Biktimen arteko elkarrizketa
2018.eko apirilak 25
Terrorismoaren eta biolentzia desberdinen biktimen arteko topaketa egin da gaur arratsaldez Beasaingo Memoriaren Plaza erakusketan. Ekitaldia Aintzane Ezenarrok GOGORAren zuzendariak gidatu du eta lagundu du parte-hartzea, berarekin batera izan dira Aitor Aldasoro Beasaingo alkatea eta Udaleko ordezkariak eta baita hainbat herritar ere.
Bertara batu diren biktimek hitza hartu dute euren bizi-esperientziaz eta elkar bizitzaz hitz egiteko eta haien arteko solasaldia zabaldu da ondoren, sufrimenduaren inguruko isiltasuna apurtzea ahalbidetuz.