Atzeratu egin dute, bestelakorik esan arte, Ertzaintzako 700 plaza eta Udaltzaingoko 111 betetzeko hautaketa-prozesua

2020.eko martxoak 11

Lehenengo probak datorren larunbatean, martxoaren 14an, egitekoak ziren Barakaldoko BECen

Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoak 11.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak atzeratu egin du, bestelakorik esan arte, Ertzaintzako oinarrizko eskalako 700 plaza eta Euskadiko 26 udaletako udaltzaingoetako 111 betetzeko hautaketa-prozesuaren baitan larunbatean, martxoaren 14an, Barakaldoko Bilbao Exhibition Centeren egitekoak ziren lehenengo probak. Zuzendariak eta prozesuaren kalifikazio-mahaiak ezohiko eta premiazko bileran hartu duten erabakia koronabirusaren hedapena geldiarazteko Osasun Sailak emandako gomendioei jarraituz hartutako prebentziozko neurria da.

 

Hautaketa-prozesu honetan izena emanda dauden ia 6.000 pertsonari jakinaraziko diete azterketa noiz egingo den.