
Urtaro honetan batez ere, polenak eragindako alergia arazoak jasaten dituzten pertsonei bideratutako ekimena izango da hau.
Osasun Publikoko laborategiek polen mailaren neurketak egiten dituzte egunero Bilbo, Donostia eta Gasteizko estazio metereologikoetan. Datuotan oinarrituta, asteko informazioa eskainiko du, polen-mota ezberdinen garapena, eguneroko datuak eta asteko batez bestekoak emango ditu internet bidez eskainiko den zerbitzu berriak; hurrengo egunetarako espero denaren iragarpenak ere kontsultatu ahalko dira.
Horrez gain, grafikoak ere jarriko dira erabiltzaileen eskura, egungo datuak aurreko urtekoekin alderatu ditzaten.
Eusko Jaurlaritzako Meteorologia eta Klimatologia zuzendariaren (Iñigo Alonso) hitzetan, 'oso zerbitzu baliagarria da, jendeak erraz erabiltzeko egina eta bi Zuzendaritzek egindako elkarlana agirian utziko duena'
'Erabat ziur gaude Euskalmeten webgunea dela, Euskal Autonomia Erkidegoko bisitatuenetakoa izanik, beharrezko informazio guztia eskaintzeko esparrurik onena. Batez ere, udaberri oro alergiek eta polenak eragindako arazoak pairatzen dituzten pertsonak kontuan hartuta'.
'Airean dagoen polen mailaren inguruko datuak herritarren artean zabaltzea oinarrizko pausua dela' azpimarratu du Osasun Publikoko Zuzendaritzako Polena Monitarizatzeko Sareko koordinatzaileak, Xabier Aguinagaldek. 'Alergia arazoak saihesteko modurik onena da hori, horrela alergikoek egun bakoitzeko datuen arabera, beharrezko neurriak hartu ahalko dituzte polenak eragindako ahalik eta sintoma gutxien pairatzeko', nabarmendu du.
Aguinagalderen aburuz, 'bestelako alergia batzuen aldean, polenaren kasuan zailagoa da berekiko kontaktua ekiditea. Dena den, polen mota ezberdinei buruzko informazioa lortzea gaixoen esku dago eta horrela, polenarekin izango duten harremana mugatzeko eta horrek eragindako sintomak gutxitzeko besteko neurriak hartzeko aukera izango dute. Horri esker, era osasuntsuagoan egin ahalko dute beren betiko bizia'.