|
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak Euskadiko Babes Zibileko Plana abiatu du gaur, bihar (larunbata) goizean 150 kilometro ordura arteko eta 14 metrora arteko olatuak sor litzakeen zikloi bat iritsiko dela aurreikusita baitago.
Goizeko hamarretatik Krisialdi Mahaia bilduta dago Lakuan; Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saila, Aldundiak, hiriburuetako Udalak eta Gobernu Zentraleko Delegazioa daude mahaian bilduta.
Atzo gauean ohartarazi zituzten udaletxeak eta zerbitzu publikoko erakundeak, beharrezko prebentzio neurriak har zitzaten.
Informatuta egoteko eta fenomeno atmosferiko honetatik autobabesteko neurriak hartzeko eskatzen die Herrizaingo Sailak herritarrei.
PRENTSAURREKORAKO DEIALDIA
Gaur, ostirala, eguerdiko 12:00etan Lakuako Prentsaurreko aretoan. (Hezkuntza Sailaren prentsaurrekoaren ostean)
Maria del Yelmo Urquijo Herrizaingo Sailburuordeak eta Carmen Urbietak Larrialdiei Aurregiteko zuzendariak egoeraren, aurreikuspenen eta hartutako neurrien berri emango dute.
AUTOBABESTEKO AHOLKUAK
Neurri orokorrak:
Itxi eta finkatu itzazu leihoak.
Ken itzazu loreontziak eta lurrera eror daitezkeen objektuak.
Finkatu itzazu aldamioak.
Berraztertu itzazu garabien eta lanerako beste aparatuen segurtasun baldintzak.
Ez joan mendira, eta ez egin jolasezko jarduerarik itsasoan eta kostaldean.
Urrundu zaitez hondartzatik eta kostaldeko pasealekuetatik.
Kalean:
Urrundu zaitez erlaitzetatik, harresietatik eta zuhaitzetatik eta arretaz ibili eraikitzen ari diren edota egoera txarrean dauden eraikinetan.
Bidaian aterako bazara: saia zaitez errepidetik ez ibiltzen eta kontuz ibili; informatu zaitez joango zaren lekuan egongo den egoera meteorologikoaz.
|