Hernaniko udaleku eta aisialdi jardueretarako begiraleen lan-poltsa lehiaketa
Gipuzkoa
—Haurrekin aisialdi hezitzailea eta erakargarria antolatzea, bizi-esperientzia berriak eraikiz.
—Haurrei benetan parte hartzeko eta erabakitzeko ahalmena ematea. Eurek eraikitako aisia hezitzailea sustatzea.
—Haurren arteko harreman osasuntsu, justu eta asegarriak jostea.
—Haurrak bere osotasunean garatzeko bitartekoa izatea.
—Haurrak ahalduntzea eta burujabe izaten ikastea.
—Haurrak beraien aisialdiaren protagonista izatea eta beraien aisialdia eraikitzea eta kudeatzea; nahi eta beharrak identifikatuz, erabakiak hartuz eta antolatuz.
—Haur taldeetan gerta daitezkeen askotariko botere-harreman guztien arteko oreka bilatzea. Bereziki genero artekoak, heldu eta haurren artekoak eta taldearen eta inguru naturalaren artekoak.
—Haurrak askeagoak egiten dituzten balioekin jolastea.
—Haurren aniztasuna errespetatzea eta balore gisa lantzea.
—Udalekuak euskaraz garatzea; euskararen erabilera soziala indartzea, bizipen positiboekin lotuz.
—Partaideek herriaren eta bertako eragileen inguruan duten ezagutza areagotzea.
—Hernaniko eragileen partaidetza udalekuetan ahalbidetzea.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo baliokideak edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea.
Euskara jakitea: Euskarako 2. hizkuntza eskakizuna egiaztatzen duen agiriaren jabe izatea.
a) Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasunak egin eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea.
Parte har dezakete, halaber, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, duten nazionalitatea dutela, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, eta baita nazionalitate hura dutenen ondorengoek eta haren ezkontide zuzenbidez banatu gabearen ondorengoek ere, 21 urte baino gutxiago badituzte, edota gehiago izanik ere haien kontura bizi badira.
b) 16 urte beteak edukitzea eta derrigorrez erretiratzeko adina ez gainditzea.
c) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo baliokideak edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea.
Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioaren egiaztagiria eduki behar da.
Baldintza hori ez zaie eskatuko beren kualifikazio profesionala, profesio arautuen esparruan, Europako Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean aitortua duten izangaiei. Izangaiei dagokie aitorpen hori egiaztatzea.
d) Euskara jakitea: Euskarako 2. hizkuntza eskakizuna egiaztatzen duen agiriaren jabe izatea.
e) Dagozkion eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala izatea. Baldintza hori dagokion unean egiaztatu beharko da, azterketa medikuaren bitartez.
f) Diziplinazko espedientearen bidez edozein administrazio publikoetako edo organo konstituzionaletako edo autonomia erkidegoetako organo estatutarioetako zerbitzutik baztertuta ez egotea; eta ebazpen judizial bidez ezgaitasun erabatekoa edo berezia ez izatea enplegu edo kargu publikoetarako, baztertua edo ezgaitua izan den funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko.
Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, ezgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, eta ez izatea diziplina-zehapenik edo baliokiderik, dagokion estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.
g) Indarrean dagoen araudiaren arabera legezko ezgaitasun edo bateraezintasun kasuren baten ez egotea, betiere legeak ematen duen aukeratzeko eskubidea alde batera utzita.
h) Haur eta Nerabeen otsailaren 15eko 2/2024 Legeko 314.4 artikuluaren arabera, Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketako Delitugileen Erregistro Zentraleko agiri negatiboa izatea. 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako datarekin.
- Eredu ofizial eta normalizatua behar bezala bete ondoren, Hernaniko Udalaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztuko da (www.hernani.eus), eta beharrezkoa den dokumentazioa erantsiko zaio eskabideari.
- Aurrez aurre: Eredu ofizial eta normalizatua behar bezala bete ondoren, Hernaniko Udalaren HHZ-Herritarren Harrera Zerbitzuan (Gudarien plaza 1, behea) erregistratuko da eta beharrezkoa den dokumentazioa erantsiko zaio eskabideari.
- Posta bulegoan: Posta bulego batean aurkeztekotan, gutun-azal ireki batean eraman behar da: Postetxeko enplegatuak data eta zigilua jartzeko, aurkezteko epearen barruan. Horrela bakarrik ulertuko da eskabidea posta bulegoan utzi zen egunean izan duela sarrera Hernaniko Udaleko Erregistroan.
- Eskariak, halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako moduetatik edozein erabilita aurkeztu ahalko dira.