Egoitza elektronikoa

Udaltzaina

2021/03/22 - 2021/04/21
Inprimatu
Ondarroa
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Ondarroako Udala
Lehiaketa:
Udaltzaina
Lanpostua:
Udaltzaina
Plaza-kopurua:
3
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
C1
Titulazioa:

Batxilergoko titulua edo baliokidea izatea, edo goragoko beste edozein.

Hizkuntza eskakizuna:

2. hizkuntza-eskakizuna edo hortik gorakoa izatea.

Beste baldintza batzuk:

a) Aldez aurreko eskaera egitea.

b) Espainiako nazionalitatea izatea.

c) Gutxienez 1,65 metroko altuera izatea gizonek, eta 1,60 metrokoa emakumeek.

d) 18 urte izatea eta 38 urte bete ez izana. Muga hori konpentsatu ahal izango da Euskal Herriko Poliziaren kidegoetan emandako zerbitzuekin.

e) Batxilergoko titulua edo baliokidea izatea, edo goragoko beste edozein.

f) Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Hautaketa eta Prestakuntza Erregelamendua onartzen duen Dekretua bigarrenez aldatzen duen otsailaren 17ko 36/2004 Dekretuan agertzen den baztertzeko osasun-taulan sartuta ez egotea.

g) Dolozko delituagatik kondenatua ez izatea, administrazio publiko baten zerbitzutik bananduta ez egotea, eta funtzio publikoak betetzeko desgaituta edo etenda ez egotea, hargatik eragotzi gabe birgaitzearen onura aplikatzea, arau penalen eta administratiboen arabera.

h) Eskatzailearen adierazpen bidez, armak eramateko konpromisoa hartzea, eta, hala badago- kio, armak erabiltzea.

i) Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoren batean sartzeko hautaketa-prozeduratik kanpo ez egotea falta astunagatik edo oso astunagatik, salbu eta preskripzio-epearen baliokidea den aldia igaro bada, baztertzeko adierazpenaren datatik aurrera.

j) Ezintasuneko edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean ez egotea, indarreko araudiaren arabera, praktiketako funtzionarioaren izendapenak ondorioak dituen egunean.

k) B motako baimena, turismoetarako, deialdiko plaza guztietarako eskabideak aurkezteko epearen azken egunean indarrean. Arestian adierazitako baimenak indarrean egon beharko dute uneoro, eskatzen direnetik, gidatzeko eskubidea eten, kendu edo kendu gabe, administrazio-izaerakoak edo judizialak izan, eta esleitutako puntu guztiak galdu gabe.

l) 2. hizkuntza-eskakizuna edo hortik gorakoa izatea, edo hautaketa-prozesu honetan horretarako deitzen diren egiaztapen probak gainditzea. Hautaketa-prozesu honetako hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko proben emaitzak argitaratzen diren egunean bete beharko da baldintza hori.

 

 

 

 

 

  

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Eskabideak Ondarroako udaletxeko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, Kanttoipe, 1, 48700-Ondarroa edo Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluak ezarritako eran. Aurkezteko azken eguna baliogabea izanez gero, dagokion hurrengo egun baliodunean aurkeztu ahal izango da eskabidea.

Postetxeetan aurkeztutako eskabideak, bertan entregatu beharko dira, eskabideak aurkezteko puntu honetan ezarritako epea amaitu baino lehen. Eskabideak gutun-azal irekian egongo dira, postako funtzionarioak data eta zigilua jar ditzan beraietan. Modu horretan baino ez da ulertuko posta aurkeztu diren egunean sartu direla.

        

Deialdia
Gaiak:

Gai komunak (legeak hala aginduta)

1. Eskubideak eta askatasunak Konstituzioan: oinarrizko eskubide eta betebeharrak (EKren 10.2 artikulua)

2. 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: herritarrek administrazioarekiko harremanetan dituzten eskubide orokorrak. Administrazio-erregistroak.

3. Administrazio-zuzenbidearen iturriak: Legea: kontzeptua eta motak. Erregelamendua: erregelamenduak egiteko ahalaren titulartasuna eta mugak. Arauen arteko hierarkia. Legezkotasun-printzipioa administrazio publikoan.

4. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea: administrazio-egintza: alderdi orokorrak. Eraginkortasuna. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Administrazio-isiltasuna. Interesdunak. Administrazio-prozeduraren faseak. Egintzak berrikustea.

5. Euskal Herriko Estatutuaren Atariko Titulua.

6. Udalerria: lurraldea eta biztanleria. Antolaketa. Eskumenak. Araubide bereziak.

7. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa. Administrazio publikoetako organoak: administrazio-organoak eta eskumena. Administrazio publikoetako kide anitzeko organoak: funtzionamendua. Parte ez hartzea (abstentzioa) eta errefusatzea.

8. Toki-erakundeen oinarriak: ondasunen kontzeptua, toki-erakundeen ondarea. Sailkapena. Araubide juridikoa. Toki-ogasunak: diru-sarreren sailkapena.

Gai espezifikoak

 1. Giza Eskubideak: Giza Eskubideen alderdi orokorrak. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala. Giza Eskubideak Babesteko Europako Sistema.

2. 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: arauaren objektua eta xedea. Printzipio orokorrak. Administrazioaren araudian eta jardueran berdintasuna sustatzeko neurriak.

3. Euskal Herriko Poliziaren Legea: polizia-jarduera kontrolatzeko mekanismoak.

4. Polizia-bitartekaritza I: 7/85 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena: eskumenak (25. artikulua). Euskal Herriko Poliziari buruzko Legea. (25.1.i) artikulua).

5. Bitartekaritza poliziala II: bitartekaritza motak. Bitartekaritza-ereduak. Bitartekaritzaren faseak.

6. 2012/29/EB Direktiba, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2012ko urriaren 25ekoa, delituen biktimen eskubideei, laguntzari eta babesari buruzko gutxieneko arauak ezartzen dituena eta Kontseiluaren 2001/220/JAI esparru-erabakia ordezten duena: 12. artikulua: bermeetarako eskubidea, justizia erreparatzaileko zerbitzuen testuinguruan.

7. 4/2015 Legea, apirilaren 27koa, Delituaren Biktimaren Estatutuarena: (15. artikulua) Justizia leheneratzaileko zerbitzuak.

8. Euskadiko justizia leheneratzailearen zerbitzurako erakunde arteko koordinazio-protokoloa.

9. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa. Xedapen orokorrak. Zehatzeko ahalaren printzipioak. Herri-administrazioen ondare-erantzukizuna.

10. Zigor Kodearen Atariko Titulua. Zigor-bermeak eta zigor-legearen aplikazioa.

11. Delituak (ZKren 10.etik 18.era bitarteko artikuluak).

12. Erantzukizun kriminaletik salbuesten duten arrazoiak (ZKren 19. eta 20. artikulua).

13. Erantzukizun kriminala arintzen duten inguruabarrak (ZKren 21. artikulua).

14. Erantzukizun kriminala larriagotzen duten inguruabarrak (ZKren 22. artikulua).

15. Delituen erantzukizun kriminala duten pertsonak (ZKren 27. artikulutik 30.era).

16. Giza hilketa eta horren formak. Lesioak. Askatasunaren aurkako delituak. Torturak eta osotasun moralaren aurkako beste delitu batzuk. Sexu-askatasunaren aurkako delituak. Sorospen-eginbeharra ez betetzea.

17. Ondarearen eta ordena sozioekonomikoaren aurkako delituak.

18. Bide-segurtasunaren aurkako delituak.

19. Zirkulazioko Erregelamendu Orokorra: aplikazio-eremua (atariko titulua): I. 970/2020 Errege Dekretua, azaroaren 10ekoa, Zirkulazioko Erregelamendu Orokorra (azaroaren 21eko 1428/2003 Errege Dekretuaren bidez onartua) eta Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra (abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuaren bidez onartua) aldatzen dituena, trafikoko hiri-neurriei dagokienez.

20. Bide Segurtasunari buruzko Legea: I. eranskina, oinarrizko kontzeptuak, artikuluak: 1etik 9ra, 12tik 24ra eta 54tik 73ra.

21. Bide Segurtasunari buruzko Legea: arau-hausteak (V. titulua, I. kapitulua).

22. Bide Segurtasunari buruzko Legea: zehapenak (V. titulua, II. kapitulua).

23. Bide Segurtasunari buruzko Legea: erantzukizuna (V. titulua, III. kapitulua).

24. Bide Segurtasunari buruzko Legea: zehapen-prozedura (V. titulua, IV. kapitulua).

25. Bide Segurtasunari buruzko Legea: zirkulazioko jokabide-arauak (II. titulua, I.kapitulua).

26. Bide Segurtasunari buruzko Legea: puntuak galtzea dakarten arau-hausteak. (II. eranskina).

27. Bide Segurtasunari buruzko Legea: gidatzeko baimenak (IV. titulua, II. kapitulua): I. 971/2020 Errege Dekretua, azaroaren 10ekoa, maiatzaren 8ko 818/2009 Errege Dekretuaren bidez onartutako Gidarien Erregelamendu Orokorra aldatzen duena.

28. Zirkulazio-istripuak: kontzeptua eta istripu-motak. Udaltzaingoaren jarduerak: ikerketa, txostena, atestatuak eta eginbideen praktikak. Alkoholaren, estupefazienteen eta antzeko beste substantzia batzuen eraginpean gidatzea: Poliziaren jarduketa horien kontrolean

29. Eraikinen ebakuazioa: autobabes-planen hastapenak. Gertakariari erantzutea. Gutxieneko jokabide-jarraibideak. Okupazio handiko eraikinak. Larrialdi-plana.

30. Lehen sorospenak: lesioen lehen eta bigarren mailako balorazioa. Bihotz-biriketako bizkortzea. Aire-bideen buxadura. Odoljarioak. Erredurei arreta orokorra ematea.

31. 170/1994 Dekretua, maiatzaren 3koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoen Diziplina Araubidearen Erregelamendua onartzen duena: diziplina-prozedurak: 24. artikulutik 62.era.

32. Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen udal ordenantza.

HERRIAREN EZAGUTZAREN GAI ZERRENDA

1. Kale izendegia.

2. Auzoak

3. Udalaren egituraketa

4. UdalekoArlo buruak eta erantzukizunak.

5. Udalaren baliabideak

6. Geografia eta historia.

7. Baserriak eta mendiko bideak

8. Ibaiak eta errekak