Azken eguneratzea: 2009/05/05
Motordun ibilgailuak baso-guneetan ibiltzeko informazio eta kontrol kanpaina
Maiatzetik aurrera

Kanpaina honetako kontrolak hurrengo hilabeteetan zehar eramango dira aurrera Bizkaiko mendietan. Neurri hauei esker, motordun ibilgailuen erabilera egokiaren inguruan kontzientziatu nahi dira beren gidariak; egoki jokatzen ez dutenek isuna ere jazo dezakete.

Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak informazio eta kontrol kanpaina bat jarri dute abian motordun ibilgailuen inguruan; zehazki hauei Bizkaiko baso-guneetan ematen zaien erabilera aztertu nahi da.  Aurtengo maiatza eta urria bitartean egingo dituzte kontrol hauek eskualdeko hainbat puntutan.

Motoziklismoa, quad 4x4 ibilgailuak gidatzea e.a. bezalako ekintzak egiteko mendiari azken aldian jende askok eman nahi dion erabilera ludiko hori ikusita, ekintza hauetarako ibilgailuen segurtasun neurriak handitzea beharrezkoa dela egiaztatu dute adituek. Bizkaiko Foru Aldundiak ondorioztatu du mendira egun pasa hutsean (gehienbat asteburuetan eman ohi dira kasu hauek) doazen mendizaleek ez dutela zertan pairatu behar ibilgailu hauen gidariek jokaera egokia ez izatea mendian daudenean.  

Aurrera eramango den protokolo berriaren arabera, era guztietako ibilgailuek errespetatu beharko dituzte bai ingurunea eta baita lur jabeen eta beste erabiltzaileen ondasun eta eskubideak ere. Era berean, motordun ibilgailuen gidariek ezingo diete arrisku, oztopo edo kalterik eragin inguruan dauden pertsonei edo ekosistema naturalei. 

Bizkaiko mendietan motordun ibilgailuen erabiltzaileek jakin beharra dute debekatuta dagoela landatik ibilgailu batekin zirkulatzea. Salbuespen bakarra izango da landa horretatik zirkulatzeko baimena Nekazaritza Sailak eman izana eta zirkulaziorako prestatu den zirkuitu bat egotea; ibilgailuek ezingo dute edozein kasutan 30 kilometro orduko abiadura gainditu.

Arau hauek hausten dituenak egindako urraketaren graduaren (arina, larria edo oso larria) araberako isuna jasoko du: isun ekonomikoak 60 euro (arina) eta 60.000 eta 300.000 (oso larriak) euro bitartekoak izango dira.