Udaltzainen lan-poltsa
Gipuzkoa
Batxilergoa, Lanbide heziketako 2. mailako titulua edo horren baliokidea izatea.
Euskarako 2. hizkuntza eskakizunaren edo horren baliokidearen jabe izatea.
a) 18 urte beteta izatea eta 38 urte beteta ez izatea, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean. Nolanahi ere, muga hori Euskal Polizia Erkidegoko Poliziako kidegoetan emandako zerbitzuekin konpentsatu ahal izango da.
b) Gutxieneko altuera hau edukitzea: gizonek
c) Batxilergoa, Lanbide heziketako 2. mailako titulua edo horren baliokidea izatea.
d) Euskarako 2. hizkuntza eskakizunaren edo horren baliokidearen jabe izatea.
Prozesuan zehar ez da egingo hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko azterketarik.
e) B motako gidabaimena.
f) Euskal Herriko Poliziaren hautaketa eta prestakuntza-araudia onartzen duen Dekretua bigarren aldiz aldatzen duen otsailaren 17ko 36/2004 Dekretuan agertzen diren baztertzeko osasun-kasuren batean ez egotea.
g) Maltzurkeriazko delituagatik zigorrik jaso ez izana; Administrazio Publikoaren zerbitzutik baztertutakoa ez izatea; eta funtzio publikoan aritzeko gaitasungabetuta ez egotea.
Hala ere, birgaitze eskubidea onartuko zaie izangaiei, arau penal eta administratiboen arabera, baldin eta agiri ofizial bidez egiaztatzen badute hori.
h) Arau-hauste larria edo oso larria egiteagatik Euskal Herriko Polizia kidegoren batean sartzeko hautaketa-prozesutik baztertutakoa ez izatea (baldin eta baztertzea aitortu zen egunetik zigorraren iraungipen-epea adinako aldia igaro ez bada).
i) Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak emandako trebakuntza-ikastaroa gainditua izatea.
Eskabideak eredu ofizial normalizatuari egokituko zaizkio. Eredua Pasaiako HAZ bulegoetan eta web-orrian eskuratu ahal izango da. Toki hauetako batean aurkeztu behar dira behar bezala beteta:
a) Pasaiako HAZ bulegoetan:
Donibane: Donibane kalea 19.
Trintxerpe: Euskadi Etorbidea z/g (Alkateordetza).
Antxo: Hamarretxeta kalea 24.
b) Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluak aipatzen duen edozein tokitan, eta, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko edo beste edozein autonomia erkidegotako erregistroetan, Estatuko Administrazioaren erregistroetan, probintzietako diputazioen, kabildoen eta uharteko kontseiluen erregistroetan, eta, halaber, toki araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak 121. artikuluan aipatzen dituen udalerrietako udaletxeetan.
c) Posta-bulegoetan. Horrelakoetan, betiere aurkezpen epearen barruan, gutun-azal ireki batean aurkeztu behar zaio eskabidea postetxeko funtzionarioari, hark eguna eta zigilua jarri eta ziurtatu ahal izan dezan. Horrela bakarrik ulertuko da eskariak postetxearen bulegoan entregatu ziren egun berberean sartu zirela Pasaiako Udal Erregistro Nagusian. Eskabidea bera da zigilatu beharrekoa.