Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritza

LABURPENA

Objektua

Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritza (egoitza Bruselan) Kanpo Harremanen
Idazkaritza Nagusiaren mende egongo da zuzenean eta hierarkikoki, eta Europako Gaien Zuzendaritzarekin koordinatuta arituko da. Euskadiren ordezkaritza-organoa da Europar Batasuneko erakundeetan, eta EAEk zenbait arlotan dituen interesak defendatu eta bultzatuko ditu erakunde horietan.

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  1. Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritza (egoitza Bruselan) Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusiaren mende egongo da zuzenean eta hierarkikoki, eta Europako Gaien Zuzendaritzarekin koordinatuta arituko da. Euskadiren ordezkaritza-organoa da Europar Batasuneko erakundeetan, eta EAEk zenbait arlotan dituen interesak defendatu eta bultzatuko ditu erakunde horietan. Horretarako, egiteko hauek ditu:
    1. Euskal Autonomia Erkidegoaren interesak ordezkatzea Europar Batasuneko erakunde eta organoetan eta egoitza Bruselan duten antolakunde aldeaniztun eta organoetan.
    2. Euskadiren interes sozioekonomiko, sektorial eta profesionalak kudeatzea, Europar Batasuneko ekimenek interesoi eragiten dieten heinean.
    3. Europako Gaien Zuzendaritzari egitekoak betetzen laguntzea, eta, bereziki, Jaurlaritzako sailei aholkuak ematea Europako Erkidegoko araudi, politika eta jarduerez.
    4. Europar Batasuneko lege-ekimenen inguruko erabakiak hartzeko prozesuaren jarraipena egitea eta informazioa eskuratzea, lege-ekimenok Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenei edo interesei eragiten badiete, betiere.
    5. Azpiegitura izatea eragile sozioekonomikoen eta agintari erkideen arteko topaketak antolatzeko.
    6. Europako Erkidegoaren mailan parte hartzeko borondatea adierazten duten entitate publiko nahiz pribatu erkideei aholku teknikoak eskaintzea, laguntza-zentro logistiko gisa.
    7. Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Espainiako Ordezkaritza Iraunkorraren arteko harreman-organoa izatea Europar Batasunean.
    8. Europako erakundeekin eta egoitza Bruselan duten bestelako erakundeekin zuzenean aritzea, Jaurlaritzako sailek Europako Erkidegoko arauak eta politikak landu eta ezartzen parte har dezaten; bai eta, premiazkoa denean, sailek egindako parte-hartzeen berri jakitea ere.
    9. Beste autonomia-erkidego, länder edo eskualde batzuek Bruselan dauzkaten bulegoekiko lankidetzan aritzea.
    10. Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko erakundeen eta Bruselan kokatutako beste erakunde publiko eta pribatuen arteko lankidetza erraztea, Euskadiren hainbat sektoreren interesak defendatu eta sustatzeko.
    11. Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkariek Europako erakundeen organoetan eta lantaldeetan eta, bereziki, Europar Batasunarenetan parte hartzeko behar dituzten jarduketak egitea.
  2. Euskadiren Europar Batasuneko ordezkariak kontratazio-organo gisa jardungo du bere lurralde-eremuan egiten diren kontratuetan, baldin eta sektore publikoko kontratuei buruzko legeetan araututako kontratu txikiak badira, eta higiezinak errentatzeko kontratuak badira, azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bateginaren 41. artikuluko 2. apartatuaren a) eta b) letretan ezarritako eran. Gainera, ordezkariak baimendu beharko du kontratazio horiek eragindako gastua.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Rue de Deux Eglises, 27
1000 Bruxelles
Belgika

Telefonoa/k

Posta elektronikoa/k

Faxa

  • +3222854511
AƱadir a la libreta de direcciones
AƱadir a la libreta de direcciones
AƱadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Marta Marin Sanchez
Euskadiren Europar Batasuneko ordezkaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK