Azken eguneratzea: 2012/06/29
Bertan, ofiziala eta doako den 112aren kontra, ordaindu behar den zenbaki a bultzatu nahi dute
Herrizaingo Sailak larrialdi telefonoarekin erlazionatua dagoen mezu faltsuaz ohartarazten du
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak ohartarazi du larrialdien telefonoarekin erlazionatua dagoen iruzurrezko mezu bat ari dela zabaltzen, bai sms-z eta baita posta elektronikoz ere. Bertan, ofiziala eta doakoa den 112aren kontra, ordaindu behar den telefono zenbaki bat, 088a, era engainagarrian bultzatzen da.
Mezu faltsu horretan, hitzez hitz, irakur daiteke: “Ya funciona el 088…PÁSALO. TELÉFONO DE EMERGENCIAS DESDE MÓVILES GRATIS. ES A NIVEL NACIONAL Y NO TIENE NINGÚN COSTE”.
Horri buruz, Herrizaingoko Sailburuordea, Raúl Fernández de Arroiabe, kezkatua dago horrelako mezuek herritarrengan eragin dezaketen nahasketagatik. Aldi berean, gogorarazi du “Europar Batasuneko herri guztietan onartua dagoen larrialdietako telefono ofizial bakarra 112a dela”.
Sailburuordearen esanetan, "egia izan arren Euskadin 088ko deiak automatikoki 112ra bideratzen direla, egia da ere 088 telefonoa ez dela doakoa eta ez duela bermatzen Euskaditik kanpo deitzen duenari arreta egokia emango zaionik”.
Fernández de Arroiabek, hain zuzen, aprobetxatu du gogoratzeko “Europar Batasunean 112 telefonoa ezartzeak posible egiten duela hor dabiltzan milaka pertsonak (turismoa dela, negozioak direla,), telefono zenbaki bakarra gogoratu behar izatea Larrialdi zerbitzuak eskatzeko”.
112 telefonoak, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari atxikia, EAEn 2011.urtean 1.300.000 dei inguru izan zituen eta 167.000 gertakariri erantzun zien. Dei gehienak honetarako izan dira: arriskuak antzemateko, bidezaintza, larrialdi medikuetarako, pertsonen istripuetarako, trafikorako eta bide segurtasunerako.