Arautegia
InprimatuAGINDUA, 1989.eko ekainak 20koa, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuarena, Euskal Autonomi Elkarteko Erle-Ihardunak araupetzen dituen 1988.eko abuztuaren 4ko Aginduko 10. atala aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 130
- Hurrenkera-zk.: 1907
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1989/06/20
- Argitaratze-data: 1989/07/07
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza
Deskribapenak
Testu legala
Euskal Autonomi Elkarteko eta Estatu Espainiarreko erle-ustiategi ia denetan barroa sartu denez eta gaitz horren eboluzioari buruz gaurregun dauden ezagupenak handiagoak direnez, azken helburua ez da izurrite hori desagertaraztea, erle-produkziorako onargarriak izan daitezkeen heinetan izurriteari eustea baizik. Hori horrela, 1988.eko abuztuaren 4ko Aginduan aldaketa batzuk sartu behar dira erletegien harahonakoei dagozkienetan, gaurregungo osasun-egoerari egokitu ahal izateko. Horiek horrela, honako hau XEDATU DUT: Lehenengo atala.- Nekazaritza eta Arrantza Sailaren 1988.eko abuztuaren 4ko Aginduko 10. atala aldatzen da, honako era honetan idatzita geldituko dela: «Beste Autonomi Elkarte batzutatik edo Lurralde Historikoren batetan jatorria izan eta Lurralde Historiko batetara erlategi bat eramateko, handik datorreneko Abelzaintza-Zerbitzuak, hara joango deneko Abelzaintza-Zerbitzuari horren berri eman beharko dio behar hainbateko aurretasunez eta ondoren aipatzen diren agiriak bidali beharko dizkiola: a.- Honako hauek kreditatuko dituen eta erle-albaiteroak emandako egiaztagiri ofiziala: Barroasirik eza edo, bestela, erlategiek duten gaitz-portzentaia eta tokiz aldatu baino 30 egun lehenago egoki den tratamendupean egon dela eta horretarako erabili den gai aktiboaren berri emango dela. b.- Jatorri eta erle-osasun gida. Hara eraman behar deneko Lurralde Historikoko Abelzazintza-Zerbitzuak, agiri horiek aztertu ondoren, erlategiak alde batetik bestera eramateari eta zein aldetan egon behar dutenari buruzko erabakia emango du bost eguneko epearen barruan eta osasun-erizpideen arabera. Alde batetik bestera eramateko baimena eman ondoren, Abelzaintza-Zerbitzuak horren berri emango dio Udalari eta bai dagokion Administrazio Juntari ere. Toki-aldaketaren gai izango diren erlategiek, behar den bezala indentifikatuta egon behar dute, handik datozeneko lekuan jarritako eta indarrean dagoen zenbakia izango dutela eta ez dela utziko sartzen identifikazio ofizialik ez duen erlategirik. Ez dute identifikazio horren beharrik izango, Autonomi Elkartetik zehar higibidean dauden erlategiek. Euskal Autonomi Elkartetik edo bertako Lurralde Historikoren batetik erlategi bat atera behar denean, dagokion Abelzaintza-Zerbitzuari horren berri emango zaio behar den hainbateko aurretasunez eta, honek, Jatorri eta Osasun Gida emango du. Era berean, hara joango deneko lekuan atal honetako 1. zenbakiko a) apartaduan aipatzen den erle-albaiteroaren Egiaztagiri ofiziala beharrezkoa izatea gerta dadinean, zerbitzu honetako teknikariek egoki diren saioak egingo dituzte eta Egiaztagiria emango dute. Beste Lurralde Historikoren batetan jatorria izan eta beste Autonomi Elkarte batetara edo Lurralde Historiko batetara eramana izan den erlategia, lehen deskribatu diren baldintzen pean jarriko da jatorrizko lekura itzuli dadinean.» Bigarren atala.- Agindu hau, argitaratu dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1989.eko ekainak 20. Nekazaritza eta Arrantza Sailburua, JOSE MANUEL GOIKOET'XEA ASKORBE.