Eusko Jaurlaritza

Laguntza Egoitza elektronikoan

Segurtasuna

Egoitza-ziurtagiria

Egoitza elektronikoak balidazio zabaldua (EV) duen ziurtagiri bat erabiltzen du identifikatzeko. Egoitzako helbidean sartzean, https://euskadi.eus  helbidean hain zuzen ere, nabigatzaileak ohar bat erakutsiko dizu, egoitzaren ziurtagiria egiaztatzeko aukera emateko. Behin egoitzan zaudenean, helbide-barran agertuko da berdez, eta balidazio zabalduko ziurtagiria duen gune seguru batean nabigatzen ari zarela jakinaraziko dizu.

Herritarren eta erakundeen ziurtagiria

Erabiltzaileek ziurtagiri digitalaren bidez identifikatu beharko dute herritarrentzako zerbitzuak modu elektronikoan izapidetzeko eta norberaren informazioa ikusteko. Nola eskatzen den ziurtagiri bat

Izapidetze elektronikoa

Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan on-line izapidetu ditzakezu herritarrentzako zerbitzuak.

Zerbitzu bakoitzak izapidetze-prozedura bat dauka lotuta, xehetasunez azaltzen dena:

  • zerbitzuaren deskribapena eta araudia.
  • erakunde arduradunak eta harremanetan jartzeko moduak.
  • nori zuzenduta dagoen zerbitzua, nola izapidetzen den, eskabide-orriak, aurkeztu beharreko dokumentazioa, beste izapide batzuk gauzatzeko beste inprimaki batzuk, hala nola informazioa aldatzeko, atzera egiteko edo errekurtsoa aurkezteko.

Edozein prozedura hasteko, identifikatu egin beharko duzu lehenbizi, ziurtagiri digitalaren bidez (nola eskatu eta erabili ziurtagiri bat).

Eskabide-orri bat dago prozedura bakoitzerako. Inprimakia jarraibideen arabera bete behar da.

Behar den dokumentazioa eskatuko da prozedura bakoitzean. Behin eskatutako informazioa betetakoan, eskabidea izenpetu beharko duzu sinadura elektronikoaren bidez. Ezin izan baduzu une horretan dokumentazio guztia aurkeztu, gerora aurkeztu ahal izango duzu on-line edo pertsonalki. Hartu-agiri bat emango dizugu data, ordua eta erregistro-zenbakia jasoko dituena.

Izapideak on-line egiterakoan, kontuan hartu behar dituzu honako alderdi hauek:

Eskabideei dagokienez

Eskabide-orriarekin batera, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu. Izapideak hasi baino lehen dokumentazio hori edukitzea gomendatzen dizugu.

Aurkeztu beharreko dokumentazioari dagokionez

Izapideak edozein bidetatik eginda ere, paperean edo formatu elektronikoan aurkez ditzakezu dokumentuak, edo administrazioak datu hori eskuratzeko baimena eman.

Izapideei dagokienez

Izapidetzeko bidea aukeratu ahal izango duzu une bakoitzean. Hau da, bide batetik has zaitezke zerbitzu bat izapidetzen, eta beste batetik jarraitu, adibidez: on-line egin dezakezu eskabide bat, eta gero bertaratuta izapidetzen jarraitu, edo alderantziz.

Nire karpeta atalean ikus dezakezu zer izapide-egoeratan dauden hasitako prozedurak.

Azken aldaketako data: