Egoitza elektronikoa

Zerbitzu anitzetako langilea

2022/06/15 - 2022/06/28
Inprimatu

Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Larrabetzuko Udala
Lehiaketa:
Zerbitzu anitzetako langilea
Lanpostua:
Zerbitzu anitzetako langilea
Mota:
Lan-poltsak
Kontratu-mota:
Aldi baterako lan-kontratua
Titulazioa:

Eskola-ziurtagiria edo baliokidea edukitzea edo eskaerak aurkezteko epea amaitzen denean hura eskuratzeko moduan egotea.

 

Hizkuntza eskakizuna:

HAEEren 2. hizkuntza-eskakizuna, edo ondorio berdinak aitortzen zaizkion ziurtagiria.

 

Beste baldintza batzuk:

1. Europar Batasuneko kide diren estatuetako baten naziotasuna edukitzea edo, Europar Batasunak sinatutako eta Espainiar estatuak berretsitako nazioarteko itunak aplikatzearen ondorioz, beharginen zirkulazio librea aplikatu behar jakon estatu bateko nazionala izatea. Europar Batasuneko kide diren estatuetako nazionalen ezkontideek be parte hartu ahal izango dute, zuzenbidez bananduta ez badaude, eta euren ondorengoek eta euren ezkontideen ondorengoek be bai, baldin eta, modu berean, zuzenbidez bananduta ez badaude, ondorengo horiek 21 urtetik beherakoak izanik edo adin hori baino zaharragoak baina mendetasuna edukita.

2. Hamasei urte beteta edukitzea eta erretiratzeko adinera ez heltzea.

3. Postuko eginkizunak betetzea galarazten duen gaixotasunik edo akats fisikorik ez edukitzea, Desgaitutako pertsonak gizarteratzearen gaineko jorrailaren 7ko 13/1982 Legea aplikatu beharra gorabehera.

4. Diziplina-espediente baten bitartez estatuko, autonomia-erkidegoko, tokiko edo instituzioetako zerbitzutik kanporatuta ez egotea, eta funtzio publikoak betetzeko desgaituta ez egotea.

5. Ezintasun edo ezgaitasuneko legezko kausa batean ez egotea, administrazio publikoen zerbitzutan dauden pertsonen bateraezintasun kontuetan indarrean dagoen araudian aurreikusiak.

6. Eskola-ziurtagiria edo baliokidea edukitzea edo eskaerak aurkezteko epea amaitzen denean hura eskuratzeko moduan egotea.

7. Euskara: HAEEren 2. hizkuntza-eskakizuna, edo ondorio berdinak aitortzen zaizkion ziurtagiria. Oinarriotan ezarritako betekizunak eskaerak aurkezteko epea amaitzen dan egunean bete beharko dira, eta lanpostuaz jabetzeko egunean be bai.

8. B1 gida-baimena edukitzea.

 

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, edo Administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazten diren lekuetan, horiek gaituta egotekotan, edota bestela azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluak gaitutako lekuetan.