Azken eguneratzea: 2012/01/30
Datorren otsailaren 2tik, osteguna, elurraren kota itsas mailan egongo da
Euskalmetek dioenez tenperaturek beherapen handia egingo dute
Euskal Meteorología Agentziak, Euskalmetek, elur gehiago datozela iragarri du. Itsas mailaraino iritsiko omen da elurra. Gainera, astearen erdialdean tenperaturak jaitsiko dira Errusian dagoen antizikloi itzel baten eraginpean: antizikloi horrek1060 milibarren presioa dakar eta horrekin haize oso hotza ekarriko du Europara eta depresioen ohiko mugimendua blokeatuko du
Euskalmetek dioenez, aire-masa hotz horrek EAEn sar daiteke datorren asteazkenean, otsailaren 1, eta tenperaturak beherapen handia izango dute. Hortik aurrera momentu hotzenak biziko ditugu, eta dirudienez astebururaino jarrai daiteke egoera hori.
Europako aire-masa hori lehorra izango da, baina Euskalmetek uste du egongo diren prezipitazioak elur moduan izango direla otsaila 2 eta 3an. Halere, atmosferaren joera arretaz jarraitu beharko dugu azken konfigurazioak ipar-ekialdeko haizeak dakarren baieztatzeko, zeren eta horiek itsasotik datoz eta hezetasun eta prezipitazio handiagoak ekarriko lituzke.
Egoera horrekin, otsailaren 1ean, asteazkenean, prezipitazioak ahul-moderatuak izan daitezke, eta elurraren kotak beherantz egingo luke, 1300metrotik 300-400 metroraino egunaren bukaeran.
Ostegunean eta ostiralean elurra itsas mailara jaitsi daiteke, baina ostiraleko bigarren erdian prezipitazio horiek gutxituko dira. Halere, elurraren lodierak ez dira handiak izango, oraindik ere azken puntu hori ezin bada ziurtatu. Tenperaturak oso hotzak izango dira eta ipar-ekialdeko haizeak gogor joko du.
Ostegun eta ostiralean, tenperatura altuenak 0-3 ºC izango da kostaldean eta 0ºC inguruan barnealdean, batez ere ostiralean. Ostiralean, barnealdean tenperatura altuenak 0petik egon daitezke.
Bestalde, tenperatura hotzenak 0ºC eta -5ºC artean egongo dira kostaldean eta -3ºC eta -10ºC gainerako lurraldeetan.. Tenperatura horiek oraindik hotzagoak izan daitezke gauan, ostarteak irekiz gero, zeren eta hodei-geruzaren babesa desagertuko baitlitzateke.
Elurrari izotza gainditu behar zaio. Eroriko den elurra ez da desagertuko asteburua pasa arte, eta neguko irudiak ikusiko ditugu.
Gainera, ekaitz-zaparradak kazkabarraren laguntzarekin egon daitezke goian egongo den haize hotzaren eraginarengatik. Beraz, hotza izango da protagonista astearen erditik aurrera, elurra eta izotzarekin.
Astebururako egoerak zalantzak erakusten ditu, baina dirudienez, EAEn antizikloi bat egongo da, tenperatura oso hotzarekin, batzuetan muturrekoa, zerua oskarbi egongo denez. Azken puntu hori, baieztatuko dugu hurrengo iragarpenetan.
Oharra. Gomendioa. Jarraitu egoeraren joera eta eguneratzeak www.euskalmet.euskadi.net eta Twitter@Euskalmet