Egoitza elektronikoa

Informatikako Teknikaria

2022/05/24 - 2022/06/28
Inprimatu
Errenteria
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Errenteriako Udala
Lehiaketa:
Informatikako Teknikaria
Lanpostua:
Informatikako Teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A1
Eginkizunak eta atazak:

Lanpostuaren helburua eta eginkizunak.

*  Helburua:

Informatika-sistemez arduratzea eta departamentuko arduradunarekin lankidetzan aritzea IKT azpiegituraren eta aplikazio informatikoen kudeaketan.

*  Lanpostuaren eginkizun espezifikoak:

— Udalaren komunikazio-sareez arduratzea.   

— Teknologia berrien ezarpena sustatzea.

— Informatika-sistemez arduratzea.

— Azpiegitura informatikoa eta telefonikoa kudeatzea.

— Segurtasun informatikoa kudeatzea.

— Datu pertsonalak babesten laguntzea.

*  Lanpostuaren funtzio orokorrak.

— Departamentuko langileekin, zeregin-pilaketak, absentziak edo gaixotasun egoerak daudenean lankidetzan aritzea.

— Bere lana antolatzea.

— Bere erantzukizun-mailaren baitan agindutako zereginak betetzea.

— Lan-prozeduren diseinuan, ezarpenean eta ebaluazioan laguntzea.

— Plan sektorialetan eta sail barruko, sail arteko eta/edo erakunde arteko lan-foroetan laguntzea.  

— Administrazio-prozesuetan laguntzea.

— Unitateko gainerako profesionalekin edo inplikatutako beste udal-zerbitzu batzuekin duen jarduera koordinatzea.

— Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betetzea.

— Bere segurtasuna eta osasuna, bai eta bere lanbide-jarduerak eragin diezaiekeen beste pertsona batzuena ere zaintzea.

— Enpresak emandako laneko baliabideak eta babes-ekipoak erabiltzea.

— Zerbitzu bakoitzeko instalazioen, ekipamenduen eta bitartekoen erabilera, kontserbazio eta mantentze egokiaz arduratzea, horretarako ezarritako arauak betetzen direla gainbegiratuz.  

— Esku hartzeko, zuzentzeko eta konpontzeko beharrak detektatzea.

— Baldintza teknikoen agiriak prestatzea.

— Bere jarduerari dagokion arloan (txostenak egitea) informatzea.

— Bere jardueraren berezko arloan ikertzea.

— Kontratuei, lankidetza-hitzarmenei eta funtzionamendu-araudiei jarraipena egitea.

— Esleitutako planak, proiektuak, programak, ikastaroak, jarduerak eta/edo kanpainak kudeatzeaz arduratzea.

— Administrazio-prozesuetan hobekuntza sustatzea.

— Bere eginkizunak betetzeko, beste organismo, erakunde eta profesional batzuekin harremanak sustatzea.

— Bere lanpostuaren kategoriaren arabera eta gaitasun eta ahalen profesionalen baitan, egokitzen zaizkion bestelako eginkizunak exekutatzea.

Titulazioa:

Informatikan Ingeniaritza titulua edo baliokidea izatea.             

Hizkuntza eskakizuna:

Derrigorrezko 4. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea, bai hautaketa prozesuaren esparruan egiten diren proben bidez, bai eskatzen den hizkuntz eskakizuna indarreko araudiaren arabera egiaztatzen edo baliozkotzen duen dokumenturen bat aurkeztuta.           

Beste baldintza batzuk:

Oposizio-lehiaketan onartuak izango badira eta, hala badagokio, parte hartuko badute, izangaiek eskakizun espezifiko hauek bete beharko dituzte, funtzio publikoan sartzeko ezarritako eskakizun orokorrez gain:

a)    Informatikan Ingeniaritza titulua edo baliokidea izatea.             

Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria duela egiaztatu beharko da. Baldintza hori ez zaie aplikatuko Europar Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean araututako lanbideen esparruan lanbide-kualifikazioaren aitorpena lortu duten izangaiei.             

b)    Lanpostuaren berezko eginkizunak normaltasunez betetzea eragozten duen gaixotasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez izatea. Hori hamaikagarren oinarri orokorrean araututakoaren arabera egiaztatu beharko da.

c)    Derrigorrezko 4. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea, bai hautaketa prozesuaren esparruan egiten diren proben bidez, bai eskatzen den hizkuntz eskakizuna indarreko araudiaren arabera egiaztatzen edo baliozkotzen duen dokumenturen bat aurkeztuta.

Onartzea
Elektronikoa:

Errenteriako Udalaren Egoitza Elektronikoaren erregistro elektronikoaren bidez (www.errenteria.eus), bertan eskuragarri dagoen izapide espezifikoaren bidez.

Aurrez aurrekoa:

a.    Errenteriako Udalaren Erregistroan, ZU! Arreta-zerbitzuaren instalazioetan (Herriko Plaza z/g, 20100 posta-kodea, Errenteria).

b.    Euskal autonomia Erkidegoko edo beste edozein autonomia erkidegotako erregistroetan, baita Estatuko administrazioko, Diputazio Probintzialetako, Irletako Kabildo eta Kontseiluetako erregistroetan ere, eta Toki Araubideko Oinarriak erregulatzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 121 artikuluak aipatzen dituen udalerrietako udaletan.    

c.    Posta bulegoetan. Kasu horretan gutun-azala irekita aurkeztuko da posta bulegoko funtzionarioak data eta zigilua ipini diezaion ziurtatu baino lehen, eta kasu horretan soilik ulertuko da eskaera-orria Errenteriako Udaleko erregistroan sartu dela posta bulegoan entregatu den egunean. Eskaera-orria da zigilatu behar dena.   


Deialdia
Gaiak:

A1 TALDEA (19 GAI 90 GAIEN ARTEAN)

         — I. blokea. Espainiako Konstituzioa.

  1.   1978ko Konstituzioa: Atariko Titulua. I. Titulua II. Kapitulua Eskubide eta askatasunak, IV. Kapitulua Askatasunaren eta oinarrizko eskubideen gaineko bermeak eta V. Kapitulua Eskubideak eta askatasunak etetea.

  2.   1978ko Konstituzioa: VIII. Titulua I. Kapitulua Printzipio orokorrak, II. Kapitulua Toki-administrazioa eta III. Kapitulua Autonomia-erkidegoak.

         — II. blokea. Euskadiko Autonomia Estatutua.

  3.   3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuarena. Atariko titulua.

  4.   3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuarena. II. Titulua Euskal Herriaren aginteak.

         — III. blokea. Administrazio publikoen araubide juridikoa eta administrazio-prozedura.

  5.   39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoaren Administrazio Prozedura Erkidearena. I. Titulua I. Kapitulua Jarduteko gaitasuna eta interesdun kontzeptua eta II. Kapitulua Administrazio-prozeduran interesdunek beren burua identifikatzea eta sinatzea.

  6.   39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoaren Administrazio Prozedura Erkidearena. II. Titulua I. Kapitulua Jarduera-arau orokorrak eta II. Kapitulua Epe-mugak eta epeak.

  7.   39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoaren Administrazio Prozedura Erkidearena. III. Titulua.

  8.   39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoaren Administrazio Prozedura Erkidearena. IV eta V. Titulua.

  9.   40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena. Atariko Titulua: II kapitulua, 1 eta 2 atalak, eta 3 ataleko I azpi-atala. V eta VI kapituluak.

         — IV. blokea. Enplegu publikoa.

10.   5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duena: II. Titulua: Administrazio Publikoen zerbitzuko langileak.

11.   5/2015 Errege Dekretu Legegilea, urriaren 30ekoa, Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutua. III Titulua: Eskubideak eta eginbeharrak. Enplegatu publikoen jokabide-kodea. I., II., III. eta VI. Kapituluak.

12.   Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legea. I., II. eta III Tituluak.

         — V. blokea. Toki araubidea.

13.   7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. I. Titulua, II Titulua, eta IV. Titulua.

14.   7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. V. Titulua I. Kapitulua Jardun-araubidea, II. Kap Administrazioen arteko harremanak.

15.   2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Tokiko Erakundeei buruzkoa. VI Titulua: I eta II Kapituluak. Publizitate aktiboa eta informazio publikora sarbidea.

16.   2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Tokiko Erakundeei buruzkoa. VIII Titulua.- Tokiko zerbitzu publikoen Kudeaketa.

         — VI. blokea. Ogasun publikoa.

17.   2/2004 Legegintzako Errege Dekretua, martxoaren 5ekoa, Toki Ogasunak arautzen dituen Legearen testu bategina onartzen duena: Atariko Titulua eta I. Titulua.

18.    Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuak arautzen dituen abenduaren 19ko 21/2003 Foru Araua: Atariko Titulua eta I eta II. Tituluak.

         — VII. blokea. Berdintasuna.

19.   4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: Atariko titulua. Xedea, aplikazio eremua eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan herri-aginteen jarduna zuzendu behar duten printzipio orokorrak. II Titulua: genero ikuspegia Euskadiko botere eta administrazio publikoetan jarduketan sartzeko neurriak.

  

DEIALDIAREN GAITEGI ESPEZIFIKOA (90 GAIETATIK 71)

 1.    1/1995 Legea, azaroaren 8koa, Lan Arriskuen Prebentzioari buruzkoa. I. kapitulua. Xedea eta aplikazio eremua. III. kapitulua. Eskubideak eta betebeharrak.

 2.    Errenteriako Udalean Hizkuntza Ofizialen erabilera Normalizatzeko Plana. VI Plangintzaldia (2018-2022), 2018ko abenduaren 18an onartua. 7. puntua: Planaren Xedea. 8. puntua: Plan Estrategikoa. 9. puntua: Hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak.

 3.    Errenteriako Aniztasunean oinarritutako Herritar Bizikidetzarako Plan Estrategikoa. Marko teorikoa.

 4.    Datu Pertsonalak babestea:            
— 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. I. eta II. Tituluak. Xedapen. Orokorrak. Datuak babesteari buruzko printzipioak.     
— 2016/679 (EB) Erregelamenduaren I. eta II. Kapituluak. Xedapen Orokorrak. Printzipioak.

 5.    19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa. I. titulua. Jarduera publikoaren gardentasuna: II. Kapitulua eta III. Kapitulua.

 6.    19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa. II. titulua. Gobernu ona.

*  Sistema eragileak.

 7.    Software librean oinarritutako web zerbitzari kudeatzaileak. Apache, Nginx.

 8.    Windows Server zerbitzari kudeatzailea.

 9.    Birtualizazio-gainbegiraleak administratzea.

10.    Makina birtualen sorkuntza eta kudeaketa.

11.    Kudeaketa/Hosting panelak.

12.    Katxe eta optimizazio tresnak: Opcache, Varnish.

13.    Domeinuen kudeaketa.

14.    Sareko zerbitzuak (IPv4 eta IPv6, baliabide partekatuak, NAT protokoloa).

15.    Erabiltzaileen administratzailea.

16.    Biltegiratze partekatuaren kudeaketa.

17.    Taldeko zuzentarauak administratzea.

18.    Terminaleko zerbitzuak.

19.    Disko-kuoten kudeaketa. Artxiboak zifratzea.

20.    Zerbitzarien administrazioa. Baliabideen monitorea. Errendimendu-monitorea. Ekitaldi-ikustailea.

21.    PowerShell eta Bash.

22.    Sistema eragileak, ezaugarriak, bilakaera eta joerak. Egiturak, osagaiak eta funtzioak. Sistema eragileen familiak.       

23.    Unux-Linux, Windows. Oinarrizko kontzeptuak. Zerbitzarien konfigurazioa, kudeaketa eta eguneratzea.

*  Datu-baseen kudeaketa.

24.    Software librean oinarrituta Datu Baseak kudeatu eta diseinatzea (MySQL, PostgreSQL).

25.    SQLServerren oinarrituta Datu Baseak kudeatzea.

26.    Datu-baseak kudeatzeko sistemako zeregin administratiboak antolatu eta burutzea.

27.    Errendimendua monitorizatzea eta kudeatzea.

28.    Datu-baseen diseinu fisikoa eta logikoa. Normalizazioa.

29.    Sarbideak kontrolatzeko politikak. Segurtasuna.

30.    Taulak, aurkibideak, ikuspegiak, gakoak.

31.    Stored Procedures / Triggers.

32.    Integritate erreferentziala.

33.    Hodeietako sistemen kudeaketa.

*  Administrazio elektronikoa.

34.    Segurtasun Eskema Nazionala.

35.    Elkarreragingarritasun Eskema Nazionala.

36.    Sinadura elektronikoaren oinarriak. Kriptografia. Ziurtagiri digitalak. NAN elektronikoa. Izenpe ziurtagiriak.

37.    Sinadura elektroniko aitortua vs sinadura elektroniko aurreratua.

38.    Izenperen zerbitzuak: sinadura-tresnak, sinadura-zerbitzuen plataforma, izenpeen karpeta, argitalpenaren ziurtasuna, komunikazio ziurtatua, ziurtagirien ostatua.

39.    Herri administrazioen arteko elkarreragintasunaren azpiegiturak eta zerbitzu partekatuak.

*  Sareak eta segurtasuna.

40.    Datuak prozesatzeko zentro (DPZ) baten plangintza fisikoa. DPZren eskakizunak. DPZren azpiegitura fisikoaren mantentzea.

41.    DPZ baten segurtasun fisikoa eta logikoa. Perimetroko segurtasuna, kontrola eta sarbide fisikoa.

42.    Sistema eta prozeduren auditoria.

43.    Ekipoen egungo teknologiak: gailu mugikorretatik prestazio handiko sistemetara.

44.    Hodei konputazioa.

45.    Web garapenaren arkitektura. Front-enderako web garapena. Bezero scriptak. Frameworks. UX.

46.    Kode irekiko softwarea. Software librea. Oinarrizko kontzeptuak. Aplikazioak ofimatikan eta web zerbitzarietan.

47.    Fitxategi zifratzea. Hash funtzioa. Notariotza.

48.    Sistemak eta datu zentroak birtualizatzea. Softwarearen birtualizazioa.

49.    Zerbitzarien birtualizazioa.

50.    Lanpostuaen birtualizazioa.

51.    Biltegi sistemak, sistema handi eta departamentukoetarako. Multimedia informazioaren tratamendurako gailuak. Biltegiratze a birtualizatzea. Segurtasun kopiak.           

52.    Informazio sistemen bizialdia. Bizialdi ereduak.            

53.    Sistemen domeinua analizatzea: domeinu ereduak sortzea, entitate erlazio eredua eta klase eredua. Prozesuen ereduak sortzea.

54.    Alderdi ez-funtzionalen analisia: errendimendua, segurtasuna, pribatutasuna.

55.    Softwarea banatu eta eguneratzea ingurune banatu batean.

56.    Informazio sistemak mantentzea. Mantentze lanaren plangintza eta kudeaketa.

57.    Informazio berreskuratzeko sistemak. Informazioa gordetzeko politikak, prozedurak eta metodoak.

58.    Telekomunikazio sareak. Kontzeptuak. Transmisio ereduak. Zirkuitu eta pakete kommutazioa. Bideratzeko protokoloak. Sarbide azpiegiturak. Sareen elkarlotura. Zerbitzuaren kalitatea.

59.    Internet sarea eta oinarrizko zerbitzuak.

60.    Kablezko sistemak eta sareen elkarlotura ekipoak.

61.    ISOren sistema irekien interkonexioaren erreferentzia sistema (OSI): arkitektura, geruzak, interfazeak, protokoloak, helbideratzea eta bideratzea.

62.    IP sareak: sareen arkitektura, bideratzea eta zerbitzuaren kalitatea. IPv4 - IPv6 trantsizioa eta bizikidetza. IPv6ren funtzionalitate espezifikoak.

63.    Sare lokalak. Arkitektura. Tipologia. Transmisio ereduak. Sarbide metodoak. Elkarlotura gailuak. Gailuen kudeaketa. Sare lokalen administrazioa. Erabiltzaileen kudeaketa sare lokaletan. Trafikoa monitorizatu eta kontrolatzea. SNMP kudeaketa. Sare birtualak (VLAN) konfiguratu eta kudeatzea. Area zabaleko sareak. Hari gabeko sareak.            

64.    Intranet eta Extranet sareen arkitektura. Kontzeptua, egitura eta ezaugarriak. Nola ezarri antolamenduetan. Geruza eredua: aplikazioen zerbitzariak, datuen zerbitzariak eta zerbitzari haztegiak.

65.    Sareen segurtasuna. Eraso motak eta prebentzio tresnak: su-ebakiak, sarbideen eta sarrera bidegabeen kontrola, teknika kriptografiakoak eta abar. Neurri bereziak komunikazio mugikorretan.

66.    Segurtasuna aplikazioaren mailan. Eraso motak eta babesa web zerbitzuetan, datu baseetan eta erabiltzaile interfazeetan.

67.    Negozioaren kudeaketa eta jarraitutasuna. Negozioaren jarraitutasun eta kontingentzia planak.

68.    Arriskuen analisia eta kudeaketa informazio sistemetan.

*  Bestelakoak.

69.    Sektore Publikoko kontratuak: kontratu-motak eta kontratatzeko prozedurak. Administrazio publikoek prestatzen dituzten kontratuak: kontratazio-espedientea eta administrazio-klausulen eta baldintza teknikoen agiriak.       

70.    Administrazio Publikorako Informazio Teknologien zerbitzu eta ondasunen kontratazioa. Erabakitzeko oinarrizko aukerak. Informatika kontratazioaren alderdi juridikoa.            

71.    Gaitasun digitalak. Gaitasun Digitalen Europako Esparrua DIGCOM.

Aipatutako legeriak izan ditzakeen aldaketak kontuan hartu beharko dira. Oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren eguna hartuko da erreferentziatzat, bai gai-zerrenda berezirako (atal honetako 71 gai), bai oinarri orokorretan adierazitako gai-zerrenda orokorrerako (A1 taldeko 19 gai).