|
Gobernu Batzordeak, gaur, Herrizaingo Sailak Vitoria-Gasteizko, Donostiako, Bilboko eta Irungo udalekin hitzarturik dituen bide-hezkuntzari buruzko lankidetza-hitzarmenak eraberritzeari oniritzia eman dio. Hortaz gainera, datorren astean hitzarmen honen antzeko akordioak eraberrituko dira hurrengo udalekin, Barakaldo, Durango, Getxo eta Basaurikoekin. Aipatutako hitzarmenak Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak 2006-2007 ikasturtean Euskadiko hezkuntza-sareko Lehen Hezkuntzako berrogei mila inguru ikasleri bide-hezkuntza hurbiltzeko programaren ardatz nagusi bat dira.
Euskal Autonomia Erkidegoko zortzi udalerri nagusien eta Trafikoren arteko lankidetzarako hitzarmen-esparru hau orain dela sei urte sinatu zen eta harrezkero urtero luzatu da. Aurten sinatutako akordioari jarraiki, Trafikok 36.000 euroko diru-laguntza ematen dio udal erakunde bakoitzari ikasturtean zehar bide-hezkuntza arloko programak gara ditzan. Diru-laguntza honez gain Eusko Jaurlaritzako Trafikoko adituek garatutako ikas-materialak, eta udal hezkuntza programen plangintza egiteko eta gauzatzeko aholkularitza izango dute eskuragarri. Honen guztiaren helburu nagusia, Hezkuntza Sailaren lankidetzari esker, EAEko ikastetxeetan bide-hezkuntza bultzatzea da.
Zortzi udal hauekin lortutako lankidetza-programa hau, laguntzarako beste programa nagusi batekin osatzen da, bai ekonomikoki bai teknikoki, gainontzeko udalek nahi duten udal programak gara dezaten Ertzaintzaren Bide-Hezkuntzako Unitate Mugikorreko teknikariek udal arduradunekin batera, baliabide gabeko EAEko udalerri guztien ikastetxeetan eskolak emateko ardura izango dute.
|