Egoitza elektronikoa

Gizarte Langilea

2020/12/02 - 2020/12/31
Inprimatu
Santurtzi
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Santurtziko Udala
Lehiaketa:
Gizarte Langilea
Lanpostua:
Erdi mailako teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A2
Eginkizunak eta atazak:

— Lanpostuaren antolakuntza lana: Zuzendaritza lanetan eta goi-mailako funtzioetan aholkularitza eta laguntza ematea lanbideari dagozkion gaietan, araubide juridikoarekin bat etorriz eta arloari esleitutako eskumenen eta lehentasun politikoen esparruan.

— Jardunbide estrategikoak: herritarrei begirako zerbitzua, kalitatean eta etengabeko hobekuntzan arreta berezia jartzea eta parte hartzea.

— Izendatutako kideek honako funtzio hauek beteko dituzte, betiere betetzen ari diren lanpostu edo jasotzen dituzten aginduen arabera:

a) Esku hartzeko beharra atzematea.

b) Diagnosi sozialak egitea eta abian jarritako ekintzak ebaluatzea.

c) Banan-banakako edo familia mailako esku-hartze planak egitea, herritar edo familia bakoitzari egokitutakoak, euren egoera psiko-soziala hobetzeko.

d) Herritarra egokitu lekizkiokeen diru-laguntza, zerbitzu edo baliabide sozialetara bideratzea, baldin eta beste Herri Administrazio batzuen eskumenekoak badira, bai eta beste zerbitzu espezializatuetara ere, behar den guztietan.

e) Herritarrei lanpostuaren zereginarekin lotutako gai eta espedienteei buruzko informazioa eta orientabidea ematea; bereziki egokitu lekizkiekeen baliabide sozialei buruzkoa.

f) Lanpostuaren zereginarekin lotutako gaiei buruzko txostenak eta proposamenak egitea eta horiek aditzera ematea, bereziki diru-laguntza, zerbitzuak eta baliabide sozialetarako eskaerekin lotuta daudenak.

g) Lanpostuaren zereginarekin lotutako araudi, ordenantza, estatutu eta beste araubide-tresna edo plan batzuetan aintzat hartu beharreko alderdi teknikoak jorratzea.

h) Lanpostuaren zereginarekin lotutako administrazio-kontratu, ekintza eta xedapenetan aintzat hartu beharreko alderdi teknikoak jorratzea.

i) Administrazioaren jokaeraren kontrol teknikoa egitea lanpostuaren zereginarekin lotutako gaietan, nola-eta erabiltzaileen egoeren eta izapidetutako espedienteen jarraipena eginez eta informazioa, jarduketak eta gomendioak eguneratuz egoki irizten den guztietan.

j) Lanpostuarekin lotutako gaiei buruzko erabakiak hartu behar diren kasuetan elkarlanean aritzea, eta aholkularitza eta laguntza ematea.

k) Beste arlo edota Udal Zerbitzu, Administrazio edo Herri-erakundeei aholkua eta laguntza ematea bere jardunari dagokion gaietan.

l) Beste gizarte langileekin koordinatzea bere funtzioak gauzatzean, bai eta beste udal arlo eta erakunde publiko zein pribatu batzuekin ere.

m) Hierarkian bere nagusia denak lanpostuaren zereginarekin lotuta agintzen dizkion antzeko beste funtzio batzuk egitea.

Titulazioa:

Gizarte Laneko Gradua edo Diplomatura.

Hizkuntza eskakizuna:

Perfil lingüístico 3 no preceptivo.

Beste baldintza batzuk:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren 57. artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe.

b) Hamasei urte beteta izatea, eta nahitaezko erretiroa hartzeko gehienezko adina gainditu gabe izatea.

c) Bete nahi den plazari dagozkion eginkizunak normaltasunez betetzeko behar den gaitasun funtzionala eta psikofisikoa edukitzea eta beren elbarritasun-maila lanpostuaren betebeharrak eta eginkizunak betetzeko oztopo ez dela egiaztatzea.

d) Diziplina-espedientearen bidez, inongo herri-administraziotako zerbitzutik bereizita ez egotea edo eginkizun publikoak egiteko ezgaiturik ez egotea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren 56,1,d) artikuluaren terminoetan.

e) Hautaketa-prozesu bakoitzeko eskatzen diren gainerako baldintza guztiak, Eranskinetan ezarritakoari jarraituz.

Onartzea
Elektronikoa:

Internet bidez aurkeztu ahal izango dira www.santurtzi.net helbidean (izapideak-instantzia orokorrerako eskabidea).

Aurrez aurrekoa:

Santurtziko udaletxeko Erregistro Nagusian aurkeztuko dira, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 2015/39 Legearen 16.4. artikuluan zehazten diren lekuetan. Eskaerak posta-zerbitzuaren bidez helaraztekotan, itxi gabeko gutun-azalean bidali beharko dira, aipatu zerbitzuak zigilua eta data ezarri diezazkion eskariok erregistratu aurretik.

Deialdia
Gaiak:

ATAL OROKORRA

1. Espainiako 1978ko Konstituzioa: atariko tituluaren esanahia eta edukia. Oinarrizko eskubide eta eginbeharrak

2. Estatuaren lurralde-antolaketa. Autonoa Estatutuak: beren esanahia.

3. Euskal Herriaren Autonomia Estatutua: Atariko titulua, eskumenen sistema, erakunde-antolaketa eta lurralde-antolaketa.

4. Espainiako Toki Araubidea. Konstituzioaren printzipioak eta araubide juridikoa. Toki-erakunde motak.

5. Udalerria: kontzeptua eta elementuak. Udal-erakunde motak Espainiako Zuzenbidean.

6. Herri-administrazioa: motak, printzipioak eta ahalmenak. Administrazio-egintza:esanahia, motak eta betekizunak.

7. Administrazio-prozedura: esanahia, printzipioak eta faseak. Administrazioaren isiltasuna.

8. Administrazio-egintza baliogabetzea. Administrazio-egintzak berrikustea.

9. Administratua: kontzeptua eta motak. Interesduna eta beronen ordezkaritza.

10. Administrazio-egintzaren eraginkortasuna eta nahitaez betearaztea.

11. Euskadiko toki korporazioen zerbitzuko langileak: motak, sarrera, karrera profesionala eta ordainsari-sistema.

12. 2005/4 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa (2005eko matxoaren 2ko EHAA).

13. Toki-erakundeen ordenantzak eta erregelamenduak.

14. Datuen babesa: pertsona fisikoen babesari eta datu hauen zirkulazio libreari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erreglamendua (EB), 95/46/CE Zuzentaraua indargabetzen duena. Datu pertsonalen babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa.

BERARIAZKO ATALA

15. Abenduaren 5eko 12/2008 Legea, gizarte zerbitzuei buruzkoa: I. Titulua: Xedapen orokorrak.

16. Abenduaren 5eko 12/2008 Legea, gizarte zerbitzuei buruzkoa: II. Titulua, I. kapitulua: Prestazioak eta plangintza euskal gizarte zerbitzuen sisteman.

17. Abenduaren 5eko 12/2008 Legea, gizarte zerbitzuei buruzkoa: II. Titulua, II. KAP: Euskal gizarte zerbitzuen sistemaren antolakuntza, eta II. Titulua, III. KAP: Planifikazioa euskal gizarte zerbitzuen sisteman.

18. Abenduaren 5eko 12/2008 Legea, gizarte zerbitzuei buruzkoa: III. Titulua: Eskumenen, antolaketaren, kontsulten eta partaidetzaren araubidea euskal gizarte zerbitzuen sisteman.

19. Abenduaren 5eko 12/2008 Legea, gizarte zerbitzuei buruzkoa: V. Titulua: Ekimen pribatuaren esku-hartzea.

20. Abenduaren 5eko 12/2008 Legea, gizarte zerbitzuei buruzkoa: VI. Titulua: Euskal gizarte zerbitzuen sistemaren garapena eta hobekuntza.

21. Abenduaren 5eko 12/2008 Legea, gizarte zerbitzuei buruzkoa: VII. Titulua: Ikuskaritza, arau-hausteen araudia eta zehapenak.

22. 64/2004 Dekretua, apirilaren 6koa, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuen erabiltzaileen eta profesionalen eskubide eta betebeharren gutuna eta iradokizunen eta kexen araubidea onartzen dituena. I. kapitulua: Xedapen Orokorrak. II. kapitulua: Gizarte Zerbitzuen Erabiltzaileen Eskubide eta Betebeharrak.

23. 64/2004 Dekretua, apirilaren 6koa, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuen erabiltzaileen eta profesionalen eskubide eta betebeharren gutuna eta iradokizunen eta kexen araubidea onartzen dituena. III. kapitulua: Gizarte Zerbitzuen Profesionalen Eskubide eta Betebeharrak.

24. 10/2000 Legea, abenduaren 27koa, Eskubide Sozialen Gutunarena.

25. 185/2015 Dekretua, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzkoa: 1- 30 artikuluak.

26. 185/2015 Dekretua, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzkoa: 31-34 artikuluak, I. Eranskina, A).

27. 185/2015 Dekretua, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzkoa: I. eranskina, B), C) eta D).

28. 4/2011 Dekretua, urtarrilaren 18koa, Gizarte Larrialdietako Laguntzak arautzen dituena (1-24 artikulua), eta 16/2017 Dekretua, urtarrilaren 17koa, Gizarte Larrialdiko Laguntzen Dekretua aldatzen duena (1-7 artikuluak).

29. 353/2013 Dekretua, maiatzaren 28koa, euskal gizarte zerbitzuen sistemaren fitxa sozialarena eta euskal gizarte zerbitzuen sistemaren diagnostiko sozialaren tresnarena.

30. 385/2013 Dekretua, uztailaren 16koa, Gizarte Bazterketa Balioesteko Tresna onesten duena.

31. Umeei eta nerabeei arreta eta babesa emateko estatuko esparru juridikoa: 26/2015 Legea, uztailaren 28koa, Umeen eta Nerabeen Babes Sistema aldatzekoa.

32. Umeei eta nerabeei arreta eta babesa emateko EAEko esparru juridikoa: 3/2005 Legea, otsailaren 18koa, Umeei eta Nerabeei Arreta eta Babesa emateari buruzkoa (1-25 artikuluak).

33. Umeei eta nerabeei arreta eta babesa emateko EAEko esparru juridikoa: 3/2005 Legea, otsailaren 18koa, Umeei eta Nerabeei Arreta eta Babesa emateari buruzkoa (26-44 artikuluak).

34. Umeei eta nerabeei arreta eta babesa emateko EAEko esparru juridikoa: 3/2005 Legea, otsailaren 18koa, Umeei eta Nerabeei Arreta eta Babesa emateari buruzkoa (45-63 artikuluak).

35. Umeei eta nerabeei arreta eta babesa emateko EAEko esparru juridikoa: 3/2005 Legea, otsailaren 18koa, Umeei eta Nerabeei Arreta eta Babesa emateari buruzkoa (64-81 artikuluak).

36. Arrisku- eta babesgabezia-egoerak: definizioa eta larritasun mailak, larritasunaren balorazioa eta prozedura, maiatzaren 9ko 152/2017 Dekretuaren arabera, zeinak «Balora» (Euskal Autonomia Erkidegoko haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko udal- eta lurralde-mailetako gizarte-zerbitzuetan arrisku- eta babesgabezia-egoeren larritasuna balioesteko tresna eguneratu zuen.

37. 39/2006 Legea, abenduaren 14koa, mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonala sustatu eta horientzako laguntza arautzen duena. 1-12 artikuluak, biak barne.

38. 39/2006 Legea, abenduaren 14koa, mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonala sustatu eta horientzako laguntza arautzen duena. 13-25 bis artikuluak, biak barne.

39. Bizkaiko Foru Aldundiaren 153/2016 Foru Dekretua, urriaren 11koa, mendekotasun-egoera balioztatu eta orientatzeko prozedura arautzen duena.

40. Bizkaiko Foru Aldundiaren 59/2019 Foru Dekretua, gizarte-inklusioaren arloan esku hartzeko prozedura espezializatua arautzen duena (1-16 artikuluak).

41. Bizkaiko Foru Aldundiaren 59/2019 Foru Dekretua, gizarte-inklusioaren arloan esku hartzeko prozedura espezializatua arautzen duena (17-31 artikuluak).

42. Bizkaiko Foru Aldundiaren 59/2019 Foru Dekretua, gizarte-inklusioaren arloan esku hartzeko prozedura espezializatua arautzen duena (32-45 artikuluak).

43. Bizkaiko Foru Aldundiaren 59/2019 Foru Dekretua, gizarte-inklusioaren arloan esku hartzeko prozedura espezializatua arautzen duena (46-58 artikuluak).

44. Bizkaiko Foru Aldundiaren 60/2011 Dekretua, martxoaren 22koa, Gizarte-inklusiorako laguntza berezia arautzen duena. Bizkaiko Foru Aldundiaren 79/2018 Foru Dekretua, ekainaren 19koa, zeinak aldatzen duen Bizkaiko Foru Aldundiaren 60/2011 Dekretua, martxoaren 22koa, Gizarte inklusiorako laguntza berezia arautzen duena.

45. Gizarte lana: kontzeptua, oinarriak, helburuak, eginkizunak eta printzipioak

46. Gizarte laneko teknikak: Gizarte Laneko elkarrizketa: kontzeptua, sailkapenak, elkarrizketa egiteko prozesuaren egitura. Bisita etxean.

47. Gizarte laneko dokumentazioa: Fitxa soziala, txosten soziala, historia soziala, genograma, elkarrizketen erregistroa. Definizioa eta funtzioa.

48. Diagnostiko soziala eta arreta pertsonalizatuko plana.

49. Gizarte zerbitzuetako diziplina askotako ekipoak eta erakundeen arteko koordinazioa.

50. Etika esku-hartze sozialean. Printzipioak eta balioak. Intimitatea, konfidentzialtasuna eta sekretu profesionala. Gatazka etikoak eta etika-batzordeak esku-hartze sozialean. Gizarte laneko deontologia-kodea (2012).

51. Arreta soziosanitarioa. Arreta soziosanitarioaren ildo estrategikoak Euskadirako - 2017-2020.

52. Buruko gaixotasunen alderdi psikosozialak.

53. Gizarte-bazterketa: kontzeptua, ezaugarriak eta faktoreak. Ekarpen profesionala gizarte lanetik.

54. Testuinguru kontzeptuala eta arauzkoa, diagnostikoa, printzipioak eta jarduketa eremuak gizarteratzeko (Gizarteratzeko IV. Euskal Plana 2017-2021, 2, 4 eta 5. kapitulua).

55. Eguneko arreta-zerbitzua. Santurtziko udalerriko mendekotasun egoeran edo arriskuan dauden adinekoentzako eguneko arreta-zerbitzua arautzen duen udal ordenantza. (2019ko ekainaren 21eko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratua, 118 zenbakia).

56. Etxez etxeko laguntza zerbitzua. Santurtziko udalerriko etxez etxeko zerbitzuaren udal araudia. (2006ko ekainaren 2ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratua, 105 zenbakia).

57. Gizarte jantoki zerbitzua. Santurtziko Udalerriko gizarte jantoki zerbitzua arautzen duen Ordenantza. (2018ko urriaren 29ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratua, 208 zenbakia).

58. Etxerik gabekoak: kontzeptua, kausak, eta etxerik gabeko pertsonei arreta emateko euskal estrategia baterako proposamena (Etxebizitza-bazterketan diren egoera larriak prebenitu eta murrizteko euskal estrategia 2018-2021, 2., 3. eta 6. kapitulua).

59. 27/2003 Legea, uztailaren 31koa, Etxeko indarkeriaren biktimak babesteko agindua arautzen duena

60. 1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, Genero-indarkeriaren aurkako babes integraleko neurriei buruzkoa: 18-28 eta 61-69 artikuluak.