Arkitekto Teknikoa
Bizkaia
Hautagaiek arkitekto teknikoaren titulua izan edo hura lortzeko moduan egon beharko dute, edo lanbide hori izateko gaitzen duen titulua.
Euskarazko nahitaezko 3. hizkuntza-eskakizuna.
a) Hautagaiek arkitekto teknikoaren titulua izan edo hura lortzeko moduan egon beharko dute, edo lanbide hori izateko gaitzen duen titulua, Batasunaren arauekin bat, eskabideak aurkezteko epea amaitzean. Atzerrian lortutako tituluak dituzten hautagaiek dagokion homologazio-kredentziala izan beharko dute. Baldintza hori ez zaie aplikatuko kualifikazio profesionalaren aitorpena lortu duten hautagaiei, araututako lanbideen arloan, Batasunaren zuzenbide-xedapenen babespean.
b) Espainiako nazionalitatea izatea indarreko Oinarri Orokorren lehen puntuaren bosgarren oinarrian jasotako baldintzetan (2022ko maiatzaren 12ko 90. BAO).
c) Gaitasuna: lanak egiteko gaitasun funtzionala izatea; horretarako, beharrezko gaitasun psikofisikoa izango du, eta bere gaitasunak edo desgaitasunak bateragarria izan beharko du iragarritako plazei dagokien lanpostuaren funtzio eta lanak egiteko. Hori udal-zerbitzu medikoek egiaztatuko dute, Oinarri Orokorretan aurreikusitakoarekin bat, laneko arriskuen prebentzioaren arloko indarreko araudiarekin bat egin beharreko lanpostuko egokitzapenak gorabehera, pertsonen babesa bermatzeko lanetik eratorritako arriskuen aurrean.
d) Adina: hamasei urte beteta edukitzea eta, hala badagokio, ez gainditzea nahitaezko erretirorako gehieneko adina.
e) Gaikuntza: diziplina-espediente bidez ez egotea bananduta administrazio publikoen edo autonomia-erkidegoetako konstituzio- edo estatutu-organoen zerbitzutik, edo ez egotea enplegu edo kargu publikoak edota funtzionario-kidego edo -eskalak betetzeko gaitasunik gabe ebazpen judizialen bidez, modu absolutu edo berezian. Beste estatu bateko nazionala izanez gero, ez egotea gaitasunik gabe edo egoera baliokidean, ezta bere estatuan enplegu publikoan sartzea eragozten dion diziplina-zigorrik edo baliokiderik edukitzea.
f) Administrazio publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araudian aurreikusitako ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta ez egotea; hala ere, kargu publiko bat edo jarduera pribatu bateraezin bat betetzen ari direnek aipatutako lege-arauetan xedatzen den aukera-eskubidea baliatu ahal izango dute. Deialdian parte hartu nahi dutenek baldintza guztiak bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean.
Bete behar den eredu ofiziala eta jarraitu beharreko prozedura eskuragarri daude erakundearen webgunean, LEP atalean: https://opevvmm.bilbao.eus/OPEM/idm1/index.jsp?null Eskabide horiek helbide elektroniko horretan finkatutako prozedura elektronikoaren bidez aurkeztuko dira.
Paperezko formatuan aurkezten diren eskabideak 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak aipatzen dituen lekuetan aurkeztu ahal izango dira (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena)
I. ZATIA: GAI KOMUNAK
1. gaia: Espainiako Konstituzioa (1978). Printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubide eta betebeharrak.
2. gaia: Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua. Euskadiren eskumenak: esklusiboak, legedia garatzekoak eta egikaritzekoak.
3. gaia: Udalerria. Biztanle-kopuru handiko udalerrien udal-antolakuntza (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen X. Titulua).
4. gaia: Bilboko Udalaren antolakuntza. Araudi organikoak.
5. gaia: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen administrazio-prozedura erkideari buruzkoa.
6. gaia: 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa. Funtzionarioen eskubide eta betebeharrak. Ordainsariak. Diziplina-araubidea.
7. gaia: 10/1982 Oinarrizko Legea, azaroaren 24koa, Euskararen Erabilera Normalizatzeari buruzkoa.
8. gaia: Laneko Arriskuen Prebentzioaren Legea.
9. gaia: Datuen babesa: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Zuzentaraua (EB), Datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duena. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.
10. gaia: Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko Legea. Bilboko Udalaren IV. Udal Plana, Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzkoa. Oharra: Berdintasunaren IV. Udal Planari (2014-2017) buruzko gaiaren edukia argitaratuta dago udal-webgunean (www.bilbao.eus >Udal>Udal sailak> Lankidetza, Bizikidetza eta Jaiak>).
11. gaia: Administrazio-kontratazioa. Motak: elementu eta subjektuak, objektua eta kontratu publikoen kausa. Kontratatzeko modua eta kontratistak hautatzeko sistemak. Kontratuen formalizazioa.
12. gaia: Giza baliabideak arautzeko tresnak: lan-eskaintza publikoa, enplegu-planak eta beste arrazionalizazio-sistema batzuk.
13. gaia: Toki-erakundeen zerbitzura dauden langileak: motak eta araubide juridikoa. Tokiko funtzio publikoa: tokiko funtzionario motak. Langilea antolatzeko tresnak: plantillak eta lanpostu-zerrendak.
14. gaia: Toki-erakundeen aurrekontu orokorra. Aurrekontu-egitura. Prestaketa eta onespena. Aurrekontuaren luzapena. Aurrekontua egikaritu eta likidatzea.
15. gaia: Tokiko erakundeen ordenantza eta araudiak.
16. gaia: Gorte Nagusiak. Herriaren defendatzailea. Arartekoa.
17. gaia: 49/1960 Legea, uztailaren 21ekoa, Jabetza Horizontalari buruzkoa
18. gaia: 29/1994 Legea, azaroaren 24koa, Hiri Errentamenduei buruzkoa.
II. ZATIA: GAI ESPEZIFIKOAK
19. gaia: Lurzoruaren jabetzari buruzko sailkapena, kalifikazioa eta araubidea, eskubideak eta betebeharrak. Lurzoru-kategoriak eta motak. Lurzoru urbanizaezina Lurzoruaren Legean.
20. gaia: Egiturazko hirigintza-antolamendu. Egiturazko plangintza. Plan motak. Edukia, dokumentazioa eta izapidetzea.
21. gaia: Hirigintza-antolamendu xehatua. Garapen-plangintza. Plan motak eta beste figura osagarri batzuk. Edukia, dokumentazioa eta izapidetzea. Urbanizazio-proiektuak.
22. gaia: Indarreko Bilboko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra eta berrikuspen-dokumentua erabilera-arauen eta eraikingintza-arauen onespen-prozesuan.
23. gaia: Lurren balorazioa lurzoru motaren arabera. Sistema orokor eta zuzkidura publikoetara bideratutako lurren balorazioa. Obren eta beste ondasun eta eskubide batzuen balorazioa.
24. gaia: Nahitaezko desjabetzea. Kontzeptua, elementuak eta izaera juridikoa. Ohiko eta premiazko prozedura. Balio justua zehaztea. Okupazioa eta erregistroko inskripzioa. Itzulketa.
25. gaia: Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontuan hartu beharreko alderdiak, udal-eraikinen mantentze-zerbitzuen kontratuen agiriak idaztean.
26. gaia: Hirigintza-lizentzia eta -kontsultak. Xedea eta arloa. Araubide juridiko komuna lizentzietan.
27. gaia: Eraikingintza-obren lizentzia. Mendeko egintzak. Eskaera eta dokumentazioa. Proiektu teknikoa. Izapidetzea eta txostenak. Jarduera kalifikatuak. Akats zuzengarriak. Aldaketak. Lehen erabilerako lizentzia. Obra txikiak, ohiko prozedura, laburtua eta jakinarazpena.
28. gaia: Jarduera abiarazteko aurretiazko jakinarazpena. Edukia eta izapidetzea. Jarduera-lizentziak. Mendeko egintzak eta baztertuak. Udal Batzorde Txostengile Teknikoa. Funtzionamendua eta etengabeko ikuskapena.
29. gaia: 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babesteari buruzkoa. Lurzoru kutsatuak. 4/15 Legea, ekainaren 25ekoa, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeari buruzkoa. Ingurumen-diziplina.
30. gaia: Hirigintza-legezkotasuna babestea. Eskumenak hirigintza-ikuskapenean. Hirigintzako arau-hausteen aurreko neurriak. Hirigintzako arau-hausteen tipifikazioa. Arduradunak. Zehapenak aplikatzeko arauak. Preskripzioa.
31. gaia: Ondasun higiezinak zaindu eta birgaitzeko obrak. Zaindu eta birgaitzeko betebeharra. Egikaritze-aginduak. Legezko aurri-egoera. Hur-hurreko aurri fisikoa. Higiezinak mantendu, konpondu eta birgaitzeari buruzko udal-ordenantza.
32. gaia: 117/2018 Dekretua, uztailaren 24koa, EAEko eraikinen ikuskapen teknikoari buruzkoa. EITaren edukia eta prozedura. Esku hartzen duten agenteak. EAEko Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren Erregistroa.
33. gaia: 20/1997 Legea, abenduaren 4koa, Irisgarritasuna sustatzekoa, eta 68/2000 Dekretua, apirilaren 11koa, irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena. Irisgarritasun-baldintzak eraikinetan. CTE-DB-SUA delakoan jasotako irisgarritasun-xedapenekiko lotura. Etxebizitzetan irisgarritasuna sustatzeko udal-ordenantza.
34. gaia: 20/1997 Legea, abenduaren 4koa, Irisgarritasuna sustatzekoa, eta 68/2000 Dekretua, apirilaren 11koa, irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena. Irisgarritasun-baldintzak hiri-ingurunean, urbanizazioetan eta informazio- eta komunikazio-sistemetan.
35. gaia: Fatxada tradizionala. Isolamendu termikoa eta kondentsazioak. Harria fatxaden estalduretan. Kolokazio-sistemak.
36. gaia: Fatxada aireztatua: abantailak, eragozpenak eta materialak. Isolamendu termikoko sistema kanpotik, egungo eraikinetan. Eraikingintza Kode Teknikoarekiko lotura, CTE-DB-SI delakoa betetzea.
37. gaia: Estalki planoak. Sailkapena eta ezaugarriak. Iragazgaizte-sistemak.
38. gaia: Estalki inklinatuak. Eraikuntza-elementu eta -sistemak.
39. gaia: Berogailu-instalazioak eta haien tipologia. Bero-ponpa. Berogailu elektrikoa. Eguzki-energia bidezko berogailua eta erregai organikoena.
40. gaia: Aire girotuaren sistemak. Hautaketa-irizpideak eta instalazio baten ezaugarriak.
41. gaia: Udal-zerbitzuak: ura hornitzeko sarea, saneamendu-sarea eta argiteria publikoa. Oinarrizko arauketa.
42. gaia: Hargune elektrikoak. Eraldaketa-zentroak. Lur-konexioko instalazioak. Larrialdi-instalazioak lokal publikoetan.
43. gaia: Suteen aurkako oinarrizko segurtasun-dokumentua. Barne-hedapena. Kanpo-hedapena. Egituraren erresistentzia suarekiko.
44. gaia: Suteen aurkako oinarrizko segurtasun-dokumentua. Okupatzaileen ebakuazioa. Suteen aurka babesteko instalazioak. Suhiltzaileen esku-hartzea.
45. gaia: Kea eta beroa kontrolatzeko sistemak. Espazioak babestea presio-diferentzialeko sistemen bidez. UNE-EN 12101-6 6. zatia. Xedea eta aplikazio-eremua. Eraikinentzako sistemen sailkapena. Presurizazio-sistemen ezaugarriak. Presurizatu beharreko espazioak. Suteen aurkako sistemen eta eraikineko beste sistema batzuen arteko interakzioa.
46. gaia: Tenperatura-kontrola eta kearen ebakuazioa: sutearen garapena eta kearen ekoizpena. Aire hartzeko sistemak eta beroa eta kea kanporatzeko sistemak: SCTEH sistemen helburuak eta aplikazioak. Kearen kontrola eraikin eta/edo establezimenduetan. 47. gaia: 513/2017 Errege Dekretua, maiatzaren 22koa, Suteen Kontrako Babes Instalazioen Erregelamendua onartzen duena. I. eranskina: suteen aurkako babes-ekipo eta -sistemen ezaugarriak eta instalazioa.
48. gaia: Autobabeserako euskal araua. Xedapen orokorrak, autobabes-betebeharrak eta autobabes-planak. Autobabes-planaren gutxieneko edukia.
49. gaia: Laneko segurtasun eta higienearen ordenantza orokorra. Lantokietako segurtasun eta osasunari buruzko gutxieneko xedapenen araudia, babes indibidualen erabilera eta lan-ekipoen erabilera. (486/1997, 773/1997 eta 1215/1997 Errege Dekretuak). 50. gaia: 1627/1997 Errege Dekretua, urriaren 24koa, eraikuntza-obretako segurtasunari eta osasunari buruzko oinarrizko xedapenak ezartzen dituena I: definizioak. Segurtasun eta osasunari buruzko xedapen espezifikoak proiektuaren fasean era obren egikaritzean zehar. Langileen eskubideak. Proiektuen oniritziak. Aurretiazko oharra. Informazioa lan-agintaritzari.
51. gaia: 1627/1997 Errege Dekretua, urriaren 24koa, eraikuntza-obretako segurtasunari eta osasunari buruzko oinarrizko xedapenak ezartzen dituena II: ikus-onetsitako proiektua duten obrei aplikatzeko araubidea. Eraikuntza edo ingeniaritza zibileko obren zerrenda ez exhaustiboa. Langileen segurtasun eta osasunarentzat arriskutsuak izan daitezkeen lanen zerrenda ez exhaustiboa. Obrei aplikatu beharreko gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak.
52. gaia: Segurtasun- eta osasun-azterlana idaztea. Segurtasun-plana eta hura onestea. Segurtasun- eta osasun-koordinatzailearen funtzio eta erantzukizunak obraren faseetan.
53. gaia: Amiantoa. Manipulatzearen arriskuak. Eraikinetik kentzeko prozedura. Amiantoaren eraginpean egoteko arriskua duten lanei aplika dakizkiekeen segurtasun eta osasuneko gutxieneko xedapenak ezartzen dituen martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretuarekin bat.
54. gaia: Fatxadak birgaitu eta/edo erreformatzeko obretarako bide publikoan ipinitako hodi-aldamioak eta portiko modularrak. Babesteko biserak. Muntatze-, erabilera-, mantentze- eta desmuntatze-baldintzak. Udal-araudia eta EUDELen irizpideak.
55. gaia: Eraispenak eta haien segurtasuna. Baldintzen agiriaren edukia. Eraispen-proiektuaren teknikak. Eraispenaren aurretik, bitartean eta ondoren hartu beharreko neurriak. Babes indibidual eta kolektiboak.
56. gaia: 38/99 Legea, azaroaren 5ekoa, Eraikuntza Antolatzeari buruzkoa. Xedapen orokorrak. Eraikuntzaren eskakizun tekniko eta administratiboak. Erantzukizunak eta bermeak.
57. gaia: 209/2014 Dekretua, urriaren 28koa, Eraikuntzan Kalitate Kontrola arautzen duena.
58. gaia: 112/2012 Dekretua, ekainaren 26koa, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen dituena.
59. gaia: Eraikingintza Kode Teknikoa (EKT). Xedapen orokorrak. Baldintza tekniko eta administratiboak. Oinarrizko eskakizunak.
60. gaia: CTE-DB-SUA. Aplikazio-eremua eta -irizpideak. Segurtasuna erortzeko arriskuaren, barrutietan giltzapetuta gelditzearen, argiztapen desegokiaren, okupazio handiko egoeren eta mugitzen ari diren ibilgailuen aurrean.
61. gaia: 485/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, laneko segurtasun- eta osasun-seinaleztapenari buruzko gutxieneko xedapenak ezartzen dituena: definizioak. Enpresariaren betebehar orokorra. Seinaleztapena erabiltzeko irizpideak. Prestakuntza eta informazioaren arloko betebeharrak. Langileen kontsulta eta parte-hartzea.
62. gaia: 485/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, laneko segurtasun- eta osasun-seinaleztapenari buruzko gutxieneko xedapenak ezartzen dituena: lantokiko segurtasun eta osasunaren seinaleztapenari buruzko gutxieneko xedapen orokorrak. Segurtasun-koloreak. Panel-formako seinaleak. Argi- eta soinu-seinaleak. Ahozko komunikazioak. Keinu-seinaleak. Hainbat seinaleztapeni buruzko gutxieneko xedapenak.
63. gaia: Arriskuen ebaluazioa eta prebentzio-jardueraren planifikazioa. Prebentzio-jardueretarako baliabideen antolakuntza. Erakunde espezializatuak egiaztatzea enpresatik kanpoko prebentzio-zerbitzu gisa. Auditoretzak. Prebentzio-zerbitzuen lankidetzan Osasun Sistema Nazionalean.
64. gaia: 842/2002 Errege Dekretua, abuztuaren 2koa, Behe Tentsiorako Erregelamendu Elektroteknikoa onartzen duena: ITC-BT-25, ITC-BT-26, ITC-BT-27.
65. gaia: 25/2019 Dekretua, otsailaren 26koa, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen eraginkortasun energetikoaren ziurtapenari eta ziurtapenaren kontrol-prozedurari eta erregistroari buruzkoa.
66. gaia: EAEko etxebizitza eta zuzkidura-bizitokietako bizigarritasun-baldintzen oinarrizko arau-esparrua.
67. gaia: CTE-DB-HE Energia-aurrezpena.
68. gaia: CTE-DB-HS Osasungarritasuna.
69. gaia: 2291/1985 Errege Dekretua, azaroaren 8koa, jasogailuei eta mantentze-gailuei buruzko erregelamendua onartu duena.
70. gaia: 3/2015 Legea, ekainaren 18koa, Etxebizitzarena. Xedapen orokorrak. Babes publikoko bizitegi-sistema: babes publikoko etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak. Eraikuntzan eta hiri-multzoetan esku hartzea.