Egoitza elektronikoa

Administraria

Finantzen Euskal Institutua
2022/07/27 - 2022/08/10
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Finantzen Euskal Institutua
Lehiaketa:
Administraria
Lanpostua:
Administraria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Kontratu mugagabea
Kontratu-mota:
Kontratu mugagabea
Eginkizunak eta atazak:

Administrazio eta Finantza Arloko arduradunaren mende, eginkizun nagusi hauek izango ditu: finantza sarrerak likidatzea; kobrantza tresnak jaulkitzea; ordainketa eta kobrantza izapidetzea; hartzekodunen eta zordunen interesak eta komisioak likidatzea; hartzekodunei eta zordunei buruzko informazioa eguneratuta edukitzea; maileguen eta kredituen datu baseak eguneratuta edukitzea eta borondatezko aldian kobra daitezen kudeatzea; egindako eragiketen kontabilitatea egitea eta dokumentu euskarriak artxibatzea; beharrezko kontabilitate informazioa prestatzea. Zuzendaritzaren agenda eramatea, eta deiei eta bisitei erantzutea

Titulazioa:

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako, Ekonomia Zientzietako edo antzekoetako gradua

Beste baldintza batzuk:

Antzeko lanpostu batean lan esperientzia izatea, gutxienez 3 urtekoa.

Ezagutzak:

  •    Kontabilitate ezagutzak; aintzat hartuko da aldez aurretik kontabilitateko aplikazioak erabili izana.
  •   Office paketearen erabiltzaile aurreratua izatea.
  • Euskara jakitea baloratuko da.