Suhiltzaile 30 plaza Nafarroan
a) Espainiako nazionalitatea izatea.
b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.
c) Batxilergoko titulua, bigarren mailako Lanbide Heziketakoa edo baliokidetzat hartutako beste titulu bat izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean eskuratzeko moduan egotea.
Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
d) Deialdiaren xede den lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea, eta ez egotea izangaiak arrazoi medikoengatik baztertzeko kasuetan, deialdiaren III. eranskinean zehazten direnetan.
e) Ez egotea desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ez izatea.
f) C motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea.
- Tasak: 26 €.
Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 15.3 artikuluan ezarritako formulari jarraituz, hogeita hamar lanpostu hutsak txanda hauetan banatuko dira:
- Hamabost lanpostu txanda irekian.
- Hamabost lanpostu igoera txandan.
2024/04/20
Nafarroako Gobernua
Karlos III.aren etorbidea 2
31002 Iruña
AE gainerakoa
Comunidad Foral de Navarra
