Egoitza elektronikoa

Administrariak (lehiaketa-oposizioa)

2025/09/11 - 2025/10/08
Inprimatu

Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Hernaniko Udala
Lehiaketa:
Administrariak (lehiaketa-oposizioa)
Lanpostua:
Administrariak (lehiaketa-oposizioa)
Plaza-kopurua:
4
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
C1
Titulazioa:
  • Batxilergoko titulua, titulu teknikoa edo baliokidea edukitzea.
Hizkuntza eskakizuna:
  • Euskarako 3. hizkuntza-eskakizuna egiazta tzen duen agiriaren jabe izatea, edo, hala badagokio, 9.1. oinarrian ezarritakoaren arabera eskuratzea.

Beste baldintza batzuk:

a)    Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasunak egin eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea. Parte har dezakete, halaber, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, duten nazionalitatea dutela, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, eta baita nazionalitate hura dutenen ondorengoek eta haren ezkontide zuzenbidez banatu gabearen ondorengoek ere, 21 urte baino gutxiago badituzte, edota gehiago izanik ere haien kontura bizi badira.

b)    16 urte beteak edukitzea eta derrigorrez erretiratzeko adina ez gainditzea.

c)    Batxiler titulua, Lanbide Heziketako teknikari titulua edo baliokidea edo goi mailako beste edozein titulu izatea, baldin eta beste titulu hori eskuratzeko aurrekoren bat eskuratu behar bada aurrez. Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioaren egiaztagiria eduki behar da. Baldintza hori ez zaie eskatuko beren kalifikazio profesionala, profesio arautuen esparruan, Europako Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean aitortua duten izangaiei. Izangaiei dagokie aitorpen hori egiaztatzea.

d)    Euskarako 3. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen duen agiriaren jabe izatea, edo, hala badagokio, 9.1. oinarrian ezarritakoaren arabera eskura tzea.

e)    Postuak berezkoak dituen funtzioak betetzeko gaitasun funtzionala izatea, eragotzi gabe aniztasun funtzionala duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina aplikatzea, azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuak onartutakoa. Bere garaian egiaztatu beharko da eskakizun hori betetzen dela dagozkion hautaketa probak gaindituz eta Udalak berariaz ezarritako zerbitzuetan dagokion osasun azterketa ere gaindituz.

f)    Diziplinazko espedientearen bidez edozein administrazio publikoetako edo organo konstituzionaletako edo autonomia erkidegoetako organo estatutarioetako zerbitzutik baztertuta ez egotea; eta ebazpen judizial bidez ezgaitasun erabatekoa edo berezia ez izatea enplegu edo kargu publikoetarako, baztertua edo ezgaitua izan den funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, ezgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, eta ez izatea diziplina-zehapenik edo baliokiderik, dagokion estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.

g)    Indarrean dagoen araudiaren arabera, abenduaren 26ko 53/1984 Legearen arabera, legezko ezgaitasun edo bateraezintasun kasuren baten ez egotea, betiere legeak ematen duen aukeratzeko eskubidea alde batera utzi ta.

h)    Hautatzeko deialdietan izena emateagatiko tasaren zenbatekoa honako ordaintzea: 10 € edo Hernaniko udaleko Ordenantza Fiskalean gai honen inguruan jasotako hobariak aintzat hartuta dagokion kopurua. Tasa autolikidazio-araubidean eskatuko da, eta diru-sarrera (Kutxabank, Laboral, Bbva, Caixabank, Sabadell, Bankoa, Abanca, Nafarroako Rural Ku txa) erakunde laguntzaileetako edozeinen bidez egin ahal izango da, Hernaniko Udaleko Ordenantza Fiskalean ezarritako baldintzetan. Eskabideak aurkezteko epean tasa osorik ordaintzen ez bada, hautaketa-prozesutik kanpo geratuko da. 3.2.    Merezimenduak betetzeko erreferentzia datak eta parte hartzeko baldintzak. Alegatzen diren merezimenduak eta betekizunak edukitzeko erreferentzia data oinarriak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den eguna izango da, honako kasu hauetan izan ezik: — Euskararen ziurtagiria

Onartzea
Elektronikoa:
Aurrez aurrekoa:
  • Hernaniko Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (HAZ) 

Deialdia
Oinarriak: