Egoitza elektronikoa

Udaltzaingoko ofizialorde

2022/05/05 - 2022/06/01
Inprimatu
Hernani
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Hernaniko Udala
Lehiaketa:
Udaltzaingoko ofizialorde
Lanpostua:
Udaltzaingoko ofizialorde
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
C1
Eginkizunak eta atazak:

Buruzagitzarekin kolaboratzea, administrazio langileek nahiz zerbitzu operatiboek egin beharreko jarduerak koordinatu eta gainbegiratzen.

Lanpostuaren oinarrizko funtzioak:

1.    Udaltzainburuaren egitekoak beteko ditu, hura ez dagoenean.

2.    Buruzagitzarekin kolaboratuko du jarduerak eta zerbitzuak programatzen.

3.    Buruzagitzari aholkuak emango dizkio lege eta judizio izaerako kontuetan.

4.    Ahalegina egingo du talde operatiboen arteko koordinaziorik handiena lortzeko.

5.    Udaltzainburuaren jarraibideak eta/edo aginduak emango ditu, eta horiek bete daitezen zainduko du, ezarritako prozeduren arabera.

6.    Eraginkortasuna eta errendimendua handitu ditzaketen lan metodoak proposatuko ditu.

7.    Prozedura operatibo edo zerbitzu berriak proposatuko ditu, bere iritzi profesionalaren arabera eta esleitutako helburuen arabera.

8.    Atestatu judizialen instrukzioa eta ezarritako legezko prozedurak betetzen dituztela gainbegiratuko du, eta horretarako, dagozkion ikerketak egingo ditu (delinkuentzia arrunta, genero indarkeria, trafiko istripuak, eta abar).

9.    Buruzagitzarekin kolaboratuko du udaltzaingoko honako prozedura administratibo hauek izapidetzen: bertan behera utzitako ibilgailuak, arau-hausteengatik edo zerbitzuko beharrengatik bide publikotik jasotako ibilgailu eta karabanak, lizentziarik gabeko obrak, bide publikoaren okupazioa… Eta prozedura horiek behar bezala eta erabat bukatzeko beharrezko diren izapideak egin, instrukzio lanak barne, departamentuko arduradunaren agindupean eta hark emandako ildo nagusiak jarraituz.  

10.    Buruzagitzarekin kolaboratuko du bere arloko gaiekin lotutako arau-hausteen zigor-espedienteak izapidetzen, instrukzio lanak barne, Idazkaritzak emandako lege-aholkularitzarekin.         

11.    Buruzagitzari lagundu kontratazioen proposamenak egiten, beharrezkoa denean baldintza teknikoen agiriak idazten eta bere funtzioekin lotutako kontratazio espedienteen esleipen proposamenak egiten; eta kontratazio-mahaian parte hartu, hala eskatzen zaionean edo gaia dela-eta beharrezkoa denean.               

12.    Udaltzaingoak barne eremuan eta kanpo eremuan beste sail edo erakunde batzuekin administrazio kudeaketa egokia egiten duela ziurtatuko du.

13.    Udaltzaingoaren eskuera jarritako informatika tresnak eta informatika aplikazioak egoki erabiltzen dituztela ziurtatuko du.

14.    Langileen ikastaroak eta prestakuntza praktiko iraunkorra egiten eta ezartzen parte hartuko du.

15.    Ibilgailuen, ekipoen, materialaren eta uniformeen egoera inbentariatu eta gainbegiratuko du, buruzagitzak ezarritako prozedurekin bat.

16.    Zerbitzuaren langileen egutegia eta ordutegia betetzen dutela (sarrera-irteerak, baimenak, libre hartzea, oporrak, ordu saldoak, eta abar) kontrolatuko du, lehen instantzian.

17.    Zerbitzu operatiborako planak, prozedurak eta protokoloak egingo ditu.

18.    Eguneraturik izango ditu bai polizian aplikatzekoak diren legeak eta erregelamenduak bai administrazio poliziaren funtzioarekin lotuta dauden udal ordenantzak, eta berritasunen berri emango die udaltzainei eta lehen udaltzainei.   

19.    Buruzagitzarekin eta udaltzain agente lehenekin kooperatuko du Hernaniko eta bere auzoetako errealitatearen eta arazoen diagnostikoa egiten; auzo horietako erreferentziazko elkarte eta gainerako entitateekin lehen hartu-emanak egin, eta arlo horretako lehen mailako udaltzainak koordinatu; eta hori guztia auzo horiek hobeto ezagutzearren eta bertan dauden elkarte eta entitateekin harreman zuzena edukitzearren.

20.    Buruzagitzak agintzen dizkion larrialdiko egoeren koordinazioa, kudeaketa, ebaluazioa eta segimendua egin, eta kooperazioko jarduerak egin Babes Zibileko Teknikari, segurtasun, salbamendu eta sorospeneko beste zerbitzuekin, Ertzaintzarekin, suhiltzaileekin, Babes Zibileko Boluntarioekin, etab.      

21.    Buruzagitzari lagundu Udalaren web-orrian eta beste euskarri batzuetan (sare sozialak, etab.) bere jardute-esparruari buruz sartu beharreko informazioa kontrolatzen eta lantzen, eta etengabe eguneratzen lagundu, Hernaniko Udaleko komunikazio eta informatika zerbitzuekin batera.

22.    Buruzagitzak agintzen dizkion trafikoari eta mugikortasunari buruzko azterlanez arduratzea eta azterlan horiek koordinatzea: Mugikortasun Iraunkorrari buruzko Plana, Kaxko eta Erdiguneko araututako aparkaleku zerbitzua, Irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetzeko planak, 30eko eremuak, oinezko eremuak eta abar.

23.    Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko asmoz mugikortasun arloan Hernaniko Udalean dauden edota sor daitezkeen guneetan parte hartzea horiek osatzen dituzten gainerako arlo edo erakundeekin koordinatuta.

24.    Trafikoaren eta mugikortasunaren arloan jasotzen diren gorabeherak jasotzea, bideratzea eta horiei erantzutea.

25.    Herritarrek, enpresek edo erakundeek espazio publikoa okupatzeko eginiko eskaerak koordinatzea.

26.    Trafikoari, bide publikoen okupazioari, azokei, jaialdiei, obrei eta abarri buruzko azalpen-txostenak egitea beste sail batzuentzat.

27.    Udalerrian antolatzen diren jarduera, kirol-proba, jai eta abarretarako beharrezko lanak antolatzea eta koordinatzea.             

28.    Bide Heziketa programa planifikatu, horren segimendua egin eta beharrezkoa balitz bide-segurtasuneko tailerrak eskaintzeko lanetan parte hartzea.

29.    Zehaztutako helburuak lortzeko beharreko diren eta horrela eskatzen zaizkion beste edonolako lanak burutu, bere lanpostuaren sailkapenarekin bat datozenak.

Titulazioa:

Batxiler titulua, Titulua teknikoa edo baliokidea. Atzerriko tituluen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen kredentziala izan behar da.

Hizkuntza eskakizuna:

 Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko prestakuntza araudia C1 maila edo baliokidea (3. hizkuntz-eskakizuna, EGA…), bederatzi oinarrian jasotakoarekin bat.

 

Beste baldintza batzuk:

    

a)    Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasunak egin eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea.          

Parte har dezakete, halaber, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, duten nazionalitatea dutela, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, eta baita nazionalitate hura dutenen ondorengoek eta haren ezkontide zuzenbidez banatu gabearen ondorengoek ere, 21 urte baino gutxiago badituzte, edota gehiago izanik ere haien kontura bizi badira.

b)    18 urte beteak edukitzea eta derrigorrez erretiratzeko adina ez gainditzea.

c)    Batxiler titulua, Titulua teknikoa edo baliokidea. Atzerriko tituluen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen kredentziala izan behar da.

d)    Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko prestakuntza araudia C1 maila edo baliokidea (3. hizkuntz-eskakizuna, EGA…), bederatzi oinarrian jasotakoarekin bat.

e)    Baldintza zehatzak: B gidabaimenak edukitzea.

f)    Eskatzailearen deklarazioaren bidez, konpromisoa hartzea armak eramateko eta, hala badagokio, erabiltzeko.

g)    Gutxieneko 1,65 metroko altuera eduki behar dute gizonek eta 1,60 metrokoa emakumeek. Frogen hasiera baino lehen egiaztatuko da.

h)    315/1994 Dekretuaren eranskinean ezarritako bazterketa medikoen taulan ez egotea, Euskal Herriko Poliziaren hautespen- eta prestakuntza- araudia bigarren aldiz aldatu zuen otsailaren 17ko 36/2004 Dekretuari erantsita doan «medikuntzako bazterketen taulan» aipatzen diren arazoetako bat bera ere.   

Gaitasuna hautaketa prozesua gainditu ondoren, indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera medikuaren egiaztagiri edo azterketarekin egiaztatuko da. Kargu hartze baldintza honen betetzearen menpe egongo da.

i)    Doluzko delituagatik kondenatua ez izatea, administrazio publiko baten zerbitzutik bereizita ez egotea, eta funtzio publikoak betetzeko desgaituta edo etenda ez egotea. Dena dela, birgaitzeko onura aplikagarria izango da, administrazio eta zigorren alorreko arauekin bat etorriz, hautagaiak onura hori agiri ofizial bidez egiaztatuz gero.   

j)    53/1984 Legean (abenduaren 26koa, Herri-administrazioen zerbitzuko langileen bateraezintasunen araubidean buruzkoa) aurreikusitakoaren arabera, desgaitasun edo legezko bateraezintasunik ez edukitzea, jada kargu publiko bat dutenei edo aipatutako legezko arauak erreferentzia egiten dion aukera eskubidea jarduteko bateraezina ez den jarduera pribatua eragotzi gabe.

k)    Arau-hauste larri edo oso larri batengatik Euskadiko Polizia erakunde batean sartzeko hautaketa prozesu batean baztertua ez izana, baztertze adierazpenaren datatik aurretiko izen- emate epearen baliokidea den denbora pasa bada salbu.       

l)    Falta larria edo oso larria egiteagatik zehapenik jaso ez izana, salbu eta ezarritako zehapena baliogabetzea lortu bada.       

       

Onartzea
Elektronikoa:

Hernaniko Udalaren erregistro elektronikoan (www.hernani.eus).

Aurrez aurrekoa:

Hernaniko Udalaren hhz-Herritarren harrera Zerbitzuan erregistratuko dira.

Era berean, eskabideak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko, 39/2015 Legeak 16.4. artikuluak aipatzen duen edozein tokitan aurkeztu ahal izango dira. Horiek aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita.  

       

Deialdia
Gaiak:

GAI OROKORRAK

1.      1978eko abenduaren 27ko Espainiako Konstituzioa.     
— Atariko titulua.          
— I Titulua. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak.   
— III Titulua. Gorte Orokorrak.    

2.      Datu pertsonalak babesteko printzipio orokorrak, Datu Pertsonalak Babesteko Europako Erregelamenduan eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoan.

3.      7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena.               
— II. tituluko II. kapitulua. Antolakuntza.

4.      39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio prozedura erkidearena. 
— I Titulua. Prozedurako interesdunak.        
— II Titulua. Herri-administrazioen jarduera.
— III Titulua. Egintza administratiboak.

5.      Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko Legearen testu bategina (urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako ED).       
— II Titulua. Administrazio publikoetako langileak.     
      
— III Titulua. Eskubideak eta betebeharrak. I, II, III eta VI Kapitulua.         


BERARIAZKO GAI-ZERRENDA

 1.    1/2020 Legegintzako Dekretua, uztailaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bategina onartzen duen.         
— Atariko Titulua.        
— I. tituluko I. kapitulua. Organoak eta eskumena. III Kapitulua. Kontrol eta gardentasun mekanismoak. IV Kapitulua. Kode deontologikoa.           
— II. tituluko I. kapitulua. Xedapen komunak eta III. Kapitulua. Tokiko kidegoak eta zerbitzuak.               
— III Titulua. Hautaketa eta sarrera.              
— IV Titulua. Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-funtzionarioen estatutu-araubidea.

 2.    15/2012 Legea, ekainaren 28koa, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzekoa.      
— III Titulua. Euskal Herriko poliziaren zerbitzuen koordinazioa eta jarduera osagarrien integrazioa.         
      
— IV Titulua. Larrialdiei aurre egitekoeta babes zibilerako euskal sistema.

 3.    10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari buruzkoa.
— I Liburua, I Titulua. Arau-hauste penala.  
— I Liburua, II Titulua. Delitu eta faltei dagokienez erantzukizun kriminala duten pertsonak.

 4.    5/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 12koa, adingabeen erantzukizun penala arautzen duen.        
— I Titulua. Legearen aplikazio-eremua.       
— II Titulua. Neurriak.  
— III Titulua. Prozeduraren instrukzioa.       
— VIII Titulua. Erantzukizun zibila.

 5.    Prozedura Kriminalaren Legea onartzen duen Errege Dekretua, 1882ko irailaren 14koa.              
— I Liburua, IV Titulua. Nori dagokion delitu eta falten ondoriozko akzioen egikaritzea.            
— II Liburua. Sumarioa.               
— VI liburua. Delitu arinen epaiketarako prozedura.    

 6.    4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa eta Emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzena.        
— Atariko titulua. Xedea, aplikazio eremua eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan euskal herri aginteen jarduna gidatu eta bideratu behar duten printzipio orokorrak.
— II. tituluko IV. kapitulua. Arautegian eta administrazio jardueran berdintasuna sustatzeko neurriak.       
— III. tituluko VII. kapitulua. Emakumeen aurkako indarkeria matxista.

 7.    1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, Genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoa.
— Zioen azalpena.         
— IV Titulua. Lege-tutoretza.        
— V Titulua. Tutoretza judiziala.

 8.    Etxeko indarkeriaren eta genero-indarkeriaren biktimak babesteko segurtasuneko indarren eta kidegoen jarduketarako eta organo judizialekiko koordinaziorako protokoloa.

 9.    4/2015 Legea, biktimaren estatutuarena. oinarrizko eskubideak eta biktimak babestea.

10.    31/1995 Legea, azaroaren 8koa, lan arriskuen prebentzioari buruzkoa.
— I Kapitulua. Xedea, aplikazio esparrua eta definizioak.             
— III Kapitulua. Eskubideak eta betebeharrak.

11.    Urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide segurtasunari buruzko legearen testu bateratua onartzen duena.

12.    1428/2003 Errege Dekretua, azaroaren 21ekoa, Zirkulazio Erregelamendu Orokorra onartzen duen.

13.    320/1994 Legegintzako Errege Dekretua, martxoaren 25ekoa, Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide segurtasunari buruzko zigor prozesura onartzen duen.               

14.    8/2004 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 29ekoa, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioko Erantzukizun Zibilari eta Aseguruari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen.       
— I Titulua, I Kapitulua. Xedapen orokorrak.               
— I Titulua, II Kapitulua, I atala. Nahitaezko asegurua izateko betebeharra.

15.    Hernaniko udalak araututako aparkaleku zerbitzuaren ordenantza.

16.    17/2015 Legea, Babes Zibilerako Sistema Nazionalarena.

17.    1/2017 Legegintzako Dekretua, Euskadiko Larrialdien Kudeaketari buruzko Legearen testu bategina.         

18.    Babes Zibileko Euskadiko Plana - LABI.

19.    Larrialdi egoeretako jarduera: zuzendaritza, antolaketa eta koordinazioa. Agintea eta kontrola.

20.    10/2015 Legea, abenduaren 23koa, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jarduerena.

21.    17/2019 Dekretua, otsailaren 5ekoa, jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren Legea garatzeko Erregelamendua onartzen duen.

22.    4/2015 Legea, martxoaren 30ekoa, hiritarren segurtasuna babesteari buruzkoa.

23.    4/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 11koa, Espainian atzerritarrek dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzkoa.               
— III Titulua. Atzerritartasun-arloko arau-hausteak eta horien araubide zehatzailea.

24.    137/1993 Errege Dekretua, arma araudia.      
— Atariko kapitulua. Xedapen orokorrak.    
— 2. kapituluko 1. atala. Zirkulazio gidak.    
— 4 Kapitulua. Armen titulartasunari buruzko dokumentazioa.
— 5 Kapitulua. Lizentziak, baimen bereziak eta arma-txartelak.
— 8 Kapitulua. Zehapen araubidea.               
— 9 Kapitulua. Gordailututako eta konfiskatutako armak.            

25.    1/2016 Legea, adikzioen eta droga mendekotasunen gaineko arreta integralari buruzkoa.             
— Atariko titulua. Xedapen orokorrak.         
— I Titulua, II Kapitulua. Adikzioen prebentzioa.         
— II Titulua. Eskaintzaren murrizketa.          
— II Titulua. I Kapitulua. Edari alkoholdunen, tabakoaren eta nikotina aska dezaketen gailuen publizitatea, sustapena, banatzea, salmenta eta kontsumoa mugatzeko neurriak.      
      
— II Titulua. IV  Kapitulua. Bestelako substantzien mugak.         
— II Titulua. V Kapitulua. Jokabide adikzioak eragin ditzaketen portaerekin erlazionatutako zerbitzuen eta establezimenduen inguruko mugak.        
— VII Titulua. Arau hausteak eta zigorrak.

26.    3/2007 Lege Organikoa, emakumeen eta gizonen benetako berdintasunari buruzkoa Atariko titulua.           
— Atariko titulua. Legearen xedea eta esparrua.            
— I Titulua. Berdintasun printzipioa eta bereizkeriaren aurkako babesa.       
— II Titulua. I Kapitulua. Berdintasunerako politika publikoak. Printzipio orokorrak.

27.    6/1989 Legea, Euskal Funtzio Publikoarena. hizkuntza-normalizazioa.

28.    Etika polizialaren inguruko arauak. Kode deontologikoak. 169/34 Ebazpena, 1979koa, Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusiarena. Legea betearazteko ardura duten funtzionarioentzako jokabide kodeak. 1979ko abenduak 17. Ministro Batzor dearen Rec. (2001) 10 Gomendioa estatu kideentzat, Etika Polizialeko Kode Europarrari buruzkoa. 2/1986 Lege Organikoa, estatuko segurtasun indar eta kidegoei buruzkoa. Oinarrizko jarduera-printzipioak.

29.    Polizia patruila. Kontzeptua eta izaera. Jarraibideak eta helburuak.

30.    Drogak: kontzeptua, sailkapena, droga motak. Kontsumo motak eta eraginak.

31.    Bide publikoetako kontrolak.

32.    Armak eta objektu arriskutsuak.

33.    Pertsona desagertuak.

34.    Biktima eta lekukoei arreta ematea.

35.    Gazteekiko jarduerak. lonjak, kaleko edana.

36.    Artikulu piroteknikoak.

37.    Trafikoa arautzeko antolaketa bereziak (kirol ekitaldi eta probak, manifestazioak…).

38.    Txostenak egitea.

39.    Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen Hernaniko Udal Ordenantza.

40.    Bide Publikoan Terrazak eta Mahaitxoak Jartzeko Hernaniko Udal Ordenantza Arautzailea.       

41.    Hiri Hondakinak Bildu eta Tratatzeko Hernaniko Udal Ordenantza Arautzailea.

42.    Hernaniko herritarren Elkarbizitza eta Bide Publikoaren Erabilera eta Garbiketa arautzen duen Udal Ordenantza.

43.    Hernaniko udalerria eta kale izendegia ezagutzea.

44.    Hernaniko ostalaritzarako eta jatetxe arlorako lurzoruaren okupazioak arautzen dituen ordenantza (terrazen ordenantza).

Oharra: Kontuan hartu behar dira eskabide orriak aurkezteko epea bukatu arte aipatutako arauetan egin daitezkeen aldaketak.

Euskaraz eta gaztelaniaz testuen artean kontraesanak sortuz gero, euskaraz dagoen erreferentzia-testu oinarritzat hartuko da.