|
Eusko Jaurlaritzak eta "la Caixa"ko Lan Sozialak, larrialdi egoerei aurrea hartu eta kudeatzeko Agintaritza Postu Aurreratu bat aurkeztu dute gaur Bilbon. Rodolfo Ares, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailburua izan da aurkezpen ekitaldi honetan. Gaurtik aurrera Eusko Jaurlaritzaren ondasun bilakatuko den "kamioi adimentsu" honetan "la Caixa"k egindako inbertsioa milioi bat eurotik gorakoa izan da.
Bilbo, 2009ko uztailaren 1a.- "La Caixa"ko Lan Sozialak eta Eusko Jaurlaritzak gaur aurkeztu dute Bilbon larrialdi handiko egoerak kudeatzeko beharrezko teknologia duen Agintaritza eta Kontrol postu berri bat.
Rodolfo Ares, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailburua; Raul Fernanadez, Herrizaingo Sailburuordea; Juan Jose Muguruza, "la Caixa"ko Ipar lurraldeko zuzendari exekutiboa; Ana Guzman, "la Caixa"ko Euskal Herriko ordezkari orokorra, eta Rafael Chueca, "la Caixa"ko Lan Sozialeko Lurralde-Ekintzen Eremuko zuzendaria, izan dira gaurko aurkezpenean.
Ekitaldian zehar gonbidatuek unitate berria bisitatu dute eta hornikuntza berri hau egiteko gai denaren inguruko erakustaldi batean ere izan dira.
Gaurtik aurrera Eusko Jaurlaritzaren ondasun bilakatuko den "kamioi adimentsu" honetan "la Caixa"k egindako inbertsioa milioi bat eurotik gorakoa izan da.
Agintaritza Aurreratuko postu berri honen erabilera eta kudeaketa Herrizaingo Sailaren Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzaren esku egongo da.
Unitate berriaren eraginkortasun esparruaz Ertzaintzako aditu talde bat arduratuko da. Gaur egun Herrizaingo Sailak erkidego barruan jazo daitezkeen maila handiko larrialdiei aurka egiteko dituen baliabideei lotuko zaizkie unitate honek eskainiko dituen aurrerapen guztiak.
Agintaritza Aurreratuko Postu berriak, SOS Deiaken kontrolpean beti ere, koordinazio aurreratua landuko ditu larrialdiak jazotzen diren tokian bertan. Horrela, larrialdi zehatz bati aurka egiteko parte hartuko duten talde ezberdinen arteko lotura lanak egingo ditu. Talde ezberdin hauek Ertzaintza, Babes Zibila, Gurutze Gorria, DYA eta larrialdiekin nolabaiteko zerikusia izan dezaketen erakunde eta bitartekoak izango dira. Unitate berria larrialdia jazotako tokian egoteko aukerak beste baliabideen parte hartzea arintzea eta operazio sistema ezberdinek beren lana hobetzea eragingo du.
Ezaugarri berri hauek epe luzeko larrialdietan (espeleologiako erreskateak, bilaketa operazioak, basoetako sute handiak, e.a.) edota hondamendi kasuetan (larrialdi kimikoen arriskua, uholdeak, e.a.) aplikatu ahal izango dira.
Era berean, Herrizaingo Saila eskoletako ikasleek Unitate hau ezagutu dezaten bisitak antolatzeko aukera kontutan hartzen ari da. Horrela, ikuspuntu hezitzaile bat erabiliz, norberaren arduragabekeria dela eta eman daitezkeen krisi egoerei (suteak, isuriak...) aurrea hartzeko garrantziaren inguruan jendea kontzientziatu ahal izango litzatekeela uste du.
Eusko Jaurlaritzari "la Caixa"k emandako laguntza ekonomiko hau, Rodolfo Ares, Herrizaingo Sailburuaren iritziz, "administrazio publikoaren eta erakunde pribatu baten arteko elkarlan eredugarria da eta hiritar guztien onerako izateaz gain, edozein larrialdiri aurre egiteko Euskadik behar duen heineko hornikuntza eskainiko dio". Gainera, Sailburuaren aburuz, unitate berri hau "teknologiaren aldeko apustu argia da" segurtasun maila handiago bat lortu nahi bada bederen, horrela, eraginkortasuna eta berehalakotasuna bermatuko dituen erantzuna eskaini daitekeelako gehienbat.
Bere aldetik, Juan Jose Muguruzak, "la Caixa"ko Ipar lurraldeko zuzendari exekutiboak, adierazi du "Caixarentzat, Euskadirekin, pertsonekin eta orokorrean gizartearekin duen konpromezua berretsi ahal izateak poz handia suposatzen duela eta berrespen hau gainera, lurralde honetako hiritarrei egoerarik latzenetan lagunduko diela espero dugun azken belaunaldiko unitate baten bidez egin izanak are gehiago pozten gaitu".
Ezaugarri teknikoak
Agintaritza Aurreratuko Postu berriak 9,46 metroko luzera, 2,48 metroko zabalera eta 4 metroko altuera ditu. Petaka sistema bati jarraiki diseinatu dute eta horrela, operazio gunean ezarritakoan, 30 metro karratuko azalera hartzen duen lantoki bat muntatzea ahalbidetzen du. Azalera hau bi gunetan bereizten da: bata (16 metro karratukoa) operazioak aurrera eramateko eta bestea (14 metro karratukoa) kudeaketa lanak burutzeko. Egoerak hala eskatzen badu, gainera, bi guneak batzeko aukera ere badago, lanerako gela bakarra eratuz.
Ibilgailu barruan egungo komunikazio sistemarik modernoenak jarriko dira: irrati-igorgailuak, GSM telefono lineak eta satelitea, internet konexioak (satelite bidezko ADSL sistema edo UMTS) 5 ordenadore eramangarri eta 3 inprimagailu izango dituen sistema informatikoa, lurreko eta satelite bidezko telebista seinaleak jasoko dituen ikus-entzunezko sistema, zaintzarako kamera bat, plasma motako pantailak, metereologia neurtzeko sistemak, eta elektrizitate korronte propioa sortuko duten ekipoak. Unitatearen eraginkortasuna bermatzeko, bada-ezpadako sistemak ezarri dira; egoerarik latzenetan ere ibilgailuak martxan jarraituko duela ziurtatzeko.
Agintaritzako Postuaren funtzio nagusia, ezbeharra jazo den tokitik bertatik logistika babesa eskaintzea izango da. Ahalik eta informazio gehien eta zehatzena eskaini ahal izateko sistemarik modernoenak izango dituelarik. Horrela, operazioaren arduradunak edo baita, talde ezberdinetako kideek ere, kasu bakoitzean beharrezko erabakiak hartzeko erraztasun guztiak izango dituzte.
Eusko Jaurlaritzak eta "la Caixa"ko Lan Sozialak sinatutako hitzarmen bati jarraiki bereganatu du Herrizaingo Sailak ibilgailu hau eta unitate honen erabilera hitzarmenaren jarraipena aurrera daraman Batzorde mixtoak onartu ostean etorri da.
Informazio gehiago nahi izan ez gero eta elkarrizketak adosteko:
"la Caixa" Fundazioko Komunikazio Saila
María Grijelmo - Tlf. 699.09.26.27
Jesús N. Arroyo - Tlf. 629.79.12.96
Herrizaingo Saileko Prentsa-Zerbitzua
Tlf. 94.607.92.82-3-4
prensa@ertzaintza.net
|