Egoitza elektronikoa

Udaltzaingoko Agentea

2022/06/21 - 2022/07/04
Inprimatu
Ondarroa
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Ondarroako Udala
Lehiaketa:
Udaltzaingoko Agentea
Lanpostua:
Agentea
Mota:
Lan-poltsak
Kontratu-mota:
Bitarteko funtzionarioa
Titulazioa:

Batxiler edo Teknikari titulua edo baliokidea izatea, edo goragoko mailako besteedozein.

Hizkuntza eskakizuna:

Euskarako 2. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea izatea.

Beste baldintza batzuk:

a) Aldez aurreko eskaera formalizatzea.

b) Espainiako estatuko nazionalitatea izatea.

c) Gutxienez 1,65 metroko altuera izatea gizonentzat eta 1,60 metrokoa emakumeentzat.

d) 18 urte izatea eta erretiratzeko gehieneko adina ez gainditzea.

e) Batxiler edo Teknikari titulua edo baliokidea izatea, edo goragoko mailako besteedozein.

f) Euskal Herriko Poliziaren hautaketa- eta prestakuntza-araudia onartzen duenDekretua bigarren aldiz aldatzen duen otsailaren 17ko 36/2004 Dekretuan agertzenden bazterkeriako osasun-taulan sartuta ez egotea.

g) Dolozko delituagatik kondenatua ez izatea, herri-administrazio baten zerbitzutikbereizita ez egotea, eta funtzio publikoak betetzeko desgaituta ez egotea, hargatikeragotzi gabe birgaitzearen onura aplikatzea, arau penal eta administratiboekinbat etorriz.

h) Hutsegite larria edo oso larria dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegorenbatean sartzeko hautaketa-prozeduratik kanpo ez egotea, non eta preskripzio-epearen baliokidea igaro ez den, kanporatze-adierazpenaren egunetikaurrera.

i) Indarrean dagoen araudiaren arabera, praktikaldiko funtzionarioaren izendapenakondorioak dituen egunean ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausarenbatean sartuta ez egotea.

j) Turismoentzako «B» motako gidabaimenaren jabe izatea deitutako plaza guztietarakoeskabideak aurkezteko epearen azken egunean. Arestian aipatutako baimenakindarrean egon beharko du une oro, eskatzen denetik aurrera, gidatzekoeskubidea eten, kendu edo kendu gabe, izan administratiboak edo judizialak, etaesleitutako puntu guztiak galdu gabe.

k) Euskarako 2. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea izatea. Agiri bidezko egiaztapenabaino ez da onartuko. Hautaketa-prozesuan zehar ez da euskararen ezagutzaegiaztatzeko probarik egingo.

l) Baldintza horiek kontuan hartu beharko dira eskabideak aurkezteko epea amaitzendenean.

 

 

 

 

 

  

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Eskaerak Ondarroako Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Kanttoipekalea 1, 48700-Ondarroa (Bizkaia)), edo Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako baldintzetan. Aurkezteko azken egunabaliogabea bada, eskabidea hurrengo egun baliodunean aurkeztu ahal izango da.Posta-bulegoetan aurkeztutako eskabideak aurkeztu beharko dira puntu honetan eskabideakaurkezteko ezarritako epea amaitu baino lehen. Eskabideak gutun-azal irekianegongo dira, Correosen data eta zigilua jartzeko. Horrela bakarrik ulertuko da posta aurkezpen-datan sartu dela.

 

        

Deialdia
Gaiak:

4. gaia gehitu da: Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen Printzipio Orokorrak (1/2022 Legea onartu ondoren indarrean daudenak). Beraz, I. eranskina honela geratuko da:

1. 1428/2003 Errege Dekretua, azaroaren 21ekoa, Zirkulazioko ErregelamenduOrokorra onartzen duena, martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuakonartutako Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzkoLegearen testu artikulatua aplikatu eta garatzeko.

a) I. titulua: I. kapitulua: arau orokorrak.

b) I. titulua: II. kapitulua: 16. artikulua. Zamalanak.

c) II. Titulua: ibilgailuen zirkulazioa.

d) III. Titulua: IV. Kapitulua: oinezkoak.

e) IV. Titulua: seinaleztapena.

2. Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen udal ordenantza

3. Erakundeen artean jarduteko eta koordinatzeko udal-protokoloa, genero-indarkeriareneta sexu-erasoen biktima diren emakumeei arreta hobea emateko: printzipioorokorrak.

4. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen Printzipio Orokorrak (1/2022 Legea onartu ondoren indarrean daudenak).

UDALERRIAREN EZAGUTZARI BURUZKO GAIAK

1. Kale-izendegia.

2. Auzoak.

3. Udalaren egituraketa.

4. Arloko buruak eta udaleko arduradunak.

5. Udal-baliabideak.

6. Geografia eta historia.

7. Baserriak eta mendi-bideak.

8. Ibaiak eta errekak.