Administrari laguntzailea
Bizkaia
Oinarri orokorretako 2.h) atalean xedatutakoari dagokionez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo oinarrizko lanbide heziketako heziketa-zikloa edo baliokidea.
Hizkuntza-eskakizuna: 2 Derrigortasun-data:
2006/02/15
2022/03/31
2002/03/01
2021/05/31
a) Europar Batasuneko estatu kideren bateko edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako
estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera langileen joan-etorri askea
aplikatzekoa den beste estaturen bateko nazionalitatea edo nazionalitate espainiarra
izatea, Europako Erkidegoa eratzeko Itunean definituta dagoen moduan.
b) Europar Batasuneko estatu kideetako herritarren ezkontideek ere parte hartu
ahal izango dute, betiere Zuzenbidetik bananduta ez badaude, bai eta haien ondorengoek
eta ezkontidearen ondorengoek ere, baldin eta bi ezkontideak Zuzenbidetik
bananduta ez badaude, ondorengoak 21 urtetik beherakoak edo adin horretatik
gorakoak badira eta beren kontura bizi badira (5/2015 LED, 57. artikulua).
c) Aurretiazko eskaera egitea.
d) Eskuratu nahi den eskalako edo lan- kategoriako zereginak betetzeko gaitasun
funtzionala izatea.
e) Hamasei urte beteta izatea eta, hala badagokio, nahitaezko erretirorako gehieneko
adina ez gainditzea.
f) Diziplina-espedientearen bidez Administrazio Publikoetako edo Autonomia Erkidegoetako
Erakunde Konstituzional edo Estatutarioetako edozein zerbitzutik bereizita
ez egotea, eta ebazpen judizial bidez enplegu edo kargu publikoetarako,
funtzionarioen kidego edo eskaletara edo lan-kontratuko langileen kategorietara
iristeko desgaikuntza absolutu edo berezia ez izatea.
g) Beste estatu bateko herritarra izanez gero, ezgaituta edo egoera baliokidean ez
egotea, eta bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikora iristea eragozten
duen diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea.
g) Eskatutako titulazioa izatea, edo titulazio hori jasotzeko eskubideak ordainduta
izatea. Titulazio hori berariazko oinarrietan adieraziko da. Atzerriko titulazioen
kasuan, homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria eduki beharko da.
h) Atzerrian lortutako titulazioa duten hautagaiek dagokion baliozkotzea edo homologazioa
egiaztatzen duen egiaztagiria dutela egiaztatu beharko dute.
i) Hautaketa-prozesuaren barruan lanposturako (lan-kontratuko langileen kasuan)
edo plazari lotutako lanposturako (funtzionarioentzat gordetako plazetarako)
eskatzen den hizkuntza-eskakizuna duela egiaztatzea, edo hautaketa-prozesu
honetan horretarako deitzen diren egiaztapen-probak gainditzea. Eskakizun hori
betetzeko data dagokion hautaketa- prozesuko hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko
proba egiten den eguna izango da.
j) Herri Administrazioen zerbitzura diharduten langileen bateraezintasunen arloan
indarrean dagoen araudian aurreikusitako ezgaitasun edo bateraezintasuneko
legezko kausaren batean sartuta ez egotea. Hargatik eragotzi gabe kargu publikoa
edo jarduera pribatu bateraezina betetzen dutenek aipatutako lege-arauetan
aipatzen den aukera-eskubideaz baliatzea.
k) Langileak hautatzeko deialdietan izena emateagatiko tasa ordaindu izana, parte
hartzen duen dagokion lan-prozesuari, eskalari edo kategoriari dagokiona; eta
zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuta egongo da.
l) Deialdia egin duen Udalean ez izatea eskala, azpieskala, klase eta kategoria
bereko karrerako funtzionario edo kategoria bereko langile finkoa.
n) Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.
Eskaera elektronikoa egoitza elektronikoan:
https://www.gorliz.eus/eu-ES/Izapideak/Orriak/procedimiento-detalle.aspx?idt=21a4158e-3f9c-e211-b7bf-00237d32158c
Tramitearen xehetasuna «Enplegu Publikoaren eskaintzan eta lan poltsetan izen ematea» Aurkezpen elektronikoa aukeratuz gero Gorlizko Udaleko egoitza elektronikoan onartutako identifikaziorako eta sinadura elektronikorako bitarteko bat eduki beharko duzu.
Aurrez aurreko eskaera Udaleko erregistro eta herritarren arretarako bulegoan,Eleiz plaza z/g 48630 Gorlizen kokatuta. Ordutegia 08:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera.
7.3.2. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako edozein lekutan ere aurkeztu ahal izango dira.