Administrazio Publikoetako organoak: xedapen orokorrak, eskumena eta kide anitzeko organoak. Abstentzioa eta errekusazioa.

18. gaia.    Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legea. Zehatzeko ahalaren printzipioak. Administrazio publikoen ondare-erantzukizuna. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa. Hitzarmenak. Administrazioen arteko harremanak: printzipio orokorrak eta laguntzeko betebeharra. Zortzigarren xedapen gehigarria.

Enplegu publikoa.

19. gaia.    Enplegatu publikoak: motak eta araubide juridikoa. Langileak antolatzeko tresnak: plantillak eta lanpostu-zerrendak. Giza baliabideak arautzeko tresnak: enplegu-eskaintza, enplegu-planak eta arrazionalizatzeko beste sistema batzuk.       

20. gaia.    Enplegu publikoetarako sarbidea: printzipio arautzaileak. Betekizunak. Hautaketa-sistemak. Enplegatu publikoaren izaera iraungitzea. Lanpostuak hornitzeko araubidea: lanpostuak betetzeko sistemak. Lan-kontratua. Toki-funtzionarioen administrazio-egoerak.   


Kontratazioa.

21. gaia.    Toki-mailako administrazio-kontratuak. Sektore publikoko kontratuak: Legearen xedea eta aplikazio-eremua. Sektore publikoko kontratuak: kontratu motak mugatzea. Erregulazio harmonizatuko kontratuak. Kontratuen izaera administratiboa eta pribatua. Administrazio-kontratuen araubide juridikoa. Kontratu pribatuen araubide juridikoa.

22. gaia.    Sektore publikoko kontratazioari buruzko xedapen orokorrak: arrazionaltasuna eta sendotasuna, itun-askatasuna eta kontratuaren gutxieneko edukia, kontratuaren burutzea eta forma. Baliogabetasun-araubidea. Kontratazio-arloko errekurtso berezia.

23. gaia.    Alderdiak sektore publikoko kontratuetan. Kontratazio-organoak. Enpresaburuaren gaitasuna eta kaudimena. Kontratistaren ondorengotza. Kontratazioaren arloko eskumena eta kontratazio publikoari buruzko arau espezifikoak toki-erakundeetan.

24. gaia.    Xedea, lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, balio zenbatetsia, kontratuaren prezioa eta kontratuaren berrikuspena. Sektore publikoko kontratazioan eska daitezkeen bermeak. Administrazio publikoen kontratuak prestatzea: kontratazio-espedientea, administrazio-klausula partikularren agiria eta preskripzio teknikoen agiria.

25. gaia.    Herri-administrazioen kontratuen esleipena: arau orokorrak eta esleipen-prozedurak. Kontratatzailearen profila. Kontratazio publikoko arau espezifikoak toki-erakundeetan.

26. gaia.    Kontratuen ondorioak. Administrazio publikoaren prerrogatibak administrazio-kontratuetan. Kontratuak gauzatzea. Kontratuak aldatzea. Kontratuak etetea eta azkentzea. Kontratuak lagatzea eta azpikontratatzea.     

Ogasun publikoa.

27. gaia.    Toki-ogasunen baliabideak. Tokiko tributuak: printzipioak. Toki-erakundeek tributuen arloan duten erregelamendu-ahala: ordenantza fiskalen edukia, zergak ezartzeko eta antolatzeko egintzak izapidetzea eta aurkaratzeko araubidea. Zergaz besteko baliabideak ezartzea.

28. gaia.    Toki-erakundeen aurrekontu orokorra: kontzeptua eta edukia. Aurrekontua gauzatzeko oinarriei buruzko aipamen berezia. Aurrekontu orokorra egitea eta onartzea. Aurrekontuaren luzapena.

Datu pertsonalen babesa.

29. gaia.    Datu pertsonalen babesa: xedapen orokorrak. Datuen tratamenduaren printzipio orokorrak. Tratamendurako legitimazioa. Bereziki babestutako datuak. Pertsonen eskubideak. Datuen tutoretza: datuak babesteko agentziak eta datuak babesteko ordezkaria.         

Diru-laguntzak.

30. gaia.    Administrazio-dirulaguntzak: kontzeptua, printzipio orokorrak eta emateko baldintzak. Diru-laguntzen onuradunak: kontzeptua eta betekizunak. Betebeharrak.            

31. gaia.    Administrazio publikoen diru-laguntza jarduerak: diru-laguntza motak. Diru-laguntzak emateko eta kudeatzeko prozedurak. Diru-laguntzak itzultzea. Diru-laguntzen arloko arau-hauste eta zehapen administratiboak.               

Berdintasuna.

32. gaia.    Emakumeen eta Gizonen Berdintasuna. Estatuko legeria eta autonomikoa.

*Aipatutako araudietan aldaketarik izanez gero, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean arlo bakoitzean indarrean dauden testuak hartu beharko dira kontuan.

 

GAITEGI ESPEZIFIKOA

 1.   10/2015 Legea, abenduaren 23koa, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jarduerena.

 2.   17/2019 Dekretua, otsailaren 5ekoa, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Legea garatzeko erreglamendua onartzen duena.

 3.    44/2014 Dekretua, martxoaren 25ekoa, jolas-jarduerak eta ikuskizunak burutzeko eska daitezkeen erantzukizun zibileko aseguruak arautzen dituena.

 4.    7/2007 Legea, ekainaren 22koa, Euskadiko elkarteei buruzkoa. III. kapitulua. Elkarteen eraketa. V. kapitulua. Barne antolamendu eta funtzionamendua. XII. kapitulua. Elkartegintzaren eta herri onuraren aitorpena.

 5.   146/2008 Dekretua, uztailaren 29koa, Onura Publikoko Elkarteei eta beren Babesletzari buruzko Erregelamendua onartzen duena. II. kapitulua. Onura publikoa aitortzea.         

 6.    1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa, Jabetza Intelektualaren Legearen testu bategina onartzen duena, gaiari buruz indarrean dauden lege xedapenak erregularizatu, argitu eta bateratuz. Egile eskubideen lehen liburua. II. titulua. Subjektua, objektua eta edukia. II. kapitulua. Objektua.     

 7.    1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa, Jabetza Intelektualaren Legearen testu bategina onartzen duena, gaiari buruz indarrean dauden lege xedapenak erregularizatu, argitu eta bateratuz. Egile eskubideen lehen liburua. II. titulua. Subjektua, objektua eta edukia. III. Kapitulua. Edukia.

 8.   Kulturaren balio publikoa (I). Eremu teorikoa.

 9.   Kulturaren balio publikoa (II). Ebaluazio eredu multidimentsionala.

10.   Kulturaren balio publikoa (III). Moduluaren egitura: ardatzak eta dimentsioak.

11.   Zeharkakotasuna eta kultur kudeaketa.

12.    Jardunbide egokiak kultur kudeaketan. Eskumenak. Kultur espazioak eta gobernu organoak. Kultur politikak. Kudeaketa ekonomikoa.

13.   Kulturako eta sorkuntza ko industriak: Kulturako industrietatik sorkuntza ko industrietara. Kulturako eta sorkuntzako industriak mugatzeko erreferentzia esparruak.

14.   Kultur politiken ereduak (I). Kultur politikak testuinguruan. 

15.   Kultur politiken ereduak (II). Eskuhartzeko tresnak eta bitartekoak.

16.   Behatokiak kultur politiken erronken aurrean. Kultur politiken erronka berriak.

17.   Kultur politikarako tresnak: kultur informazioko iturriak eta sistemak. Kultur estatistikak. Europako esparrua. Espainiako esparrua. Euskal Autonomia Erkidegoa.

18.   Balio katea kulturan. Inpaktuak eta itzulkinak.

19.    Kultur eskubideak. Eremu teorikoa. Kultura-bizitzan parte hartzeko eskubidearen lehentasuna.

20.   Herritarren parte hartzea kulturan. Herritarrak eta parte hartzea: funtsezko kontzeptuak. Partaidetza prozesua. Ekintzen diseinua. Benetako parte hartzea lortzeko erreminta-kaxa. Euskal Autonomia Erkidegoko kultur partaidetzari buruzko inkesta.

21.   Erakusketa bat antolatu, diseinatu eta muntatzea.

22.   Kultur proiektuen itzulkina ebaluatzeko ereduak. Kultur proiektuen itzulkin soziala neurtzeko adierazleen proposamena. Kultur eragileak.

23.   Kultur kontsumoa sustatzeko politikak (I). Kultur eskariari arreta gehiago jartzea. Politika espezifikoak vs. politika unibertsalak.

24.   Kultur kontsumoa sustatzeko politikak (II). Ezkutuko eskaria aktibatzea. Kultur kontsumoa sustatzeko politiken joera Europa mailan.

25.   Kultur sorkuntza laguntzeko politikak (I). Sorkuntza eskaintza laguntzea.

26.    Kultur sorkuntza laguntzeko politikak (II). Sorkuntza eskaria laguntzea.

27.   Kulturaren espazioak.

28.   Espazio formalak eta arautuak. Ekipamendu espezializatuak. Arte eszeniko eta musikalen eremua; arte plastikoen eremua; belaunaldi berriko ekipamenduen eremua. Hurbileko eta balio anitzeko ekipamenduak.

29.   Sorkuntza lantegiak. Elementu deskribatzaileak: definizio programatikoa, kudeaketa ereduak eta finantzazioa.         

30.   Sorkuntza lantegiak. Garatu beharreko eredua.

31.   Kultur ekipamenduak kanporatzeko eta elkarrekin kudeatzeko ereduak. Kultur ekipamenduak kudeatzeko modu berriak. Kanpora ateratzea edo zeharkako kudeaketa. Bi ereduen konparazioa.

32.   Kultura, Estatua eta udalerria. Udaleko kultur politikaren dekalogoa.

33.   Kultur komunikazioa (I). Sarrera. Komunikazio integratuaren beharra. Komunikazioaren helburuak. Komunikazioaren mix-a koordinazioaren bila. Tresnen hautaketa erabakitzen duten faktoreak.

34.   Kultur komunikazioa (II). Komunikazioko tresnak. Komunikazio prozesua eta mezua. Komunikazio estrategia planifikatzea: sare sozialak, internet, 3.0 komunikazioa eta prosumitzailea.

35.    Kulturaren publikoak garatzeko estrategiak (I). Aldez aurreko kontzeptualizazioa. Publikoak garatzearen helburuak. Garapen eredu integral bat.

36.   Kulturaren publikoak garatzeko estrategiak (II). Estrategia orokorrak. Haur eta nerabeek osatutako publikoen garapena. Publikoen harreman-kudeaketa.

37.   Proiektua kulturaren kudeaketan. Kultur proiektu bat diseinatzeko eskema. Horren beharra eta baliagarritasuna. Eskema proposamena. Aurkezpena eta azterketa orokorra. Ohiko galderak.

38.   Kultur proiektuen ebaluazioa.

39.   Euskal zinema: obra, zuzendari eta aktore nagusiak, hasieratik gaur arte.

40.    Programazio eszenikoa: obrak, diziplinak, espazioak, denborak, komunikazioa eta gainerako funtsezko alderdiak hautatzeko irizpideak.

41.   Zinema-programazioa: hautaketa-irizpideak, prozedurak, komunikazioa eta gainerako funtsezko alderdiak.

42.    Arte plastikoak eta Tolosa: mugarriak, artista nagusiak, herri-lanak, arte-lanak sustatzeko eta hedatzeko ekimen publikoak eta pribatuak.

43.   Musika Tolosako historian XIX. mendeaz geroztik: artista nagusiak, eragileak, elkarteak, ekitaldiak.

44.   Tolosako jaiak. Jai-fenomenoaren tokiko adierazpen nagusiak, ezaugarriak eta ezaugarri bereizgarriak. Beste jai batzuk: kokapena espazioan eta denboran. Mota horretako ekitaldiak antolatzean kontuan hartu beharreko alderdiak.

45.   Tolosa eta bere ekipamendu soziokulturalak. Kokapena, indarguneak, ahuleziak, ezaugarriak.

46.   Tolosako Udaleko Iñauterietako Dirulaguntzen eta Antolamenduaren Ordenantza Berezia.

47.   Tolosako Udaleko Kulturako Dirulaguntzen Ordenantza Berezia.