Egoitza elektronikoa

Arkitektoa

2022/07/26 - 2022/08/23
Inprimatu

Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Oiartzungo Udala
Lehiaketa:
Arkitektoa
Lanpostua:
Arkitektoa
Mota:
Lan-poltsak
Kontratu-mota:
Bitarteko funtzionarioa
Taldea:
A1
Eginkizunak eta atazak:

Udal arkitektoaren menpe egonik bai ierarkian bai eginkizunetan, lanpostuaren berezko eginkizunak izango dira eta, beraz, teknikariaren ardurapekoak, ondokoak:

*  Udal-ekimeneko garapen-plangintza eta Kudeaketa-dokumentuak egiteko proposamenak egitea.

*  Elaborazioan parte hartzea:

Garapen Plangintzako eta udal- ekimeneko Kudeaketa-dokumentuetako beste teknikari batzuekin batera, edo horiek zuzentzea eta teknikoki koordinatzea kanpora kontratatuz gero.

Obra-proiektuak, eta agintzen zaizkion obrak teknikoki zuzentzea. Kanpoan kontratatzen diren jarduerak teknikoki gainbegiratzea eta koordinazio-lanak egitea.

*  Teknikoki informatzea:

Lehen okupazioko etxebizitzak.

Kudeaketa-dokumentuak eta obra handien proiektuak.

Udalean aurkezten diren obra handiko eskaerak. 

Obra txikiak eta jarduera-lizentzia behar duten obrak.          

*  Hirigintzako balorazioak egiten laguntzea.

*  Informatu:

Udalerrian Hirigintza-diziplina betetzea.

Udalerriko eraikin, obra eta instalazioetako segurtasuna.   

*  Udal-plangintzaren aurreikuspenak behar bezala gauzatzeko beharrezkotzat jotzen dituzten ekarpenak egitea.     

*  Udalari entregatu edo laga beharreko eraikinak eta obrak ikuskatzea. Lehen erabilerako lizentziaren xede diren oin berriko eraikin pribatuak ikuskatzea.          

*  Alkateari edo korporazioko kideei laguntzea agintariak eta erakundeak bisitatzen edo bilera teknikoak egiten, beren eginkizunei dagozkien gaiei buruzko aholkuak emateko.

*  Herritarrek, partikularrek, zerbitzuek eta udalbatzek egindako kontsultei buruzko informazioa ematea eta erantzutea.

*  Lanpostuaren kategoriaren arabera agintzen zaion beste edozein eginkizun.

Titulazioa:

Arkitekturako gradua edo arkitektura lanbide arautuan aritzeko gaitzen duen titulua izatea. Atzerriko titulazioei dagokienez, horiek homologatu izana egiaztatzen duen agiriaren jabe izan beharko du hautagaiak.

Hizkuntza eskakizuna:

Euskarako 3. edo 4. hizkuntza eskakizuna egiaztatzen duen agiriaren jabe izatea

Beste baldintza batzuk:

a)    Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasunak egin eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea.              

Parte har dezakete, halaber, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, duten nazionalitatea dutela, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, eta baita nazionalitate hura dutenen ondorengoek eta haren ezkontide zuzenbidez banatu gabearen ondorengoek ere, 21 urte baino gutxiago badituzte, edota gehiago izanik ere haien kontura bizi badira.              

b)    16 urte beteak edukitzea eta derrigorrez erretiratzeko adina ez gainditzea.

c)    Arkitekturako gradua edo arkitektura lanbide arautuan aritzeko gaitzen duen titulua izatea. Atzerriko titulazioei dagokienez, horiek homologatu izana egiaztatzen duen agiriaren jabe izan beharko du hautagaiak.       

d)    Euskarako 3. edo 4. hizkuntza eskakizuna egiaztatzen duen agiriaren jabe izatea.

e)    Dagozkion eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala izatea. Baldintza hori dagokion unean egiaztatu beharko da, azterketa medikuaren bitartez.

f)    Diziplinazko espedientearen bidez edozein administrazio publikoetako edo organo konstituzionaletako edo autonomia erkidegoetako organo estatutarioetako zerbitzutik baztertuta ez egotea; eta ebazpen judizial bidez ezgaitasun erabatekoa edo berezia ez izatea enplegu edo kargu publikoetarako, baztertua edo ezgaitua izan den funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko.

Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, ezgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, eta ez izatea diziplina-zehapenik edo baliokiderik, dagokion estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.

g)    Indarrean dagoen araudiaren arabera legezko ezgaitasun edo bateraezintasun kasuren baten ez egotea, betiere legeak ematen duen aukeratzeko eskubidea alde batera utzita.

Onartzea
Elektronikoa:
  • Elektronikoki, Oiartzungo Udalaren erregistro elektronikoaren bidez (www.oiartzun.eus).
Aurrez aurrekoa:
  • Oiartzungo Udalaren Erregistro Orokorrean (Done Eztebe plaza, 1, 20180 Oiartzun).
  • Posta-bulegoetan. Posta-bulegoetan ORVE sistemaren bidez. Argibide gehiago: https://www.correos.es/es/es/particulares/para-el-ciudadano/tramites-con-la-administracion-publica/servicios-orve.
  • Era berean, eskabideak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako administrazio publikoen erregistroetan aurkeztu ahal izango dira, bai eta telematikoki ere Oiartzungo Udalaren erregistro elektronikoan (www.oiartzun.eus).    


Deialdia
Gaiak:

   1.   4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeneen eta Gizonen Berdintasunerakoa. 2, 3, 46 eta 49. artikuluak.

  2.   3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako. 31. artikulua.

  3.   4/1990 Legea, maiatzaren 31koa, Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzkoa.

  4.   128/2019 Dekretua, uztailaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak behin betiko onartzen dituena: lurralde-eredua eta bizitegi-kuantifikazioa.

  5.   2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa.

  6.   123/2012 Dekretua, uztailaren 3koa, Hirigintzako estandarrei buruzkoa.

  7.   105/2008 Dekretua, ekainaren 3koa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea garatzen duten premiazko neurriei buruzkoa.

  8.   46/2020 Dekretua, martxoaren 24koa, lurralde-antolamenduko planak eta Hirigintza-antolamenduko tresnak onartzeko prozedurak arautzen dituena.       

  9.   3/2015 Legea, ekainaren 18koa, Etxebizitzarena.

10.   10/2019 Legea, ekainaren 27koa, Saltoki Handien Lurralde Antolamenduari buruzkoa.

11.   7/2015 Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen Legearen testu bategina onartzen duena.

12.   1492/2011 Errege Dekretua, urriaren 24koa, Lurzoruaren Legearen Balorazioen Erregelamendua onartzen duena.

13.   39/2008 Dekretua, martxoaren 4koa, babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa:        
II. kapitulua, 1. atala. «Babes ofizialeko etxebizitzen ezaugarri teknikoak eta prezioaren murrizketa».           
V. kapitulua: «Lurzoruaren arloko jarduketak».

14.   82/1998 Foru Dekretua, azaroaren 24koa, lurzoru urbanizaezinean baimenen eta lizentzien arloan jarduketak koordinatzeari buruzkoa.

15.   38/2015 Legea, irailaren 29koa, Trenbide Sektorearena: III. kapitulua «jabetzaren mugak».

16.   11/2022 Legea, ekainaren 28koa, Telekomunikazioei buruzkoa.

17.   Zortasun aeronautikoak. Hirigintza-plangintzaren gaineko eraginak.

18.   1/2006 Foru Dekretu Arauemailea, ekainaren 6koa, Gi- puzkoako Errepide eta Bideen Foru Arauaren Testu Bategi- na onartzen duena:      
Atariko titulua: «Xedapen orokorrak.         
I. titulua: «Errepideen eta bideen plangintzari buruzko arauak».            
III. titulua: «Errepideen eta bideen erabilerari buruzko arauak».            
IV. titulua: «Errepideekin eta bideekin muga egiten duten eremuen erabilerari buruzko arauak».    
V. titulua «esku hartzeko eta kontrolatzeko arauak. Hirigintza-tresnekiko koordinazioa».

19.   10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena.

20.   21/2013 Legea, abenduaren 9koa, ingurumen-ebaluazioari buruzkoa.

21.   38/1999 Legea, azaroaren 5ekoa, Eraikuntzaren Antolamenduari buruzkoa.

22.   314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, Eraikuntzaren Kode Teknikoa onartzen duena.

23.   Eraikingintzaren Kode Teknikoa. Oinarrizko dokumentua DB SI Suteetarako segurtasuna.

24.   Eraikingintzaren Kode Teknikoa. DB HR Zarataren aurkako babesa oinarrizko dokumentua.

25.   Eraikingintzaren Kode Teknikoa. DB HR Zarataren aurkako babesa oinarrizko dokumentua.

26.   Eraikinak birgaitzea. Eraikinaren eta haren elementuen azterketa. Patologiak. Diagnostikoa. Esku hartzeko teknikak. Behin-behineko edo behin betiko apelazioak. Eraikinen Ikuskapen Teknikoa.

27.   112/2012 Dekretua, ekainaren 26koa, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta Kudeaketa arautzen duena.

28.   1627/1997 Errege Dekretua, urriaren 24koa, eraikuntza- obretako gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak ezartzen dituena.

29.   Agindua, 2009ko otsailaren 12koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, babes ofizialeko etxebizitzen diseinuari buruzko ordenantzak onartzen dituena.

30.   20/1997 Legea, abenduaren 4koa, Jaurlaritzaren Lehendakaritzarena, Irisgarritasuna sustatzekoa.

31.   68/2000 Dekretua, apirilaren 11koa, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena.

32.   505/2007 Errege Dekretua, apirilaren 20koa, espazio publiko urbanizatuetara eta eraikuntzetara sartzeko eta horiek erabiltzeko desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasuneko eta diskriminaziorik ezeko oinarrizko baldintzak onartzen dituena.

33.   VIV/561/2010 Agindua, otsailaren 1ekoa, espazio publiko urbanizatuetara sartzeko eta horiek erabiltzeko irisgarritasunaren eta diskriminaziorik ezaren oinarrizko baldintzen dokumentu teknikoa garatzen duena.

34.   1627/1997 Errege Dekretua, urriaren 24koa, eraikuntza- obretako gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak ezartzen dituena.

35.   209/2014 Dekretua, urriaren 28koa, eraikuntzaren kalitate-kontrola arautzen duena. I. kapitulua. Xedapen orokorrak.

36.   179/2019 Dekretua, azaroaren 19koa, Euskadiko toki-era- kundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzkoa: VI. Kapitulua «planen eta proiektuen hizkuntza-inpaktuaren ebaluazioa».

37.   Oiartzungo Hiri Antolamenduko Plan Orokorra.

38.   Genero-ikuspegia Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetan.

39.   Oiartzungo kale-izendegia.