Liburuzaina
Bizkaia
Batxiler titulua edo Lanbide Heziketako 2. mailako titulua edukitzea.
Euskararen 2. hizkuntza-eskakizuna izatea. Betekizun hori hautaketa-prozesuko oposizio-fasean egiaztatu ahal izango da.
Ahal dela, telematikoki, Barakaldoko Udalaren egoitza elektronikoaren enplegua atalaren bidez, helbide elektroniko horretan dagokion prozesuaren barruan ematen den formularioa betez. Emplegu publiko
Aurrez aurre. Eskabidearen inprimakia, behar bezala bete eta interesdunak sinatu ostean, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurkeztu ahal izango da.
Aurkezteko beste modu batzuk. Eskaerak, era berean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluko 4. zenbakian zehaztutako moduan ere aurkeztu daitezke. Postetxeen bitartez aurkeztutako eskabideak gutun-azal ireki baten barnean egon beharko dira, postako funtzionarioak ziurtatu aurretik data eta zigilua jarri ditzan horietan.