Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  1. Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko sailburuordea sailburuaren mende egongo da zuzenean eta hierarkian, eta jardun-arlo hauek zuzendu eta koordinatuko ditu:
    1. Turismoa.
    2. Merkataritza.
  2. Sailburuordetzari dagokio honako eskudantzia hauek betetzea:
    1. Saila ordezkatzea, titularrak eskuordetuta.
    2. Bere arlo funtzionalari esleitutako kudeaketa-politikak definitzea, helburu estrategikoak garatzea eta eragin soziala aztertzea, baita helburuetan behar diren doikuntzak eta garapenak egitea ere.
    3. Sailburuordetzaren jarduerak zuzendu, koordinatu, bultzatu eta berrikustea, baita zuzendaritzenak eta haien mendekoak diren gainerako organoenak eta administrazio-unitateenak ere.
    4. Sailburuordeari dagozkion egitekoen esparruan, jardun-politikak egitea, horiek sailburuari proposatzea eta laguntza teknikoa ematea.
    5. Europako eta nazioarteko erakunde publiko nahiz pribatuekiko harremanak eta lankidetza sustatzea.
    6. Sailburuordetzaren antolamendu operatiboa proposatzea, zuzendaritzetan eta administrazio-unitateetan antolatuta, ezarrita dauden antolamendu-irizpideekin bat.
    7. Sailburuordetzaren mendeko organoei eta unitateei zuzendutako jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea, ondo funtziona dezaten.
    8. Sailburuordetzaren jarduerak beste sailburuordetza batzuekin koordinatzea, batek baino gehiagok esku hartu behar duenean proiektu edo prozedura batean, Jaurlaritzaren jardun politiko eta administratiboaren koherentziari eusteko, hargatik eragotzi gabe Jaurlaritzaren koordinazio-jardun orokorra.
    9. Azterlanak eta txostenak egitea, eta azterlan-txosten horiek aztertzea bere eskumenen esparruan.
    10. Sailburuordetzaren mendeko zuzendariek emandako ebazpenen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.
    11. Akordioak edo hitzarmenak sinatzea enpresekin, erakundeekin eta antolakundeekin, non eta eskumena ez zaion beste organo bati eman.
    12. Zehatzeko ahalmena baliatzea bere eskumen-eremuan, eta arau-hauste oso astunen ondoriozko zehapenak ezartzea.
    13. Bere jardun-arloaren barnean hartutako espedienteen ondoriozko gastua baimentzea, non eta baimen hori ez den beste organo baten eskumena.
    14. Basquetour-Turismoaren Euskal Agentzia, Agencia Vasca de Turismo SA sozietate publikoa babesteko egitekoak gauzatzea.
      ñ. Merkataritza, Industria eta Nabigazioko ganberak babesteko ahalmena.
    15. Merkataritzako erakusketen eta azoken sustapena eta jarraipena.
    16. Sailaren ekimenez sinatu beharreko arau-xedapenen edo hitzarmenen proiektuak aztertzea eta berrikustea.
    17. Prezio publikoen politika zuzentzea.
    18. Bere gain hartzea sailean eta bere eskumeneko esparruetan emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko erantzukizuna, bat etorriz Gobernu Kontseiluak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean ezarritakoarekin.
    19. Bere gain hartzea saileko hizkuntza-normalizazioaren erantzukizuna, eta euskara zerbitzu-eta lan-hizkuntza gisa erabiltzea sustatzea bere eskumeneko esparruetan, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko, bat etorriz Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoarekin.
    20. Indarrean dagoen araubide juridikoak agintzen dien beste egiteko oro, edo, oro har sailburuordetzei atxikitzeagatik, egiteko komunak direnak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Jesús María García de Cos
Turismo eta Merkataritzako sailburuordea