Euskalmetek tenperatura atseginak eta hegoaldeko haizea iragarri ditu Gabon gauerako eta Eguberri egunerako
2015.eko abenduak 21
Euskalmeten arabera, azken egunetako egoera atmosferikoa izango da hurrengo egunetan ere EAEn. Izan ere, Europako hegoaldean zabaldu diren goi-presioek Atlantikoko kostaldetik gora, iparralderantz bultzatzen dituzte depresioak. Dinamika horrek Iberiar Penintsulara fronteak iristea galarazten du, eta heltzen direnak ahultzen ditu.
Horrenbestez, hurrengo egunetan, EAEn, hegoaldeko haizeak nagusituko dira eta garai honetarako altuak diren tenperaturak edukiko ditugu. Prezipitazioei dagokienez, izanez gero, ez dira aipagarriak izango.
Ahuldutako fronteak
Euskalmeteko adituen iritziz, egoera orokor honen bilakaera ziurrena kontuan hartuta, litekeena da EAEra hainbat fronte iristea, baina nahiko ahulduta egongo dira.
Ildo horretan, ziurrenik lehenaren eragina asteazkenean, hilak 23, jasango dugu. Hala ere, hodeiak ekarriko ditu gehien bat, ia euririk utzi gabe.
Hurrengoa hilaren 28an edo 29an iritsiko litzateke, baina ziurrenik horrek ere ez du prezipitazio esanguratsurik ekarriko.
Gabon gaua eta Eguberri eguna:
Laburbilduz, Gabon gauean eta Eguberri egunean, eguraldia azken egunetakoaren antzekoa izango da ziurrenik: hegoaldeko haizea, goi eta erdi mailako hodeiak eta garai honetarako altuak diren tenperaturak.
Oharra: Eguraldi iragarpenak eta abisuak jarraitzea gomendatzen da, Euskalmeten (http://www.euskalmet.euskadi.eus) edo Twitter bidez (@Euskalmet).